Erraldoi bat miniaturazko mundu batean
Erraldoi bat miniaturazko mundu batean
“Telmo” zamaontziaren itsasoratzea jaso dugu bi minutu eskaseko bideo honetan. “Erraldoi bat dirudi ontziak, miniaturazko mundu batean”. Horrela aurkezten du Gorka Zabaletak Zumaiako parrokiako teilatutik egin zuen time-lapse-a.
Erriberako pareteko muralak direla, “Game of Thrones”-en grabaketak edo zamaontzi baten itsasoratzea dela, Zumaian ez da aspaldi honetan aspertzeko betarik. Baleiken irakurri dugunez, Balenciaga ontziolak egin duen azken zamaontziak itsasora arteko bidea egin zuen, Urolako itsasadarrean zehar, joan den urriaren 17an :
“Balenciaga ontzioletan egindako azken itsasontziak, “Telmo” izeneko zamaontziak gaur arratsaldean utzi du Zumaiako portua. 17.30ak aldera, itsasgorarekin eta bi atoiontziren laguntzarekin, mantso-mantso zeharkatu du Urolaren itsasadarra.
Ohi bezala, makina bat herritar eta kanpotik etorritako bisitari bildu ditu 100 metro inguruko luzera duen ontzi honen itsasoratzeak. Pasaiarako bidea hartu du; han egingo zaizkio azken lanak.
Bide batez, aurrera doaz ontzi honen bizkia izango den “Deun” zamaontziaren eraikitze lanak. Bi itsasontzi hauek Urola Shipping konpainiarentzako egingo ditu Balenciagak”.
.