Esperotako agiria

MTg5OA==

Ezker Abertzaleak, barne eztabaida baten ondoren, euren helburuak, soilik, bide politikoen bitartez lortzea ebatzi zuen ‘Zutik Euskal Herria’ adierazpenean.

ETAk urtarrilaren 17an argitaratutako agiri batean, ezker abertzalearen hitzak bere egiten zituela esaten zuen. Rufi Etxeberriak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean honakoa zioen, hain zuzen ere:

“ETAk agiri batean adierazi zuen -eta argiki esan ere- ezker abertzalea mintzatu dela eta bere egiten dituela ezker abertzalearen hitzak eta erabakiak. Beraz, alde horretatik, argi dago prozesu demokratikoarekin bat datorrela. Eztabaida prozesua amaitu ondoren eta eztabaida prozesu honek ezker abertzaleari ezartzen dion mandatua kontuan izanda, eta aipaturiko agiri hori kontuan izanda, espero daitekeen bakarra da ETAk bide horri jarraituz bere konpromisoa sakontzea prozesu demokratikoaren alde“.

Gerora, hiru gertakari garrantzitsuk markatu ditutze hemengo politikaren joan-etorriak:

Batetik, Jon Anzaren gorpua agertu zen, kasik urte betez desagertuta egon ostean. Bestetik, ETAk frantziako polizia bat hil zuen tiroketa batean. Eta azkenik, nazioarteko hainbat eragilek ETAri su-eten iraunkorra emateko eta Espainiar estatuari behar bezala erantzuteko eskatu zioten.

Lehen bi gertakarien ostean ETAk agiri bat kaleratu zuen, baina gertakarien aurretik idatzitakoa.

Honako esaldiari eman zioten garrantzia, nahiz eta askorentzat ETAk prozesu demokratikoaren alde erakutsitako konpromisoa ez zen nahikoa izan:

“ETAk, bere aldetik, dagokion eremuan aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak emateko prestutasuna adierazten du.”

Noski, zaharragoa izanagatik agiriak ez zion ezer Parisko gertakarien inguruan eta argitzeke geratu zen erakundearen erantzuna.

Horren ostean, nazioarteko hainbat eragileren eskakizuna heldu zen: ETAri su-eten iraunkor bat eskatu zioten eta Espainiako estatuari behar bezala erantzuteko.

Horrexegatik zen hain garrantzitsua aberri egunaren karietara ETAk igorriko zuela espero zen agiria. Giro optimista zabaldu zen eta aberri egunekoa, su-etenaren agiria izango zela ere pentsatu zuen batek baino gehiagok. ETAk Bruselatik iritsitako eskakizunari baiezkoa ematea, prozesu demokratiko bat abiarazteko azken aukera izan baitaiteke.

Eta aberri egunean ETAk agiria kaleratu du. Parisko gertakariak zehatz mehatz azaldu ditu, eta Jon Anzaren izena izan da ETAk agirian aipatu nahi izan duen lehena. Nazioarteko eragileen eskaerari ordea, honela erantzun dio:

“Nazioarteko agendan indartsu agertzen da euskal gatazka konpontzearen beharra. ETAk, konponketaren giltza Euskal Herrian dagoela jakin arren, garrantzitsutzat jotzen du nazioartearen inplikazioa eta hurrengo hausnarketetarako bildu ditu nazioarteko eragileek luzatutako iritzi eta ekarpenak. Edonola ere, erantzun armatuaren desaktibazioak ez duela gatazka politikoa konpontzen argitu nahi dugu. Munduko beste gatazken konponketa prozesuetan bezala gurean ere alde guztietako konpromisoak eta bermeak behar direla, irtenbide sendo eta iraunkorra bermatuko duen agertoki demokratikoa eraikitzea.”

ETAk ez dio baiezkorik eman eskaerari, esperotako agiria ez baita esperotako agiria izan.

7 pentsamendu “Esperotako agiria”-ri buruz

  • Lukas Mateo 2010-04-05 08:57

    Aizpurua, ez zaitez eufemismotan gal. “Gu txintxoak gara eta ez genuen disparatu nahi” esateko baino gehiagorako behar zuen komunikatuak. Ez da halakorik izan, Bruselako Adierazpena tarteko.
    Batzuek zorte txarra edukitzeaz gain, landu egiten dutela dirudi.

  • Badirudi Lukasek kriston zorte ona izan duela bizitzan, dena oso oso argi duela ta bere kontseju expertoen zain geratzen da balizko prozesua eman behar duenak suetena eman ostean di-da baten Hispania ta Galia demokratikoak bihurtu ta independentziara heltzeko without a blink… fijo gure Lukasek bere burua txintxo-txintxotzat daukala. Horrenbeste listopasauekin kokoteraino, txo! Ta neu be motz laga nau agiriak eh? baina batzuen tonu perdonavidasa ezin dut jasan… batzuk bai lantzen dutela euren aura berezia!

  • ETAren komunikatuari buruz, “etxean” aurkitu dugun iritzirik gordinena, ARABATIK blogean izan da.

  • ETAk arrazoi du, eta erabat legitimoa da bere borroka. Kontua da estatuarekiko negoziazioan esperantza galdu dugula gehienok. Edo beste era batera esanda, soilik independentismoa espazio instituzionalean indartsuki egoteak eragin lezake negoziazio politiko emankor bat. Hots, politikoki espainolismoak gure dirua kudeatzeko besteko indarrik ez daukala jakiteak eragingo du jarrera aldaketa bat estatuarekiko. estatuak ez dira sekula demokratikoak izango, are gutxiago espainia eta frantzia, baina hemen ez gabiltza horretaz, geuk gure burua indartsuki eta demokratikoki erakustean baizik. Ilusioa piztean dago gakoa, eta gure burua berritzean. Dinamika iraukorren asperdurak mugimendu herritarrak ahuldu eta erakunde profesionalak indartzen ditu. Borroka armatuaren eredua bolibian hil zen baten eskutik heldu zitzaigun, eta herrialde berean erakutsi digute egungo kontestuan zelan ematen diren aitzinera urratsak.

  • Kurrinka, harrituta nago nola ez dizun inork zerbait erantzuten. Lehenengo esaldi hori borobilegi geratu zaizu eta ahaztu egin zaizu biolentziaren erabilera iraultzaileak ere, Gramsciren terminologia erabilita, bere “kalitateak” dituela. Eta ETAren gurasokeriak gaur ez duela batere, defendatu uste duen gizarte zibilak berak, behin eta berriro arbuoiatu duenean.

  • Ba ni zurekin bat nator erabat, Kurrinka. Askok eta askok sentitzen duguna deskribatu duzu era oso, argi eta xume batean. Beraz zure tesiekin bat nator. Nire goragoko purrustada lehen ohargilearen tonuari buruzkoa zen batez ere. Portzierto, milesker Zuzeuko webmasterrari “Arabatik” delako blogaren linka eskaintzeagatik… hura irakurtzen gutxienez parrez lehertu nintzen. Batzuk, iraintzeko unean be estiloa baitute!! Ba horixe, ea dena bide onetik doan.

  • […] ez da lagun ona halako kontuetarako. Hau guztia zergatik diodan? ETAren agiriaren kontura hemen, ZuZeun, piztutako […]