Espedientea zabaldu diete ETBko bi kazetariri

MzYzMg==

Maite Zurikarai, atzo poltikako arloburuarekin izan zuen aferagatik izan da espedientatua, eta Jasone Agirre, ostera, gertatutakoaren berri zabaltzeagatik. Ez da ahantzi behar, Jasone Agirre Erredakzio Kontseiluko probisionaleko kide dela eta itxura batean, eskumena duela gertratutakoa komunikatzeko.

Funtsean, Estatuaren 31. urteurrenaren ospakizuna gogoratzeko bideoalbiste bat dago. Arloburu berriari ez zitzaion, antza, gustatzen Zurikaraik eginiko testua eta berea sartzeko eskatu zion. Honek, ordea, berak ez zuela testu hori esango, baina nahi bazuen, lagunduko ziola bideoaren edizioak eskatzen dituen behar teknikoetan erantzun zion.

Albistea ez zen azkenean sartu eguerdiko albistegian, baina bai, arratsekoan, lan berori plantillakoa ez den kazetari bati agindu baitzitzaion eta honek bete egin behart izan zue agindutakoa.

Sarean zabaldu da Viloriak agindu nahi izan zuen testua. Beraren amaiera aldean, Zurikaraik irakurri nahi izan ez zuen honako hau irakur daiteke:

“ FUE CON UN GOBIERNO SOCIALISTA CUANDO SE PRODUJO EL MAYOR SALTO EN EL DESARROLLO DE ESTATUTO DESDE EL PRIMER GRAN PAQUETE YA EN LA DÉCADA DE LOS OCHENTA Y SE ECHARON A ANDAR EL GRUESO DE LAS COMPETENCIAS EN MATERIA DE INDUSTRIA, SANIDAD Y EDUCACIÓN ENTRE OTRAS.. Y SE CREARON LA ERTZAINTZA Y LA RADIO TELEVISIÓN PUBLICA VASCA, EITB. EL PSE Y EL PP DEFIENDEN PLENAMENTE ESTA LEY ORGANICA COMO PUNTO DE UNION DE LOS VASCOS MIENTRAS LA IZQUIERDA ABERTZALE NUNCA HA ACEPTADO EL ESTATUTO; EA LO VE SUPERADO Y EL PNV CON POSICIONES CONTRADICTORIAS Y SORPRENDIDO POR LA APUESTA DEL POLO SOBERANISTA, CREE LLEGADO EL TIEMPO DE ABRIR EL MELÓN DE UNA NUEVA ETAPA. EL ESTATUTO QUE CONCITÓ EL 60% DE PARTICIPACIÓN Y EL 80% DE VOTOS AFIRMATIVOS HA SIDO AMPLIAMENTE ACEPTADO POR LA SOCIEDAD VASCA Y HA PERMITIDO A EUSKADI DOTARSE DE UNAS HERRAMIENTAS QUE HAN SITUADO A LA CAV EN UNA POSICIÓN PRIVILEGIADA DE BIENESTAR RESPECTO AL CONJUNTO DE ESPAÑA Y DE LA UNIÓN EUROPEA”.

Jasone Agirre, ostera, gertatukoaren aurrean erreakzionatu eta filtrazioak egon baino lehen, albistea Erredakzio Kontseilutik bertatik zabaltzen saiatzeagatik izan da espedientatua.

Espedientea zabaltzeak ez omen du ekartzen derrigor zigorra, baina orain ETBko zuzendaritzari dagokio hori aztertzea.

Nolanahi ere, ez da giro ETBko erredakzioan eta ezpatak zorrotz eta altzata dabiltza. Horixe bakarrik behar zuen kate guztietako audientziak hutsaren hurrengo mailetara erorita dabilen Euskal Telebista Publiko bakarrak.

Irudia | No signal | Sinestra Ecologia Libertad | Creative Commons By SA

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

4 pentsamendu “Espedientea zabaldu diete ETBko bi kazetariri”-ri buruz

  • Ea behingoz erredakzioko jendea esnatzen den eta zerbait egiten duten.
    Bakarrik esatea orain pasatzen ari dena orain dela 10 urte ere pasatzen zela eta jende ausart hau ixil ixilik gelditu zela. Zensura, edo autozensura…Calleja, Zarraoa, Baroja eta abarrekin ere bazegoen.

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-10-27 23:15

    Herria, gure statua, Nafarroa dago konquistatua (1200, 1512 eta 1620 urteak) eta guzi hori ezin da konprenitu izan gabe gogoan horiek konquistak eta orduko invatioak, invatio illegitimoak. Deskoloniza gaitezen. Hemengo Espainiako eta Frantziako legea da illegitimoa. Guzia da ondorioztatzen eta basatzen eta dator tik horiek konquistok.

  • Gaurko Deiak Rosana Lakunzaren artikuluan honi buruz idazten du.

  • […] kazetariek zuzendaritzak euren lanean duen esku-hartzea salatu dute. Horren ondorioz, Zuzeun irakurri dugunez espedientea ireki diete ETBko bi […]