Espiritualitatea hizpide, irakurri nahi?

Zuzeu webgunean, partaide berriak erakartzeko irgarpenaren lerro hauek motibatu naute artikulu hau argitaratzera: «Gure gaien artean errege, bi izaten dira: euskara eta politika. Horiexek itsutzen gaituzte, antza. Baina beste batzuek ere maiz agertzen dute muturra, feminismoak, ekologismoa, bidaiek, arrazakeriaren ingurukoek…».

Dudarik ez da, gorago zerrendatu gai horiek jaun eta jabe agertzen zaizkigu hemengo zein nazioarteko hedabide nagusietan… gai horiek, tratatzen, eztabaidatzen, kritikatzen, salatzen, aldarrikatzen, sakontzen, aztertzen, «tertuliatzen» gustuko dituzte aktualitatearen munduan murgildurik daudenek…

Beste gai batzuk aldiz, gutxitan agertzen/entzuten dira hedabideetan; Hain zuzen ere, horien artean, bat ekarri nahi nuke nik zuzeuren agertoki honetara: espiritualitatea.

Espiritualitatea hizpide, irakurri nahi?Espiritualitatea hitzaren definizio bat baino gehiago daude hiztegietan; batzuek erlijioarekin lotura zuzena dute baina horiek baztertuko ditut izan ere, nire aburuz eta inor mindu nahi izan gabe, erlijioak hipokresia eta faltsukeriaren habiak dira goi mailako poderedun batzuen esku eta mesederako. Beraz egokien iduritzen zaidan Alain Boudet–en (zientzian eta fisikan Doktore, Terapeuta eta irakasle) definizioa emanen dizuet: «La spiritualité n’est pas un système religieux, mais une expérience naturelle qui permet à l’être de s’épanouir dans sa véritable grandeur».

Euskaraz: «Espiritualitatea ez da sistema erlijioso bat, jendeari bere baitako egiazko handitasunean garatzeko esperientzia naturala baizik».

Lehenik eta behin argitu nahi dut ez naizela «espiritualitatean» aditu handia… Ez dut ikerketa berezirik egin gai horren inguruan eta argi da jende asko badela ni baino jantziago. Nere zilegitasuna, azken bi urteetan bizitako esperientzia pertsonalean oinarritzen da, apaltasun osoz.

Espiritualtasunarekin ukan dudan lehen harreman argia kazetaritzaren zurrunbilotik urrundu naizen garaiarekin batean gertatu da; ez da kasualitatea.

Urte andana «sprint» moduko korrika batean bezala pasa ondoren, asumitu behar izan dut ez nintzela lehiaketarako egina; onartu behar izan dut bide batez, ez nintzela «super-woman» bat, haurrez, lan kontuez, ordutegi eroez, etxeko gaiez, familiako lanez, ikastolako arazoez eta beste 11 kontuez batean arduratzeko gaitasunarekin.

Guzti horretaz ohartu ondoren, bi aukera nituen: lasterketan segitu iraun arte, edo bidean gelditu indarrak hartzeko eta bide berriak bilatzeko.

 

Lasterka jarraitu edo bidean gelditu

Geldialdiarena hautatu izanaz ez naiz damutzen orain. Bide bazterrean nengoela, lagun min batek oparitu zidan Reiki sesio baten ondorioz bapatean eta ohargabean hasi nintzen espiritualtasuna eta haren onurak ezagutzen. Hor ere ez dago sekreturik, ez mirakulurik. Lan egin behar da bere barneko ahotsa entzuteko, bere burua pausatzeko, bere arima ezagutzeko edo entzuten hasteko. Hastapenean konzeptu batzuk ez dira ulertzen gure eguneroko diskurtsoetatik hain urrun diren….

Gero emeki emeki hasten dira gauza batzuk aldatzen, zure buruan, zure egunerokoetan, harremanetan, hasten zara liburu ezberdin batzuk irakurtzen, gogoeta ezberdinak ukaiten….

Ez dira gainera kafea hartzean edo lagunekin topatzean erraz aipatzen diren gaiak… jakina da kirolaz, politikaz, lanaz, albisteez, atzerriko kontuez, haurren hezkuntzaz, telebista programez, erosoago mintzo garela gure barneko gaiez baino.

Ez nuke gehiegi luzatu nahi 1. artikulu honetan, beraz, harira: «Hurrengo iraultza: espirituala izanen da» entzun nion noizbait lagun bati… Azken hilabeteetan sentitu ditudan barne aldaketekin, irakurri ditudan gogoeta batzuekin eta garai hauetako mundu osoko aktualitate kezkagarriekin, aitortzen dut gero eta sinesgarritasun handiagoa ematen diodala erranari.

Gure baitan begiratzen hasiko garenean ohartuko gara, mundu honetan bizi garen guztiok gauza amankomun asko ditugula. Nork nahi du gerra bat bere herrian? nork nahi du gosez, hotzez edo bakartasunez hiltzen den jendea? nori interestazen zaio lurra suntsitzea? bioaniztasuna mugatzea? nork nahi du herritik eta familiatik urruntzea? Nori interesatzen zaio gizartea beldurpean bizitzea? Galdera soka amaigabe honi erantzuten hasita ohartuko gara mundu honetako biztanlegoaren % 99ak ez duela planeta honetako gertakari ezkorrik nahi. Gelditzen den %1ean dauden aberats, poderedun, errege, presidente, guru, elizgizon, arma saltzaile, multinazionalen buruei interesatzen zaie bide suntsitzaile honetatik segitzea, aberasten segitzea, milioika ta milioika herritarren bizkar.

Elkartasun zintzoa eta aldaketa sakonak gertatzeko mundu honetan, gure baitatik hasi behar dugu garatzen, gure interes komunak ikusten. Horretarako bi urrats dira oinarrizkoak eta bereizi ezinak: lehenik ikasi behar dugu gure barne ahotsa zintzoki entzuten; horretarako kanpoko eragin, gogomoldatze, manipulazio eta beste diskurtso prestatuak baztertzen ikasi behar dugu.

Zer gertatuko da, gerrak, pobrezia ukazioak, beldurrak eta beste eguneroko manipulazioak ez baditugu gehiago sinesten? Zer gertatuko da ezinezkotzat jotzen dituzten aterabideetan, hobekuntzetan diruaren banaketa orekatuan sinisten hasten bagara, itotzen gaituzten beldurrak uxatu ondoan?

Lerro horiek irakurtzen dutenen artean entzun ditzaket jada irriak. Nik ere luzaz irri egin dut… saiatu arte.

Espiritualtasunak nere bizitzan ekarri dituen aldaketa baikorren adibide argia: lerro hauek idazteko gogoa ukan izana eta irakurle batzuen ondorio ironikoak aintzinetik onartzea da. Hots nere burua kasu honetan zehatzago: arima gehiago ezagutzea eta asumitzea.

Hurrengo bat arte?

Espiritualitatea hizpide, irakurri nahi?

7 pentsamendu “Espiritualitatea hizpide, irakurri nahi?”-ri buruz

  • Espiritualitatea hizpide hartuta, irratsaio batean entzun nion bere burua bilatzaile espiritualtzat zeukan elkarrizketatu bati, harritu egin ninduen hark mundua aztertzeko duen gizalege bereziak. Adierazpen azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:
    “Norberaren errealizazioaren bide luzean urratsak emateari egoki baderitzogu, arreta eta kontzientzia landuz saiatu beharko ginateke pentsamena isilarazten. Oso zaila da `pentsamen eza´ egoera irabaztea, pentsatu gabe egotea lortuz gero jakituria gorenaren giltza edukiko genuke, ikuspuntu desberdin batetik begiratzeko aukera eskainiko ligukeena. Gogamena isilarazteko hainbat teknika daude, batzuek joga erabiltzen dute, beste batzuek bakea iradokitzen duten lekuetan mantrak ahozkatzen dituzte…”
    Bilatzaile espiritualak beharrean geunden entzuleei itxarobidea erakutsi ondoren, jakin-mina asetzeko ahalmena geuk daukagula gaineratu zuen.

    • Neri izugarri kostatu zait hain zuzen ere gogamena ixilaraztea, sentitzen dudanari aukera emateko …Egia da lan (edo betebeharra hobeki erranik) pertsonala dela baina nere kasuan laguntza behar nuen bidea deskubritzeko eta onurak sentitzen hasteko. Gure jendartean hain baldintzatuak garen zaila egiten zaigula plomo bezala pisatzen duten baldintzatze kapa guztiak kentzea barneko mamia arretaz entzuteko. Gero gai horretan bidelagun edo terapeuta egokia aurkitzea oinarrizkoa da izan ere denetarik topa daiteke eta “guru” interesatu batzuk ere tartean.
      Nik xantza handia izan dut Andoaingo nere Reiki emailearekin….eta berak dioen bezala : inor ez dator honera kasualitatez …Nere momentua iritsi zen eta geroztik horrek ireki didan bidea, mundua, gogoeta izugarria da, azken urteetan gertatu zaidan gauzarik iraultzaileena! Alegia hasiko garenean gure arima arretaz entzuten ohartuko gara mundua osatzen dugun gizaki guztiok badugula komunean gauza asko… A kaso hortaz ohart gaitezen ez zaie batere interestazen munduko poderedunei (ekonomia zein politika arlokoei ). Lortu dute sistema guztia gakotzen beraien interesean : beheko parteak (munduko herritarren %99) bizitza fatalitae bat bezala pairatzea beraiek etekin guztiak atera ditzaten…. Horretan dute interesa; horrela uste dute behintzat, zeren batzuek beraien baitako ahots hori entzuten hasten balire ere agian onartuko lukete sistema hipokresi itzela eta aldatuko liratezke (sistemak berak utziz geroz) hauek bait dira nunbat “beheko” herria bezala sistema osoaren menpe!
      Galdua eta iparra galdua gabiltzan garai horietan oso interesgarri, aberasgarri eta beharrezkoa ikusten dut nik espiritualitatearen ikuspundua eguneroko (osasunaz, politikaz, ekonomiaz, geopolitikaz sozialaz harremanez…) eztabaidetan sartzea!!

  • badut nik ere kezka bat gaiaz; espiritualitate kolektiboari dagokiona. Erlijioak boteretsuen asmakizunak dira espiritualitate kolektiboaren indarraz jabetu eta bideratzeko. Aspaldi galdetzen diot nere buruari, ba al dago aukerarik espiritualitate kolektibo askatzaile bat bideratzeko erlijio eta sektarismo erridikuluetan erori gabe?

  • Islandian egin dute halakorik. Jentil erligioa. Beren bertako erligio antzinakoa berpiztu dute, kutsu modernoago batekin, noski. Azalpen hobeak esteka hauetan:

    http://es.paganfederation.org/paganismo/paganismo-nordico/

    http://internacional.elpais.com/internacional/2015/02/26/actualidad/1424960424_235791.html

    Bilbon elkarretaratze bat izan omen zen apirilean:(harrituta nago, hain gertu eta enteratu ere ez!!!)
    http://es.paganfederation.org/eventos/encuentro-pagano-en-bilbao-jentilen-topaketa-bilbon-4/

    Eta Donostin lehengo urtean (harrituta nago, hain gertu eta enteratu ere ez!!!)
    http://es.paganfederation.org/eventos/encuentro-pagano-en-donostia-jentilen-topaketa-donostian-2/

    • niri erantzuten ari ba zera,puf, España aipatze horrekin, gaizki hasten gara.Dena den ez da nik esan nahi nuena, neretzat errilijioa espiritualitatearen kartzela da, eta hauek itxuraz parekotzat hartzen dituzte.NI espiritualitate libre batetik lanketa indibidualez gain kolektiboak ere egiteaz ari naiz, berez egiten ditugu elizaz kanpoko ekitaldi kolektiboak erromeriak, manifak, kontzertuak,,,, baina gero eta axalekoagoak direlakoan nago, sakontasunik gabeak, sustrarik gabeak.
      ez bazinan nerekin ari barkatu sartzea

  • Kaixo Asier,
    Gutariko bakoitza bere arimari entzuten hasiko denean denok hasiko gara komunean ditugun gauzez jabetezen eta horretatik abiatu daiteke lan kolektiboa. euskal Herrian beti lehenetsi dugu kolektiboa pertsonaren ordez…. nik ere kolektiboaren indarrean eta garrantzian sinistu dut betidanik …tamalez ideia hoberenak dituzten kolektiboetan ere beti daudela interes pertsonala duten pertsonak eta tamalez askotan (geheienetan ez errateko) hauek dute protagonismoa hartzen eta azkenean agintzen…Nik pertsona batzuek duten karismoan sinesten dut, alegia iritzia bestei helaratzeko gaitasunean, aldiz experientziak frogatu dit behin eta berriz kolektibo gehienek porrot egiten zutela agintera iritsi diren batzuen interes pertsonalengatik…
    Horrexegatik hain zuzen ere espiritualtasunaren ideia interesgarria interesgarria iduritzen zait: bakoitzaren sentimenak bilatu, kolektibo bat osatze aldera, ainiztasunean errespetuan, eta gure baitan ditugun sentimen baikorrak lehenetsiz .