Errenta aitorpena euskaraz gero eta herritar gehiagok
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, guztira, 79.677 herritarrek egin dute 2013ko errenta aitorpena UEMAko udalerrietan, eta horietatik 19.756 (%24.8) izan dira euskaraz egin dutenak. Iaz baino gehiago izan dira errenta aitorpena euskaraz egin dutenak (ia bi puntu). Izan ere, 2012an aitorpena egin zuten 80.539 herritarretatik 18.527k egin zuten euskaraz (%23). 2011n, berriz, %20.9 izan ziren euskaraz egin zutenak.
Apirilean egin zuen UEMAk “errenta aitorpena euskaraz” kanpaina. Udalekin elkarlanean, UEMAko 72 udalerrietan etxez etxe banatutako esku orrien bitartez egin zuen errenta aitorpena euskaraz egiteko deia Mankomunitateak. Emaitzak ikusita balorazio “positiboa” egin du Maren Belastegi, UEMAko lehendakariak.
Belastegik gogora ekarri du UEMAren helburua dela herritarren administrazioaren arteko harremanak euskarazkoak izan daitezen lortzea. Eta bide horretan, “egiteko asko gelditzen bada ere, urrats berri bat ematea lortu da. Errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrek euskaraz osotasunean bizitzeko hautua egitea. Udalerr i euskaldunetako herritarrok eredu eta aitzindariak izan gaitezke horretan.”
Ikusi UEMAko udalerrietako datuak hemen.