Espainolen debekuak

Espainolen debekuak

Estatu espainiarrak debekatua du Nafarroako bandera, Autonomia Erkidegoko armarrian jartzea. Hortaz, zergatik halako zalaparta ikurrina jartzeko Nafarroa Garaian eta isiltasuna Nafarroakoa gure artean ezkutatzen denean?

Uste dut, euskaldunok nahiko adostua eta barneratua dugula “Nafarroa Euskadi da” akats historikoa izan zela, “Euskadi Nafarroa da” bezain larria zalantzarik gabe. Horien ordez, “denok gara euskal herritarrak, denok gara nafarrak” aldarrikatu beharko genuke. Luzeagoa da, baina zuzenagoa aldi berean.

Zuzenagoa herri honen, jatorrizko hizkuntza euskara delako (lingua navarrorum) eta herritarrok, hegoaldeko zein iparraldekoak, Nafar Estatu subiranoan izan ginelako Europako hiritar.

Ipin ditzagun, beraz, bi banderak bai Instituzioetan bai eta balkoi guztietan.

Espainolen debekuak

Espainolen debekuak

Euskara irakaslea

7 pentsamendu “Espainolen debekuak”-ri buruz

  • Independentista bat 2016-07-02 20:37

    Hona hemen Beñi Agirreren eta bera bezalako pan-nabarristen betiko diskurtso setati eta zaharkitua: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa XI. mendean Nafarroako Erresumaren “koloniak” izan zirenez, gaur egun ere “Nafarra Osoaren” eremuan sartzen dira eta, beraz, denok Nafarroaren mendekoak gara. Beraz, gure sinboloak konpartitu ditzagun (haiei baztertzea gustatuko litzaieke) Nafarroako sinboloekin. Gora nafar inperialismoa!

    Nabarrista horien diskurtsoa gero eta gehiago aspertzen nau eta -gainera- hainbat arlotan UPNtarren diskurtsotik gertu dago. Euskal Herrian sinisten dugunok eta bere independentziaren alde gaudenok konturatu behar gara pan-nabarrismoa ideologia zaharkitua, iruzurtia eta atzerakoia dela, inondik inora balio ez duena XXI. mendeko Euskal Errepublika sortzeko.

    • euskaldun bat 2016-07-05 21:39

      Nik esango nuke zu tontoa zarela eta buruan duzun eza hanketan izango bazenu ez zinen oinez ibiltzeko ere gai izango. Nafarroa, Euskal Herria, nahi duzun bezala deitu denak gauza bera dira eta ikurrina aro modernora egokitutako Nafarroako/Euskal Herriko bandera da. Isilik egon zaitez euskaldunon artean zatiketa sortzen ibili beharrean. Bestela joan zaitez maketoen herrialdera.

      • independentista bat 2016-07-07 14:42

        Zu bezalako faxistek eta arrazistek zarete Euskal Herritik alde egin behar duzuenak!!

  • Beñi Agirre 2016-07-02 21:34

    Sentitzen dut inoren haserrea piztea. Herra asko arrazoinamendu gutxi sortzen duelako.

    • Beñi Agirre 2016-07-03 17:24

      Aupa, Gorka
      Nik neuk ere batzuetan izan izan dut zuk bezala pentsatzeko tentazioa, baina euskal herritarrek aspaldian eman zioten erantzuna zurea bezalako galderari. Adibidez, zergatik sexu harrotasunaren egunean gay, lesbiana eta transexualak bakarrik manifestatzen dira? Berez, gay, lesbiana…, eta heterosexualak ere harro beharko lirateke euren sexu aukeraz, ezta? Zergatik, korrika, kilometroak eta abarretan euskararen alde egiten da, eta ez, euskara eta gaztelania edo euskara eta frantsesa edota hizkuntza guztien baterako defentsan. Gure kasuan ere erantzuna argia da: independentista, abertzale, euskaltzale batzuen aldetik baztertu edo ikusezin bihurtu nahi dena, denok nafar gineneko bandera da. Bada, horixe!

  • “Ipin ditzagun, beraz, bi banderak bai Instituzioetan bai eta balkoi guztietan” dio Beñik. Eta ikurrinak agertuko dira ere Nabarraldeko ekitaldietan? Behin egon nintzen horietako batean, eta ez nuen bat bera ere ikusi. Etxean hasi behar dugu eredu ematen, ez Beñi?

  • Instituzio zapaltzaileetan gure simboloak jartzea atekinik ez dizkiet ikusten. Instituzio horiek onartzea da dependentzia onartzea non gure estruktura ekonomikoak, juridikoak eta militarrak inperialismoaren eskuetan uztea da gure herria hobeto suntsitzeko.
    “Independentista bat”-i, bakarrik esango diot dependentismotik atera behar dela eta bere burua deskolonizatu behar duela.
    http://hamabost.net/