Ez dut nahi Espainiaren parte izaten segi. Eskerrik asko
Ez dut nahi Espainiako desgobernuaren parte izaten segi. Ez ditut ordaintzen segitu nahi:
- Abioirik gabeko aireportuak
- Airezko porlan burbuilak
- Errege elefantizidak
- Suhi, errain, lagun, printze, printzesa, printzerri… printzatzaile litxarrero
- Iruzurgile amnistiatu
- Taxu guztietako kazikeak tutiplen oro
Bitartean, nire herriari eskolak kendu nahi dizkiotenean, ospitaleak itxi, soldatak jaitsi…
Beraiek egindako zorrak, egunean ordaindu ahal izateko, beraiek akzionista dituzten bankuei…
…nire herriari hitza kentzen, ukatzen segitzen diguten bitartean.
Euskal Herria independentea nahi dut. Behar dugu.
Desberdinak garelako. Ez hobe, ez okerrago.
Gauzak desberdin egin ohi ditugulako, eta desberdin egin nahi ditugulako…
… beraiek ere gutxiago baldin badira, hobeto konponduko dira bere artean.
Ongi izan.