Errepresioaren irakaspenak (1936-1939)

Errepresioaren irakaspenak (1936-1939) –

Hauteskunde libreen bitartez legitimaturiko errepublikaren aurka altxatu ziren jeneral espainolen iraultza faxista garailetik, hainbat irakaspen atera litezke. Gainera, ez da erabat iragana. Frantzian Iraultza burgesak (1789-1794) utzi duen aztarna sakona; Espainian, aldeak alde, Iraultza faxista-frankistak utzi du. Espainiako estatuaren batasun sakratu zatiezinak bere horretan dirau zut-zutik, bermatzaile ugarirekin, eta holokausto hura ongi estalirik, haren herentziak arlo askotan jarraitzen du bizi-bizi.

Errepresioaren irakaspenak (1936-1939)Zein irakaspen? Militar eta haien laguntzaile armatuek bultzatu eta praktikaturiko errepresioak,  hierarkia erlijiosoak santifikatuak, sortu zuen degradazio morala, gezurra eta erailketa, ekintza gaiztoa eta ukapen irmoa; nola eraman zituzten haiek herritar xumeak elkarren hiltzaile bilakatzera, kontzientziako eskrupuluak bazterturik.

Jose Artetxek lekukotasun adierazgarri bat jaso zuen 1956ko martxoaren 26an:

-¿Qué? ¿Qué hay de nuevo en la Ribera? pregunto a un amigo que viene a verme. -¡Hombre!…Pues de nuevo, lo que se dice de nuevo, el caso de un cazador furtivo, el Andarín, que este mes ha comparecido en la Audiencia de Pamplona y que al ser requerido por el presidente por si tenía algo que declarar, dijo: ¡Tiene riñones! Por matar dos conejos me piden seis meses de cárcel. Y hace veinte años, maté ciento setenta y dos personas cobrando dos duros cada muerte y no pasó nada…(Artetxe, 1977: 93).

Nolatan hori? Ezaguna da Mola jeneralak barne-agindu ezkutuetako lehenbizikoan zer adierazi zuen matxinadaren aurretik:

Se tendrá en cuenta que la acción ha de ser en extremo violenta para reducir lo antes posible al enemigo, que es fuerte y bien organizado. Desde luego serán encarcelados todos los directivos de los partidos políticos, sociedades y sindicatos no afectos al Movimiento, aplicándose castigos ejemplares a dichos individuos para estrangular los movimientos de rebeldía o huelgas (Sudupe, 2023: 36).

Hortxe dago errepresioaren ernamuina. Jakina denez, Mola eta Franco, Queipo de Llano, Juan Yagüe eta militar afrikanistak Rifeko gerran (1911-1927) trebatu ziren erailketetan eta moroen buru-mozketetan. Eta ez zuten eskrupulurik izan moro atzerritarrei egindakoak aberkidetzat jotzen ez zituzten errepublikazale espainiarrei egiteko, paradoxikoki, moroen laguntzarekin. Ezaguna da “Badajozko harakina” ezizena jarri zioten Yagüe koronel Francok kondekoratuak zer aditzera eman zuen Badajozko zezen-plazako sarraskiaz New York Herald Tribune egunkariko berriemaileak hartaz galdeturik:

El coronel Yagüe, que mandaba las fuerzas franquistas en Badajoz, sonreía ante esas dudas. -Naturalmente que los hemos matado, me dijo, -¿Qué suponía usted? ¿Iba a llevar 4.000 prisioneros rojos con mi columna, teniendo que avanzar contra reloj? ¿O iba a dejarlos a mi retaguardia para que Badajoz fuera rojo otra vez? (Southworth, 1963: 123).

Egia aitortzeko adorea aitortu behar zaio Yagüe militarrari, harropuzkeria higuingarriarekin batera, zeren zenbat gezur beltz zabaldu zituzten propagandista frankistek, kasu, Gernikako bonbardaketaz eta Badajozko sarraskiaz. Gezur beltz-makurretan medailen merezidun izan zenetako bat Lizarrako merindadeko Muniain herritxoan jaiotako Soltxaga komandante zinikoa. Altsasuko parroko Marino Ayerrak erresumindurik honela kontatzen zuen:

-Ocurre, que, como párroco tengo yo también mis obligaciones de índole oficial y sagrada (…) A los que se mata, digo, nosotros, los católicos, debemos facilitarles, aunque no sea más, el consuelo de la Religión.

-¡Pero, señor párroco! Usted debe estar en algún grave error. ¡Entendámonos! ¿A qué se refiere?

-¡A los que se ejecuta, a los que se mata a diario, sacándolos de aquí, de esta misma Comandancia militar de la villa de Alsasua!

-¡Señor párroco! ¡Lo que dice usted es muy grave! ¡Y sepa usted que no lo tolero! Aquí no se ejecuta ni se mata, ni se hace ejecutar o matar, absolutamente a nadie. ¿Me entiende? (…)

Salí de allí, corrido, avergonzado, horrorizado de aquello y de todo. ¡Se necesita cinismo! (…)

¿Y qué se hacía, pues, con aquellos pobres desventurados con quienes, a espaldas mismas de él, del propio señor comandante, e introducido clandestinamente por los soldados de guardia, iba yo mismo a hablar por las noches en los calabozos, los confesaba, y los mismos que los ajusticiaban poco después, me decían al día siguiente que habían muerto muy bien, como buenos cristianos? (…)

¡Había que tragarse la hiel y mantener el secreto! Solo así podría seguir atendiendo clandestinamente en las cárceles a los pobres desdichados en los momentos de su máxima angustia (Ayerra, 2019: 68).

Alabaina, Marino Ayerra bezalakoak gutxi egon ziren. Lan handia egin behar izan zuten Francoren aldeko propagandista katolikoek hainbat sarraski gainzuritu eta delako gurutzada santuaren gezurra azkarki atxikitzeko.

Ayerraren gainetik zegoen Nafarroako Olaetxea gotzainak honela erantzun zion Altsasuko erretoreari, hark lehen kristau martirien etsenplua gogora ekartzean:

¡Qué remedio les quedaba! (…) Mire, Don Marino. No estamos ya en el caso de los primeros cristianos, pero, aun los primeros cristianos, si fueron mártires, fue porque no podían hacer otra cosa, porque no podían aún rebelarse. (…) Los mártires fueron mártires o, mejor, tuvieron que sufrir el martirio, o mejor aún, tuvieron que sucumbir y morir… porque no tenían fuerzas todavía para rebelarse, para insurreccionarse en armas y vencer en la lucha (Ibid. 187, 188, 192-193).

Southworthek adierazi zuen bezala, Francoren matxinada herrialde demokratikoetan defendatu zuten Elizako bozeramaileek ezin zuten Espainian legez eratutako gobernuaren aurkako eraso armaturik defendatu; ezin zuten preso errepublikanoen hilketa defendatu; ezin zuten faxismoa Espainian ezartzea defendatu; ezin zuten Hitlerrek eta Mussolinik Francori emandako laguntza defendatu. Dilema horren aurrean, Elizaren ordezkariek, halako izu batek eramanda, gertaera batzuk erabat ukatzen zituzten, beste batzuk faltsutzen, istorioak asmatzen, aurkari guztiak kalumniatzailetzat jotzen. Etsai handienak frantses intelektual katolikoak izan zituzten: Mauriac, Maritain eta Bernanos, Mallorcan ikusitako erailketekin eta Elizaren hierarkiaren bedeinkapenarekin izu-laborriturik.

Ezin luza gaitezke. Militarrek, falangista eta erreketeen laguntzarekin, eta espainiar gotzain eta kardinalen bedeinkapenarekin degradazio moral izugarria eragin zuten herritarren artean, eta delako trantsizioan estali egin zen, eta ezagun dugu!

Errepresioaren irakaspenak Errepresioaren irakaspenak Errepresioaren irakaspenak 

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)