Espainiar Gorteetarako bozak aurreratu ditu Sanchezek
Espainiar Gorteetarako bozak aurreratu ditu Sanchezek –
Pedro Sanchezek, estatu espainiarreko presidenteak, hauteskunde orokorrak aurreratu ditu, uztailaren 23ra. PSOEk emaitza oso txarrak lortu zituen atzoko hauteskundeetan, eta PPk oso onak: Andaluzian popularrak gailendu dira hiriburu gehienetan, Extremaduran, Aragoin, Balearretan, baita Madrilen ere.
PP indartu egin da, eta ere berean VOX izan beharko du bidelagun zenbait autonomia gobernu eskuratu nahi izanez gero.
Pedro Sanchez: «Atzoko bozak udaletarako eta erkidegoetarako ziren arren, emaitzek urrunago doan mezu bat utzi dute agerian. Horregatik gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusi gisara, nire gain hartzen dut hartzen ditut emaitzok. Orain Espainiako herritarrek argitu beharko dute zer politika mota egitea nahi duten, eta zein indarrek bultzatu behar dituen politika horiek. Hoberena da herritarrek hitza hartzea herrialde honen norabidea erabakitzeko».