Ertzaintza, mugaz gaindi "astintzeko" irrikitan

MTA0OQ==

ETAko kupula Frantzian dagoela argi dutela diote. Hori horrela, ertzainak, Guardia Zibilarekin eta Gendarmeriarekin batera lan egiteko irrikatzen omen daude.

Eta ertzainek mugaz bestalde ETAren aurka lan egiteko onenak direla uste omen dute. “Porque conocen el euskara a la perfección”, dio artikuluak. Bada, mugaren alde honetan, oraindik ez dute halakorik demostratu. Ez baita erraza ertzainen ahoetatik euskara entzutea edo beraiekin euskaraz ulertzea (gazteleraz ere ez, gehienetan)…

Baina lan horretarako egokienak direla uste izateko arrazoi handiago bat ba omen dute: Euskaldunen itxura fisikoa ezagutzen dute, eta ez omen da zaila izango ertzain batentzat euskaldunak identifikatzea.

Primeran. Horrela “euskaldun itxura” duten guztiak atxilotu ahal izango baitituzte.

Sudur handia, belarri handiak, Salomon botak, goretexak, belarritakoak eta marradun kamisetak dituztenak “euskaldun” gisa identifikatzeko dohai ikaragarria ertzainek, eta gaur egun arte, Frantzian lan egiterik ez. Talentua alferrik galdu dute, orain arte…

Eta artikulu osoan sinesgarriena den eliteko ertzain baten esaldia, amaitzeko: “Estamos deseando entrar en Francia a zumbar”. Esaldi horrekin laburbiltzen da ertzainen asmoa.

Irudia | Ertzaintza | Ukberri | Creative Commons By SA

3 pentsamendu “Ertzaintza, mugaz gaindi "astintzeko" irrikitan”-ri buruz