Ertzain bati identifikazio txartela eskatutakoan hau gertatzen da

Ertzain bati identifikazio txartela eskatutakoan hau gertatzen daErtzain bati identifikazio txartela eskatutakoan hau gertatzen da –

Joan zaitez ertzain batengana goxo-goxo plaka zenbakia eskatzera. Tira, egin hori bera baina espainolez, bestela baliteke ez ulertzea eta. Legez ertzainen betebeharra da herritarrari identifikazioa ematea, baita joan zen uztailetik kode hori agerian ematea ere. Beteko ote dute?

(bideoa Endikaritz-ek igo du, eta Askeguneak zabaldu)

Ertzainek, baita Espainiako Polizia Nazionalak ere (kexu diren arren), lanbide-txartela, eta bertan agertzen den plaka zenbakia erakustera behartuta daude herritar batek hala eskatuz gero.

EHAA. 2010eko abenduak 22. Herrizaingo Saila. (PDF)

1.- Ertzaintzako funtzionarioek uniformea erabiltzeak ziurtatuko du haiek duten agintaritzaren agente izaera; betiere, beren polizia-jarduerak direla eta, herritarrek eskatzen dietenean, lanbide-txartela erakusteko nahitaezkotasuna alde batera utzi gabe.

Prentsan El Correon (2009ko martxoaren 31) horrela jasota dago betebehar hau bera:

Pero es que además tienen la obligación de mostrar su número de placa a los ciudadanos siempre que éstos lo requieran. Los ciudadanos tienen reconocido el derecho a conocer la identificación profesional del agente que le atiende tanto en actuaciones o incidencias en la calle como cuando acude a centros o dependencias policiales.

Legea betetzeko ardura duten gizon-emakumeek, ordea, nahiago dute tonto plantak egin. Donostian joan zen ostiralean bideoa grabatu duen herritarrak eskakizun hori egin zien bi agenteri, biek ala biek ez zuten horrelakorik egin. “Ez gaude behartuta”, esan zion gezurra. Baina, sormena zer den, ertzainak ideia bat izan zuen. Lerro bat gurutzatzea galarazten zion nagusiak, proposamen bat egin zion: “Lerrotik pasa, isuna jarriko dizut, zure identifikazioa emango didazu, eta gero nik nirea”.

Ertzain bati identifikazio txartela eskatutakoan hau gertatzen da

 

14 pentsamendu “Ertzain bati identifikazio txartela eskatutakoan hau gertatzen da”-ri buruz

  • Horixe da kuraia izatea, ni neu ez nintzen ausartuko hainbeste urbiltzera. Ikustekoa da zela ez dituzten bere lege propioak jarraitzen da gero edozer eskusak balio dite ostizka hasteko jendearekin.
    Patetikoa.

  • Nere ustez izenburua izan behar zan “Ertzain bati identifikazio eskatuta, jaso dezakezun erantzunik adeitsuena”.

    Zorte ona izan dulako bakarrik mehatsatu duela eta ez duela jipoitu.
    Adorea izan behar da egin duenarentzako, txapo.

  • Ez nau batere harritzen Ertzainen jarrera honek: beti nagikerian edo kolpeka ari dira.

    Estafaniak hobe luke betaurrekoak graduatzea eta nolako nazkante kuadrila duen ikusita denak kalera bidaltzea!

  • Inor ez da fijatu uniformean zkia daramatela? (NIP deitzen zaio zenbaki horri)

  • Neuk egingo diot lana Polizia Sailaren prentsa-oharrak idazten dituenari:
    “Inork ere ez zion sekula identifikazio-zenbakia eskatu ertzainei. Eta sinesten ez duena, hil dadila.”

  • ZKI: NIP hori ez dakit, lehen bazeramaten, baina uste dut onartu zutela ez eramatea. Uste dut poliziaren baten kasuan behintzat hala onartu zela.ez nago ziur, ertzaintza, iruñeko munipak edo ta guardia zibil edo nazionalak…baina hori dut gogoan behintzat. agian nahasia nabil.Norbaitek ba al daki?

  • Irudi hauek demokraziaz betetzen naute.

  • ¡Kaixo desde Madrid!
    Menudos personajes estos policías. Corporativismo dictatorial es lo que exportan por las calles y nada mas.
    Ejemplos tan deleznables como este, no crean mas que inseguridad ciudadana.

  • Amonamantangorri 2013-04-25 02:51

    Iruditzen zait “betiere, beren polizia-jarduerak direla eta” dioen zatian dagoela koxka. Gero egia da, “polizia-jarduerak direla-eta” eskatzen zaienean ere dutela zenbakia aise ematen.

  • Saludos de un emigrante que no tiene que seguir sufriendo a estos energúmenos. Pedidles que os muestren el “carné profesional”, que es lo que sí están obligados a hacer de todas, todas.

    Suerte para todos los que habéis decidido quedaros por allí.

  • Martin Kitto 2013-04-26 20:23

    Agian, euskaraz eskatuta… Nik uste dut euskaraz eskatu izan baliozu emango zizula zenbakia. Erdaraz galdetuta, ertzainak pentsatuko zuen atzerritarra izango zinela…

  • el num de identificacion como vosotros decis esta a la vista como se puede observar n la imagen en el pecho.
    x cierto tengo el ega y hablo euskera desde los 3 años y trabajo en la ertzaintza
    s2

    • Testua 2013. urtean idatzia izan zela ez ezik jabetuko zinen euskarazko hedabide batean idazten ari zarela, ezta?