Eskola-jazarpena: “ikastetxeko sua, ikastetxeko hautsez estali”
Eskola-jazarpena : “ikastetxeko sua, ikastetxeko hautsez estali” –
Haur eta gaztetxoen arteko jazarpenarekin gertatzen da gure elizapeko pederastiarekin, helduen arteko jazarpen politikoarekin eta beste gaitz lotsagarri edota mingarri batzuekin antzera: “gurean ez da halakorik”. “Euskal Herrian ez dugu horretatik”. Edo ez dugu aipatu ere egiten, hobe esanda. Inor ez da horretaz mintzo, eta gaiari heltzen dionari ez entzunarena, ez irakurriarena, ez ikusiarena… egiten zaio.
Zuzeun bertan izan nuen duela egun batzuk, Gasteizko udaltzaingoak eskola-jazarpenari buruz burututako azterketa baten berri. Emaitzak benetan kezkagarriak iruditu zitzaizkidan, larriak, baina artikuluak ez zuen arrakasta handiegirik bildu, eta dagoeneko desagertu egin da jakinminik piztu ez dutenen testuen larrean.
Horrelako gai batek jakinminik piztu ez izana, oso deigarria iruditu zitzaidan, eta arakatzen hasita, Carmen Cabestany adituari egindako elkarrizketarekin egin nuen topo. Bere hitzetan, “Bi milioi ikaslek jasaten dute era bateko edo besteko jazarpena (eskola adinean dauden haurren %26k) espainiar estatuan. Horietatik, 100.000 eta 200.000 artean izango dira intentsitate handiko jazarpena jasaten dutenak. Ez da jazarpen fisikoa bakarrik; askotan hitzen bidezkoa izaten da kaltegarriena (iraintzea, norbaiten gaineko zurru-murruak zabaltzea, eta abar) edo bazterketa bidezkoa (jolasten ez uztea, taldetik baztertzea, eta abar)”.
“Ikastetxeek, oro har, ez dute deus egiten edo gaizki egiten dute. Jazarpena ia eskola guztietan dago, baina gehienek ezetz esaten dute. Tabu bat da, eta agertu ere ez da egiten ia ezein Tutoretza Planetan, eta landu ere ez da egiten tutoretza saioetan”.
Jazarpen kasu baten aurrean nola jokatu ere adierazten du elkarrizketan: “Eskolara joan eta, lasai eta irmo, neurriak eskatu. Lehenbizikoa, segurtasun eremu bat ezar dezatela. Egiten ez badute, gertatu dena xehetasunez idatzi eta ikastetxeko Erregistrora eraman eta hezkuntzako Ikuskaritzaren erregistrora ere bai. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan: info@noalacoso.org”.
Tabuen beldur ez direnentzat, hemen elkarrizketa osoa.
eta bullying-a eskola egiturak edo funtzionamenduak sortuko balu?
Hori da zehazki gertatzen dena. Uneko boteredunen paradigmaren arabera erabakitzen da zer ikasleri eman ahal zaion ikusgarritasuna eta zeintzuk biolentziaz gorde behar diren ganbaran. Gurasoen etnia, aberastasuna, estatusaren arabera eta ikaslearen karakterraren eta sexuaren arabera sailkatzen dira zeintzuk gerora izan daitezkeen norbait eta zeintzuk inor ez.
Dena den esan beharra dago integritaterik ez duten guraso eta irakasleekin ez dago bullyingaren kontra funtzionatuko duen politika edo metodologiarik. Kiva delakoa Eusko Jaurlaritzak kaka gainetik kentzeko besterik ez dute inportatu. Integritatea duten gurasoek beren ikastola propioa sortu behar dute.
Erabat ados
Horretatik ere izango da bai. Kurrikulum astun itxiak, irakasle askoren buru karratuak, talde harremanak bideratzeko prestakuntza eta baliabide eskasiak, emaitza akademikoak bermatu behar gorria… Humanizazioaren beharra ere, aipatu du ba besteren batek hemen. Horren beharra sumatzen da askotan.
Andereño, andereño! Jonek jazarpena egin dit!
Alpargatero bezalakoen jarrera “jatorrari” esker dago hain hedatuta jazarpena, izan eskolan, izan beste edozein eremutan. Erasotzaileak ez lirateke ezer babesa ematen dietenak ez baleude tartean.
Iruzkin horrekin zera kritikatu nahi dut; orain edozerri bulling deitzen hasteak jazarpenaren banalizazioa dakar. Benetako bullinga badago, zoritxarrez, baina artikuluan aipatzen diren kopuruetan ez, zorionez.
Eta zeintzuk dira “benetako” jazarpenaren “benetako kopuruak”, jakin badaiteke?
Nik ez dakit, baina “jazarpen” hitza erabiltzeko, zerbait sistematiko, errepikatu eta iraunkorra izan behar du, ez ekintza puntual bat. Bestela, “Andereño, Jontxuk bullinga egin dit” bezalako esaldiak entzuten hasiko gara martxa honetan.
Emaguzu formula zehatza, Alpar, gure haurrei azaltzeko laupabost zaplasteko hartu orduko, andereñoarengana joatea “maritxuarenak” egitea dela.
Hara baina, zer dioen Cabestany “pastel” horrek:
Zer-nolako neurriak behar lirateke arazo honen aurka egiteko?
“Borondatea eta zentzu ona. Gizarte guztiaren inplikazioa behar dugu, bene-benetakoa, eta argitara atera. Ez zaio garrantzirik kendu behar, oso larria baita. Eta sekula ez izan zalantzarik haurrari buruz, gehienek egia esaten dute eta.”
Geroz eta infantilagoa den gizarte batean normala da kristo guztiak biktimaren papera hartu nahi izatea, gurasoak egun guztia kexatzen ibiltzen badira haurrak ez dut uste ezberdinak aterako direnik.
Gure garaian ikastolan elkar joka eta burlaka ibiltzen baginen ere (mutilen artean uneren batean borreroak izan ginenak %95 edo izango ginen, eta uneren batean biktimak izan ginenak %60) ez zitzaigun ikaskideak salatzea burutik pasa ere egiten, norbere burua defendatzen ikasten genuen txorakeria gutxirekin. Gaur egungo haurrak dilema moral handirik gabekoak direla ematen du, baina baita koldar xamarrak ere, ikusiko dugu belaunaldi hauek heltzean (eta irakasle eta gurasoen babesik gabe) zer nolako jarrera duten kupidarik ez duen mundu baten aurrean.
“Gaur egungo haurrak dilema moral handirik gabekoak direla ematen du, baina baita koldar xamarrak ere, ikusiko dugu belaunaldi hauek heltzean (eta irakasle eta gurasoen babesik gabe) zer nolako jarrera duten kupidarik ez duen mundu baten aurrean.”
Bai Mikelats. Haur hauek koldar, oilobusti, lepazale, bigun, beratz, belaxka; txepel, eta mengel saldo bat besterik ez dira.
Zeu eta zeure kintoak ordea, gudari adoretsu, zangar, izukaitz, zirt edo zarteko eta zaplaztekozaleak zineten.
Benetako gizonak, eta ez egungo txiribita hasukorrak!
Ez naiz ari gure belaunaldia supergizakiz osatua dagoela esaten, ezta belaunaldi berriak umemoko ziztrin batzuk direnik esaten ere. Baina pertsona baten izaera osatu eta indartzeko poztasunak bezain beharrezkoak dira tristurak, maitasuna bezain beharrezkoa da gorrotoa, laztanak bezain beharrezkoak ukabilkadak eta lagunartea bezain garrantzitsua da bakardadea. Haurrak gehiegi babesteak, koloretako mundu polit eta alai batean hazi nahi izateak epe luzera ondorio txarrak ekar ditzakeela uste dut argi dagoela. Eta gaur egun nagusi diren pedagogia joerek (ez nahiz irakasle baina magisteritza egin nuen) ez dute inondik inora hori kontutan hartzen.
Adibide bezala: txikitan inguruko baten heriotza baldin bazen, hiletara elizkizun edo lurperatzera helduen ondoan joaten ginen haurrok. Gaur egun makina bat guraso ikusi ditut gaztetxoak (+-10 urte) hilotza ez ikustearren erritu horietatik aparte uzten. Eta ez, ez dut uste errealitate ezkutatzea egokia denik. Heriotza, bizitzaren parte bezala erakutsi behar da, gustatu edo ez bere existentzia gure nahien gainetik dagoelako eta etorkizun batean beren gertuko pertsonak ere hil egingo direlako. Bizitzaren alde iluna ere ezagutu eta onartu egin behar da pertsona osoak eta indartsuak osatzeko.
Horrenbeste badakigu magisteritza egin gabe ere.
Hemen ez gara ari ohiko gatazken gainean, eguneroko gorabeheren gainean, jazarpenaren gainean baizik.
Emakumeekin berdin gertatzen da. Gure amak eta aminak eta, emakume sendo-gogor askoak ziren. Etxeko liskarrak etxean konpontzen zituzten, zauriak estali eta kitto, hor zehar haizatzen ibili ordez.
Egun aldiz, bi belarrondoko jaso orduko salaketa jartzen dizute.
Euskal Herriya galdu da?
Neu herri ikastetche bateco çucendaria naiz.
Bataz berce 16/17 umeco 20 guela ditugu, bi ikaslerrotan D ereduan.
Eduqui academicoei beçainberceco importancia eman ez dieçogun bitartean arlo emotionalari egoera ez da guztiz normalizatuco, humanizatuco, aleguia.
Gueletan 18 umeco ratioaz gora joaitea ceharo contraproducentea da, baina honequin ez da asqui. Personac behar dira personattoac educa eta heztecotz.
Bizi-legea da: gatazkak, arazoak eta zailtasunak funtsezko bitartekoak dira gizabanakoaren zein gizarteen barne-garapenerako. Sakrifizio, neke eta sufrimenduak eskatzen dituzten egoeren aurrean bi aukera daude: lehenengoa, egoera ekiditen duzu ostruka bezala, eta, bigarrena, egoerari aurre egiten diozu eta goitutu egiten zara borrokaldi horretan eskuratu dituzun ezagutza eta abilezien bitartez.
Bestalde, ez du eboluzio-propiorik izan babestuegi eta esne-mamitan hazi izan den horrek, gaindutu beharreko arazo eta gatazken falta dela-eta. Mizke hazitako umeetatik heldu ahul eta patetikoak eta ateratzen dira. Era berean, bake-egoera luzeetatik gizarte ahul eta maritxuak ateratzen dira, eta gure ingurura begiratu beharrik ez dago euskal gizartearen sasoi espiritual tristeaz jabetzeko.
Hau esanda, beharrezkoa da bi gauza ezberdintzea: gauza bat da haurra defendatzea injustizia larrien eta gehiegizko jazarpenaren aurrean, eta beste gauza bat da haurrari ukatzea bere burua gogortu eta bere tresna propioak garatzeko eskubidea, eta horretarako aurre egiten utzi behar zaie bere neurri eta adinaren araberako arazo eta gatazkei. Eta, gaur egun, gehiegi babesten dira haur eta nerabeak, modernitatearen paradigmak inposaturiko gizarte-harreman eta legeak direla-eta, haurren kalterako, eta, finean, Euskal Herriaren etorkizunaren kalterako.
“bake-egoera luzeetatik gizarte ahul eta maritxuak ateratzen dira, eta gure ingurura begiratu beharrik ez dago euskal gizartearen sasoi espiritual tristeaz jabetzeko”
Ez dakit gure gizartea ahula eta “maritxua” (marka guztiak hausten beti, “hiltzen”) ote den, baina horrelakoa bada, ez da bakealdi luze batetik gatozelako izango, ala?
Txatxi, jartzazu gure herria testuinguru historiko orokorrago batean: Europan ere izan diren arren zenbait gatazka-politiko (korsika, irlanda, alemaniako komunistak…), ez dute nahikoa eragin europar gizartearen bizi-baldintza orokorretan. Orohar, bigarren mundu-gerraz geroztik, oparotasunean eta lasaitasun materialean bizi izan den gizarte aburgesatu bat da Europako mendebaldea, Euskal Herria barne. Eta ongizate horretan, galdu egin du aspaldian izan zezakeen izpiritu kementsu eta sendoa. Eta europar herrien ahultze izpiritual horren sintomak ukaezinak dira mila arlotan: demografian, estetikan, etikan, politikarien diskurtso politikokizuzenetan … eta, jakina, gure haurren hazkuntzan ere
Onena, beraz, beste gerra handi eta odoltsu bat lehenbai lehen, eztok?
Zu lasai: gudak, arazo edo gatazkak etorri, etorriko dira, guk nahi ala ez. Izan ere, historia ziklikoa baita, betiereko itzulera bat, alegia. Eta geopolititkan aditua den edonork esango dizu Europaren etorkizuna beltza baino ilunagoa dela. Eta bete-betean kolpatuko du facebookean “pray for Paris” bestelakoak jartzen ez dakien europar gazteri tenteltua, hots, esne-mamian hazi den gazteri feminizatu eta koldar bera.
Salbu gaude beraz. Gazteri matxote eta bipila dugu zain.
Estabaida benetan esanguratsua.
Esan direnak eta esaten ez direnak tarteko.
Iruditzen zait, PIXA delakoan punttu erdi behera egin izan bagenu, dozenaka iritzi-emale agertuko zirela erreskan, baina tira, haurrekiko indarkeriaz baino ez gara ari…
Eskola-jazarpena gutxiesteari buruz (Erdaraz. Euskaraz gauza gutxi daukagu gaiaz):
La reacción habitual de padres y educadores suele ser alguna de las siguientes formas de trivialización del problema que conduce a las víctimas directamente a ser abandonadas, culpabilizadas y a cronificar el daño psicológico:
“El acoso es parte de la vida y hay que resignarse a él”.
“Yo también lo sufrí y no pasa nada, aquí estoy”.
“El acoso te hace más fuerte, así espabilarás”.
“Los acosadores son los fuertes y los fuertes triunfan en la sociedad”.
“Son cosas de chicos, no hay que meterse”.
“Aprende a defenderte por ti mismo”.
“Tú, no les hagas caso, haz como si no fuera contigo”.
“Sólo son juegos entre niños”.
“El acoso te prepara mejor para la vida, y para lo que te encontrarás después cuando seas mayor”.
Tampoco es correcto ni saludable el enfoque tradicional de los padres que ofrecen a sus hijos un mensaje equivocado y nocivo que consiste en pedirles que sean violentos contra la violencia, que deben responder con violencia, pegar antes de que les peguen, o que deben estar encima y no debajo en las peleas…
Tales mensajes dejan a los niños ante el dilema terrible de “o bien soportar la violencia en indefensión o tener que convertirse ellos mismos en seres violentos”…
http://www.acosoescolar.com/mobbing-escolar/trivializacion-acoso-escolar/
Bullyingaren inguruan, institutuetan, eta ikastetxeetan oro har, ez dela ezer egiten esan izan duzu.
Oro har… nire institutuan horrela izan zen, eta ez da ezagutzen dudan kasu bakarra. Ezagutzen ditudan kasu gehienetan ez da ezer egin.
“Ez da egia”, esaten dute batzuek, eta nirea ez da egia absolutua, baina uste dut horiek baino egiaren zati handiagoa daukadala. Nork bere modura bizi izan du bullyinga, nork bere esperientzia du: nik neurea. Kasu bakoitza ezberdina da, baina antzekotasun handiak dituzte.
(Maider Legarreta kantariak)
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2546/maider-legarreta-kantaria
Azal ezazu arren zure kasua. Agian kasu konkretu baten inguruan eztabaidatzeak argitu diezagukegu egin beharreko irakurketa.
Iñaki Zubizarretaren testigantza:
“30 urte igaro dira nik jazarpena jaso nuenetik, eta ez da ezer aldatu. Antzeko egoerak errepikatu egiten dira nonahi. Izugarria da”.
https://www.youtube.com/watch?v=XEL-F9NAyzA
Isei-ivei irakas-sistema ebaluatzeko erakundeak, argitara eman ditu eskola-jazarpenari buruzko 2016ko azterketaren datuak. Hemen:
http://www.isei-ivei.hezkuntza.net/c/document_library/get_file?uuid=de3d36df-c8ec-4d7a-8bb2-1637f55d56eb&groupId=635622
Berria da jazarpenaren auzia azalera ekarri duen EAEko egunkari bakarra:
http://www.berria.eus/paperekoa/1753/002/001/2017-06-08/biktimek_adiskideei_kontatzen_diete_erasoen_berri_irakasleei_baino_gehiago.htm