Espainiarrek Google-n gehien bilatzen dituzten 5 hitzak

Espainiarrek Google-n gehien bilatzen dituzten 5 hitzak

Espainiarrek Google-n gehien bilatzen dituzten 5 hitzak

2013ko datuak dira, eta Katalunia, EAE eta Nafarroako erabiltzaileen bilaketak ere Espainian kokatzen ditu Google-k, baina merezi du espainiarrek gehien bilatzen dutena zer den egiaztatzeak. Afera ekonomiko eta identitarioak albo batean utzita, datuok begiratzea nahikoa arrazoi izan daiteke aldebakarreko independentzia aldarrikatzeko. Hona bilatzaile erabilienean gehien idatzi diren hitzen zerrenda:

1. “Outlook” 

Messengerra erabili ahal izateko sortu genituen hotmail kontuak kudeatzeko webgunea outlook bihurtu zen 2013an, eta dirudienez, asko dira hori ongi erabiltzeko gai izan ez eta argibide bila sarera jo dutenak. Outlook bera da 2013an Espainian gehien bilatu den hitza.

2. “Paul Walker

The Fast and The Furiouseko aktore amerikarra 2013ko azaroan hil zen kotxe istripu batean. “Izena ezagun egiten zait, baina nor ote da? Hobe google-n bilatzen badut”. Hauxe bera pentsatu zuten milaka espainiarrek zerrendako bigarren postura eraman dute.

3. “Gran Hermano 14

Merezi al du honek iruzkinik? Ez, ezta?

4. “Raquel Sanchez Silva

Makina bat telebista saio aurkeztu ditu Raquel Sanchezek, baina ez da hori bere laugarren postuaren zergaitia. Bere senar ohia 2013an zendu zen, eta bere buruaz beste egin zuela uste bada ere, hildakoaren familiak Raquel bera jarri zuen jomugan. Interesgarria, ezta?

5. “Alvaro Bultó

Dirudienez, SEO emaitza onak lortzeko modurik onena heriotza da. Alvaro Bultó 2013an zendu zen istripu batean, arrisku kirol bat praktikatzen ari zen bitartean.

Espainiarrek Google-n gehien bilatzen dituzten 5 hitzak

1986-(...)