Ertzain izateaz harro

Euskal gizartearen harrotasuna eta itxaropena direla adierazi die Lopezek ertzainei. Gizarte osoa atzean omen dute eta eusko jaurlaritzaren babes osoa eskaini die. “Hau zuen herria da eta zuek herriaren zaindariak zarete“.

“Herri” eta “zain” hitzek osatzen dute, hain zuzen ere, ertzain hitza, baina euskal gizartearen zati handi batek ez du ertzaintza herriaren zaintzaile gisa ikusten, guztiz aurkakoa baizik.

Euskaldunoi jazartzen zaien polizia da askorentzat, gehiegikeriaz jokatzen duena eta torturatzen duena.

Euren buruaz harro sentitu ahal izateko euskal herritarrek behar lukete eurekiko harrotasuna sentitu. Eta hori Lopezek iragarri duen etorkizun hurbilean gauzatzeak zaila dirudi.

MjMwMA==

Irudia | Ertzainak | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Ertzain izateaz harro”-ri buruz

  • Eta ezin ahaztu gainera euskal herritar askorentzat polizia ere ez dela, beren lurrean ez baitabiltza, edo behintzat eskumenik ez dutelako. Nafarroa, Iparralde,…