Ertzain drogosoa
Ertzain drogosoa
Pentsatu duzue inoiz aurpegia estaltzen duten beltzen atzean -ertzainez ari gara- nolako pertsonak gordetzen diren? Izan duzu inoiz polizia bat ezagutzeko jakinminik?
Euskal Telebistari esker, atzo izan genuen aukera. El Conquistador (oraingoan Karibekoa, aizue!) saioko parte hartzaileetako bat da Jose Javier Vilarín bilbotarra; gizonak honela aurkeztu du bere burua:
.@probatxoa “No hay más preguntas, señoría” pic.twitter.com/EO47OqL56v
— Galder Gonzalez (@theklaneh) 2017(e)ko urtarrilak 17
“Jendearekin talka egiten dut”, dio, goizean lanean izandako eztabaida adibide jarrita. “Gatazkatsua izan ohi naiz, jendea oilartzen bazait… ni gehiago oldartzen natzaie”.
Ertzain drogosoaren hitzak entzunda, sare sozialetan “horrelako batek hil zuen Iñigo Cabacas” irakurri diogu telebisteren aurrean asaldatutako bati. Guri, adierazgarria iruditu zaigu aurkezpenaren bukaeran dioena; ez dago bere izatean gustura, antza: “gorroto ditut beren buruak argitzat dituzten pepelerdoak”. Quis custodiet ipsos custodes?
.
“Ertzaina” Ere esaten ez dakien “txaraina” bat. Asko esaten du horrek gure hizkuntzaren egoerari buruz.
“Jendearekin talka egiten dut”, dio, goizean lanean izandako eztabaida adibide jarrita. “Gatazkatsua izan ohi naiz, jendea oilartzen bazait… ni gehiago oldartzen natzaie”.
Tipo hau bezalako asko daude polizia politiko horretan, lan horretarako perfila bete ez da….