Eskerrik asko Gipuzkoa
Gipuzkoak Birziklapenaren Jendartea eraikitzeko oinarri sendoa jarri du, eta hondakinen alorrean egindako aldaketa honen protagonistak herritarrak dira. Horregatik, Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie gipuzkoarrei; eguneroko keinu txikiez, birziklapenaren, ingurumenaren eta jokabide arduratsuen aldeko apustua egin dutelako. Eta bideo bat egin du horretarako.
Bideoa Bioterra azokan ere egongo da ikusgai, Irungo Ficoban, Foru Aldundiaren standean, ekainaren 6tik 8ra bitartean.
Eta erraustegirako zaborra inportatu nahi zuten… http://www.berria.info/paperekoa/1988/012/001/2014-06-06/zubietarakohondakinakarabatikekartzekoaholkatuziotenghkri.htm
Zorionak, Gipuzkoa, lotsagabe horien plan maltzurrari ixkin egiteagatik!!
[…] Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskerrik asko izeneko kanpaina abiarazi zuen, herrialdeak, baina, batez ere, herrialdeko biztanleek hondakinen prebentzio, berrerabilera eta birziklatze bidean emandako urratsengatik eskerrak emateko. […]