ESNA HARRAPA ZAITZALA! Gazte Danbada

ESNA HARRAPA ZAITZALA! Gazte Danbada

Badator jada Gazte Danbada!

Hamasei urterekin joan nintzen nire lehen gazte topagunera, eta ordutik hona ez dut bakarrean ere huts egin, ez topagune eta ez gazte martxa. Formakuntza tailer ahaztezinak; txandak umore onean (normalean bai); Euskal Herriko txoko guztietako jendea; kontzertuak… Herrira arnasberrituta eta indartuta itzultzeko beharrezko parada. Aurten ere Laudion egongo naiz, zalantza izpirik gabe!

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen eskutik aurten ere badaukagu plana. Pasa den astean aurkeztu zuten gazteen topagune honetan egongo den egitaraua. Hau hegoaldekoak tartean gaudelako gertatzen da. Hilabete eta piko lehenago bakarrik aurkeztu dute, begira EHZ, urte erdi lehenago ia dena prest daukate eta! 😉

ESNA HARRAPA ZAITZALA! Gazte DanbadaTxantxaz gaindi, egitarauak sekulako itxura dauka, aisialdi, kultura eta eztabaida politikoa eskainita. Gazte boterea, burujabetza, EHZ festibala (demontre, hauek toki guztietan daude), gazte prekarietatea… Batzuei, iruditzen zaie independentzia egun zoragarri batean iritsiko dela oparituta, baina independentzia egunero eraiki behar da, engaiamenduz, konpromisos eta borrokaz; erresistentziaz eta alternatiba berrien eraikuntzaz.

Musikari dagokionez ere Euskal Herriko talde ezezagunagoei oholtza eskaintzeko metodologia ederra erabili da. Taldeek izena eman eta Gazte Danbadan jotzeko prestutasuna agertu, euren lanak bidali, eta ondoren, jendeak bozkatu egin du zein den bere talde gustukoena. Bozkatuenek oholtza nagusietan joko dute, baina gainontzekoek izango dute aukera beren abilidadeak jendeari beste gune batzuetan erakusteko. Oholtza gainean bakerik ez!

Bestalde, nazioarteko hainbat ordezkaritza hurbilduko dira danbadara betiko legez, eta ordezkaritza hauen ardura hartzeko sherpak behar dira. Beraz, badakizue, nahi izanez gero izena eman!

ESNA HARRAPA ZAITZALA!

ESNA HARRAPA ZAITZALA! Gazte Danbada