Espainia antikonstituzionala

Papel_higienicoOrdezkatzen ez gaituen konstituzio baten eguna da gaur, Espainiako konstituzioaren eguna, alegia. Hogeita hamar urte baino gehiagoz, Espainian idatzitako testu horren arabera funtzionatu behar izan du Euskal Herriko nazioak, eta badirudi, oraindik hala jarraitu beharko dugula (espero uste baino denbora gutxiagoz…). Bitartean, orain arte bezala, horri jarraitu baino beste erremediorik  ez dugu izango eta “españolen” zaku berean egon.

Dena dela, askotan entzun ohi dugu “anticonstitucional” hitza agintarien ahotan, beti momentuko interesen arabera, argi da. Baina zenbatetan egiten dute ez ikusiarena? Ezagutzen dituzue Espainiako konstituzioaren artikuluok? Bai, ezta?

Naziotasunaz. (Hau betetzen da)

Konstituzioa Nazio espainiarraren banaezineko batasunean oinarritzen da, espainiar guztien aberri erkide eta zatiezina eta Espainia osatzen duten nazionalitate eta eskualdeen autonomiarako eskubidea eta euren guztien arteko elkartasuna onartu eta bermatzen ditu.

 

Baina beste hauek, esaterako?

Gizabanakoa

Herri-aginteei dagozkie gizabanakoaren eta horrek osatzen dituen taldeen berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen bideak sustatzea; berdintasun osoa eragozten edo zailtzen duten oztopoak baztertzea; eta hiritar guztien parte-hartzea politika-, ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan erraztea. (9. artikulua)

Etxebizitza

Espainiar guztiek etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea dute. Herri-aginteek beharrezko baldintzak sustatuko dituzte eta eskubide hori gauzatzeko behar diren arauak xedatuko dituzte, lurraren erabilera interes orokorraren arabera arautuz espekulazioa galarazteko.

Erkidegoak herri-erakundeen hirigintzarako egintzak ekartzen dituzten gainbalioetan parte hartuko du. (47. artikulua)

Lana

Espainiar guztiek lan egiteko betebeharra eta lan egiteko eskubidea dituzte, baita ere lanbide edo ofizio askatasunez aukeratzeko eskubidea, lanaren bitartez mailaz igotzekoa, eta norberaren eta norbere familiaren beharrei aurre egiteko behar beste ordainsaria izatekoa, sexu-arrazoiarengatik bereizkeriarik inoiz egin gabe. (35. artikulua)

Osasuna

1.- Osasunaren babeserako eskubidea onartzen da.

2.- Herri-aginteei dagokie herri-osasuna antolatu eta babestea, behar diren aurreneurri eta prestazio eta zerbitzuen bitartez. Horretarako legeak ezarriko ditu guztion eskubide eta betebeharrak. (43. artikulua)

 

Espainiako Konstituzioa osorik eta euskaraz.