Estreinaldiak: Uztailak 21
Estreinaldiak: Uztailak 21 –
Oppenheimer (Christopher Nolan)
Drama | Biografikoa | 40ko hamarkada
J. Robert Oppenheimer fisikariaren bizitzan oinarritutako filma duzue honakoa, bonba atomikoaren garatzaile gisa izan zuen eginkizunean fokatuta.
Kai Birdek eta Martin J. Sherwinek idatzitako American Prometheus: The Triumph and Tragedy of J. Robert Oppenheimer liburuan oinarrituta. Bitxikeria gisa, filma IMAX 70mm-tan filmatuta dago.
.
Barbie (Greta Gerwig)
Komedia | Fantasia
Barbieland lurralde fantastiko eta normatiboan bizi den panpina bat mundu errealera kanporatuko dute, behar bezain perfektua ez delako.
Barbie panpina ezagunean oinarritutako filma.
.
Insidious: The red door (Patrick Wilson)
Beldurra | Naturaz gaindikoa
Sekuela luze honen bosgarren kapituluak Lambert familia izango du, beste behin, protagonista; bigarren kapituluko gertaeretatik ia hamar urte igaro direnean. Deabruak, behingoz, atseden eman diezaien, Josh (Patrick Wilson) eta bere seme Dalton (Ty Simpkins), jada unibertsitate ikaslea dena, inoiz baino sakonago joan behar dute, beren familiaren iragan ilunarekin topo egitera behartuko dieten ate gorriaren atzeko ikara ezezagunetaraino.
.
Mafia Mamma (Catherine Hardwicke)
Komedia | Mafia
Kristin Balbano enpresaburu estatubatuarra da, aitona zuenaren hileta dela eta, Erromaran bidaiatuko duena. Bertan berehala ohartuko da gidatzen duen negozioa, izatez, erakunde kriminala dela, eta haren aurkariek orain Balbanotarrak dituztela jomugan.
Kristinek agintea hartu beharko du orduan, aitonaren nahiei jarraituz, haren konfiantzazko pertsona batek gidatuta.
“Fartsa dibertigarri bat , ‘Godfather’ en DNArekin eta emakumeen ahalduntzearen ukitu adimentsu batekin” Peter Debruge: Variety
“Ahalduntze-fantasia bat irudikatzen du, eta asko beheratzen du” Jesse Hassenger: Paste Magazine
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Uztailak 21