Espainia behar dute, antza
Batek jakin sukaldari hauek aurrez ezagutzen ote zuten iragarkiaren leloa, baina izanak izan, eurak dira kanpainaren ikurretako bat. Zertarako behar ote dute Espainia? Mundua ez zuten ba jan behar?
Bestalde irudia ederra izanik ere, guztiz kontra doa sukaldari hauek eta beste batzuek heldu dioten bideari: berrikuntza eta innobazioaren lekuan, amamaren amamaren sukaldeko bazter batean daudela dirudi, kontraesan zoragarrian. Eurek jakingo dute zertan dabiltzan.
Irudia | hiru sukaldari | . | LGPL
antza, ez dute gure dirurik ‘behar’. nirea ez dute izango behintzat.
Gizarte demokratiko batean bizi gara… Espainol izan nahi dute? Izan daitezela.
Gora Gorria! Gaur irabaziko du!
Antza protagonistek ez zekiten lar, gaurko Correo Español (I need Spain, too) egunkarian Subijanak dioenaren arabera: http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100707/pvasco-espana/nadie-dijo-cual-lema-20100707.html
Kanpainari eman beharreko erantzuna “barnetik” ere etor liteke, ezta?
Zergatik ez, esate baterako, “I don’t need Spain”
mila aldiz eta mila tokitan jarriz?
Españolismorik kutre eta merkeena eraso betean.
I need Spain horrekin ez dituzte jatetxeok beteko ba… Akaso Mierditerraneoko chiringuitoak eta inurritegiak bai, ostera.
Hauek ez ziren ba etorri “nazionalismoaren gehiegikeriei” aurre egitera?
A ze koadrila.