Espainiaren eskuzabaltasuna Donostiara heldu da
“Espainiako banderak espainiar erakunde ofizial guztietan egon behar du”. Legeak horrela dioen arren, 150 herri ingurutan ez ei da esandakoa betetzen, España Generosa-koek salatu dutenez. “Oso baikorrak garenez (akaso gehiegi), ziur gaude bandera ez duten herri hauetan jartzea ahaztu zaiela”, diote.
Hori dela-eta, España Generosakoek –“haz un donativo” hitzekin zabaltzen dute beraien webgunea- ideia ezin hobea izan dute uztaileko oporraldirako -apur bat beherako aipatuko dugun ekimeneko parte hartzaile guztiak oraindik ikasketak burutu gabeak izateko traza guztiak dituzte-eta-. “Azken astean, toki horietara joko dugu, Donostiatik Bartzelonaraino, eta falta duten erakundeei bandera bana oparituko diegu”.
Ekimena Donostian abiatu dute pasa den asteburuan, Banderen Legea inon betetzekotan Gipuzkoar hiriburuan betetzen den arren, eta hitzorduak `sekulako arrakasta´ izan zuen, ondoko bideoan ikus daitekeenez donostiar mordoa batu baitzituzten, beso zabalik zain zituztenak…
Bideoa España Generosa-koek beraiek eskegi dute youtube.com atarian, “Independentzia zale erradikalak Espainiar banderaren aldeko ekitaldia zapuzten ahalegindu dira. Baina gorrotoak ez du ezer egiterik guztiona den banderaren aurka” izenburupean; antolatzaileen iritziz, parean ikurriñekin eta independentzia oihuka zeudenak “contramanifestación muy un poco violenta” baitziren.
Guztira berrehun bat lagun inguru izan omen zituen aurrean aldekoen ustean ekimen ausarta izan zenak. Kontrakoen iritziz, bestalde, Madril aldetik etorritako bostpasei lagunen probokazio bat baino ez zen izan, auzolotsa ematen zuena.
Ekitaldiaren antolatzailea, España Generosa, ez zetorren bat azken iritzi honekin, eta pozik zen ekitaldia arrakastaz burutu ahal izan zutelako. Twitter bidez Donostian izandako laguntza eskertu zuten:
Agradecemos a la ertzaintza que nos haya protegido contra el odio separarista. Son los verdaderos héroes dl dia a dia pic.twitter.com/OZvhzELahU
— España Generosa (@Espanagenerosa) July 25, 2015