Eskola euskalduna aldarrikatu dute menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren aurrean

Izquierda-Ezkerra koalizioak bultzatuta, euskaldunon menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren alde egin zuen Nafarroako Parlamentuak. Ikastetxeetan eredu ezberdinetako ikasleek batera jardutea adostu zuten. Eredu ezberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza halabeharrez gazteleraz izango dela iritzita, ekimena egin zuen atzo EHEk neurri honen bultzatzaile izan den koalizioaren egoitzaren atarian. Izquierda-Ezkerrak murgiltzen ereduaren kontra egin duela gaitzetsi eta iruzurra begibistan uzten duen galdera bota zuten: “”Euskaraz dakienaren eta ez dakienaren arteko ‘bizikidetza’ zein hizkuntzatan izango da?”. Euskaldunon menpekotasuna gainditzeko, euskal curriculumaren baitan ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen eskola euskalduna aldarrikatu zuen EHEk.

EHEk eskola euskalduna aldarrikatu du euskaldunon menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren aurrean

Iragan urtarrilaren 9ko Nafar Parlamentuko osoko bilkuran hizkuntza eredu ezberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza sustatzeko neurriak hartzea eskatu zuen Izquierda-Ezkerra koalizioak. Egun ikastetxe ezberdinetan ematen diren ereduak ikastetxe berean kokatzea eskatzen zuen ebazpenak aurrera egin zuen Izquierda-Ezkerra, UPN, PPN, PSN eta Geroa Baiko hautetsien babesarekin.

Ebazpen horren ondorioz jada aski urriak diren euskararen arnasguneak murriztu eta sustatu nahi ei den ustezko elkarbizitza hori halabeharrez gazteleraz izango dela ulertuta, EHEk ekimena egin zuen atzo eguerdian. Finean, iniziatiba parlamentarioaren bultzatzaile izan den koalizioa osatzen duten alderdien egoitzetako atarietan panel batzuk jarri eta ebazpenaren inguruko irakurketa jasotzen zituen esku-orriak banatu zituzten “Guk, eskola euskalduna!” lelodun petoa zeramaten EHEko dozena erdi kidek. Aipatu paneletan bi mezu ageri ziren: “Izquierda-Ezkerrak murgiltze eredua indargabetzen du” eta “Euskaraz dakienaren eta ez dakienaren arteko ‘bizikidetza’ zein hizkuntzatan izango da?”.

Ekimen honen bidez ikasleak euskal curriculumaren baitan eta euskaldun eleanitz gisara heziko dituen eskola euskaldunaren alde egin nahi izan da eragile euskaltzaletik.

Eskola euskalduna aldarrikatu dute menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren aurrean

Euskal Herrian Euskaraz (EHE), herri mugimenduko eragile euskaltzalea gara #MugarikGabekoEuskara

4 pentsamendu “Eskola euskalduna aldarrikatu dute menpekotasunean oinarritutako elkarbizitzaren aurrean”-ri buruz

  • Bete-betean oraingoan. Negargura eragiten du IEk eta Geroa Baikoek (!!!) auzi honetan izan duten jarrerak.
    UPN-PSN-PP koalizioarena erraz ulertzen da, I-Ekoen progreguaikeriak (eta IUkoek euskarari dioten erdeinuak) gisa horretako ekimenetara eramaten ditu, ez gaituzte beraz sobera harritzen. Baina gauzak EHEk salatu bezala izan badira, benetan tristea dena Geroa Bairen jarrera da. Ez dira ezertaz enteratzen hizkuntza kontutan. Hasi daitezela webgunea euskaratzetik behingoz, eta euskararekin zer egin ez badakite, bozketetan Bildukoen atzetik altxa eskuak eta kitto. Horrela behintzat ez dute erridikulua egingo.

  • Oso ona EHE !!

    Eta Iparralden:
    .
    “Paxkal Indo Seaskako lehendakaria deklaratzera deitu du Poliziak”
    http://www.berria.info/albisteak/88659/paxkalindoseaskakolehendakariadeklaratzeradeitudu_poliziak.htm

  • Eskerrik asko zuen erantzunengatik. Tristea bada gero, euskaltzale ei direnen erabakia batez ere. Ulerkaitza da, Geroa Bain bertan barne eztabaida piztu da ebazpena babestearen inguruan. Koalizioko ordezkariek esan duten bakarra da “euskararen hobebeharrez” babestu dutela I-Eren proposamena. Euskararen hobebeharrez aritzen direla sarriegi entzun diegu erdaren hobebeharrez ari zirenei: Brisson edo Maitia hala mintzatu dira sarri EEPn, Basagoiti bera antzeko gisara mintzatu zen Euskaltzaindian. Euskararen hobebeharrez abiatu dituzte enegarren aldiz Ertzaintza edo Osakidetza “euskalduntzeko” planak. Noski, hobebeharraren totema laster erortzen da hobebeharra zertan oinarritzen den galdetzean. Inork ez du taxuzko argudiorik ematen.