Eroski hemengoa da? (II)
Eroskik zeri esaten zion hemengo ibili nuen aurrekoan. Eztabaidak handik jo zuen, ea zazpi lurraldeko Euskal Herrikoa ote zen Eroski edo EAEkoa. Zaharkitu zaigu hori guztia, Joseba Balerdik (@josebabalerdi) eskegi baitigu Eroskiren azken afixa. Espainolez dio, “hemengo esnea”, eta ondoan ageri da “Central Leche Asturiana” Asturiaseko esne marka. Mondragon Kooperatiban hartu beharko dute horri buruzko erabakia. Zer dugu gainontzekook egiteko?
“Aquí”: esanahi ugari dituen hitza. Argazkia gaurkoa da. Durangon. pic.twitter.com/iYGYW222hO
— Joseba Balerdi (@JosebaBalerdi) July 8, 2013
p.s: erdalgintza kexatuko al da iragarkiko akatsaz?
Besterik ez genuen behar, baina ikusirik euskara (ere) zein ardura gutxi zaien, denbora kontua baizik ez zen. Laster, baserritarrak (estintziora idean) agertu ordez, caporalak jarriko dizkigute “hemengo” dendetako irudietan. Zerbait egin behar genuke, bai. Gutun kanpaina xume bat, hasteko? Ni ez naiz Eroski honetakoa…