Erika II – Gorka eta Iruneren ezkontzan
Erika II – Gorka eta Iruneren ezkontzan –
Gorkak eta Irunek posta elektronikoz bidali didate ezkontzarako gonbidapena, irailaren 23an izango da Astigarragan, Murgia jauregian. Enekorengan pentsatu dut, bera eta Gorka oso lagunak ziren lehen, agian ezkontzara etorriko da. Denbora asko igaro da lehen aldiz elkartu ginenetik, 3 urte gutxienez, gehiegi ote ziren? Edo justuak gure ver-elkartzea idilikoa izan zedin? Berea izateko gogo hori, gau batez bakarrik bada ere, areagotu egiten zen urteen poderioz. Gau bakaryietan larrua jotzen imajinatzen nuen gizona beti bera zen. Ez zen maitasun platonikoa, sexu platonikoa baizik. Ez nuen ideiarik ere harekin larrua jotzea nolakoa izango zen, baina nire fantasietan topaketarik sinestezinenak ziren.
Soineko luze eta lasaiera handikoa neraman soinean,”halter” moduko lepoduna, lepoaren atzekaldean lotua, besoak, sorbaldak eta bizkarra agerian nituela. Sorbaldak eta bizkarra erakustea gustatzen zait. Harrokeria da, bekatu bat gehiago nire bizitzan.
Topaketa bat gogoratzen dut, lehenengoetako bat, nere maitaleak lepo-uztaiak laztantzen zizkidan, ezpainekin igurzten zizkidan, haren arnasa nire azalean sumatzen nuen bitartean, hotzikara batek gorputz osoa zeharkatzen zidan. Nire gorputzeko gune erogenoetako bat zela ikasi nuen.
Bizkarreko eskotea nire ipurmasailen bihurguneraino iristen zen, super sentsuala eta zirikatzailea iruditzen zitzaidan.
Elizkizuna jauregiaren ondoko elizan izan zen. Eneko aldarearen oinean ikusten dut, Gorkaren ondoan, lekuko, bere traje urdin eta pajaritarekin. Ez da aldatu, duela hiru urte bezala jarraitzen du, bere sendotasunarekin, bere irribarrearekin.
Zeremonia amaituta, Jauregiko lorategietara pasatu ginen. Ze leku ikusgarria! Edariz eta era guztietako aperitiboz hornituriko mahaiak zeuden. Nik ardo kopa bat hartu eta nire lagunen ondoan esertzera joan nintzen lorategiaren ondoan zeuden hamaka batzuetara. Bat-batean bihotza taupadaka hasi zitzaidan, sexua heze neukan eta klitoriaren taupadak nabaritzen nituen. Eneko hurbiltzen ari zen, kopa eskuan zuela, irribartsu.
– “Axola zaizu esertzen banaiz?”
– “Inola ere ez”
– “Aspaldiko Erika, zer moduz zaude?”
Eta horrela hasi ginen, denetarik hitz egiten, gure bizitzez, gure lanez, nola galdu genuen elkarren berri. Zergaitik ez nintzen bera bilatzen saiatu, zergaitik ez zen bera saiatu . Orain ezkonduta dago, baina bakarrik etorri da.
Sartu eta egongelara joan behar genuen bazkaltzeko, nik mahaia partekatzen nuen ezagutzen ez nuen jendearekin eta Enekok Gorkari mahaiz aldatzeko eskatu zion, nirekin esertzeko. Nire ondoan, beste behin. Ardoa eskaini zidan, irribarrez eta bere begi berdeekin niri begira, nire barrenak zeharkatuz. Ezer ez da aldatu, denbora Grandolako egun horretan Lavapiesen gelditu izan balitz bezala da. Usain bera izaten jarraitzen du, kanela eta ylangylang usaina du, hain sentsuala eta sarkorra.
Jan, edan, barre egin eta abestu egin genuen, eta edandako alkohol kantitateak berotuta, musikaren erritmoan dantzan hasi ginen. Gerritik helduta ninduen, bere behatzak soinekoaren azpitik ipurmasailak ukitzen eta nire lepoan arnasa hartzen sentitzen nituen. Belarrira xuxurlatzen zidan: “Ez diot inoiz zu desiratzeari utzi” “nire musa izan zara nire amets erotiko guztietan”. Zerbait xuxurlatzen zidan bakoitzean, pozez dardaa egiten nuen.
Harengandik banandu eta aretotik irten nintzen airea hartzera. Lorategien bukaeran zegoen harrizko bidea zeharkatu nuen. Gelditu egin nintzen, zerura begiratu nuen, gaua zen, ilargi betearen argia ikusten nuen zuhaitzen artean…
Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean.
…