Esklusibotasuna ezabatzea, dirua baino zerbait gehiago

Esklusibotasuna ezabatzea, dirua baino zerbait gehiago –

LAB Osasunbidea, AHOTSA-n.


SMN sindikatuak defendatzen dituen medikuen esklusibotasuna kentzearen aurka agertu da LAB sindikatua; gogoan izan behar dugu PSN prest dagoela hori gauzatzeko, baldin eta grebarako deialdia bertan behera uzten badute. LABen ustez, profesional kopuru txiki bati mesede egiteko neurria da, eta zerbitzu publikoak pribatizatzeari ate onartezina irekitzen dio.

Pertsonal fakultatiboaren esklusibotasuna ezabatzeari buruzko eztabaidak, egoitza parlamentariora iritsi denak, argi uzten ditu Espainiako Estatuan orokortu den neurri baten atzean ezkutatzen diren interesak. Hiru erkidegok jarraitzen dute esklusibotasuna mantentzen: Nafarroa, Galizia eta Asturias; eta eztabaida beste erkidego batzuetan zabaltzen ari da, EAEn adibidez. Neurri horrek 50 profesional ingururi eragingo lieke une honetan; hala ere, sektore eta kolektibo batzuek interes handiak dituzte, eta horiek gainerako langile fakultatiboen lan- eta antolamendu-hobekuntzen gainetik jartzen ari dira aldarrikapen hori.

Errebindikazio horiek esklusibotasuna ezabatzea aurreikusten dute, profesional batzuek beren jarduera osasun publikoan eta pribatuan uztartu ahal izan dezaten, esklusibotasun-osagarria jasotzeari utzi gabe. LAB sindikatuaren ustez, neurri horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake osasun-zerbitzu publikoetan, beste erkidego batzuetan frogatu den bezala. Ezin da osasun publikoa defendatzeko diskurtsorik erabili eta, bien bitartean, neurri pribatizatzaileak erraztu.

Horren adibide garbia da eremu publikoan lan egin dezaketen eta egiten duten espezialitateak, aldi berean kontsulta pribatuetan jarduten dutenak. Tamalez, oro har, bat datoz itxaron-zerrenda handiena duten espezialitateekin. Osasunbidean badaude bi jarduerak bateragarri egiten dituzten zuzendari medikoen eta zerbitzuburuen kasuak.

Osasun publiko eraginkorra bermatzeko, langile guztien lan- eta ordainsari-baldintzak hobetu behar dira.

Gure sindikatuak gogorarazi nahi die eragile politikoei Nafarroako osasun publikoaren egoera delikatua dela, funtsen hornidura eta kudeaketa lehiakorra eta eraginkorra behar baititu. Ez da neurri korporatibista eta pribatizatzaileetan erori behar, profesional gutxi batzuei bakarrik egiten baitiete mesede. Neurri horiek ez dira bidezkoak, onartezinak dira, negoziazio-mahaietatik kanpo tratatzen ari dira, eta langileen artean ezinegona sortzen dute.

 bat eta bi Esklusibotasuna ezabatzea, dirua baino zerbait gehiago

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.