Eredu bakarra izatearen saria

Eredu bakarra izatearen saria –

Eredu bakarra izatearen saria

2024ko apirilaren 6a betiko gogoratuko da Athletic Clubeko zale guztien bihotzetan. Urteetan zain egon ondoren, amaiera mingots eta amets zapuztuen ondoren, iritsi zen azkenik Errege Kopa berriro altxatu genuen eguna. Sari bat baino askoz gehiago izan zen; berpiztea izan zen, Athleticena izateak zer esan nahi duen berrestea, gure filosofia eta futbola bizitzeko dugun modua berrestea.

Sevillako Kartuja zelaian, lehoientzako eta euren zaleentzako gau magikoenetako baten lekuko izan zen. Mallorkaren aurkako partida borroka epikoa izan zen, non jokalari bakoitzak arima zelaian utzi zuen. Partida modurik txarrenean hasi zen, Mallorkak aurrea hartu zuelarik. Athleticen buruan zeuden galdutako final haiek. Orduan, 50. minutuan, denok amestutako unea egia bihurtu zen, Sancetek, Nico Williamsen pase bikain baten ondoren baloia sare barrura bidali zuen. Une horretan, mundua gelditu egin zen Athletic zaleentzat. Berdinketaren ostean partida luzapenera joan zen eta markagailuak ez zuen aldaketarik izan. Zorionez edo zoritxarrez partida penaltietara joan zen. Julen Agirrezabalak atepean egindako lan bikainak eta jokalarien lan txukuna Athletic txapeldun egin zuten. Berenguerren golaren ondoren eromena hasi zen, eta Iker Ruiz kazetariak bezala guztiok bizi dugun sentsazioa adierazi nahi nuke:

Aspaldian ez nuen futbolagatik negar egiten. Baina ez nintzen bakarra izan. Negar egin zuten gurasoek etorkizun hobea emateko bizia jokatu zuten anaiek. Minbizi bat gainditu zuenak negar egin zuen bere taldea txapeldun egiteko. Negar egin zuten inoiz negarrez ikusi ez genituen bizitza osoko lagunek. Bihotza harrizkoa zutela uste genuen gurasoek negar egin zuten. Egun hau gogoratuko duten txikienek negar egin dute. Negar egin zuten bidean norbait galdu zutenek…

Partidaren osteko sentsazioa arraro samarra zen. Nik uste dut ez ginela kontziente gertatutakoaz. Sevillan, partidaren ondoren, denok bat gentozen gainetik zama bat kendu genuelakoan. Motxila bat bezalakoa zen, 40 urte generamatzan bizkarrean, eta askapena sentitu genuen azkenean gure Athletic txapeldun ikusi ahal izan genuelako.

Gerora etorri zena, ordea, are bereziagoa izan zen. Bagenekien garaipena ez zela erabatekoa izango Gabarrak, gure Gabarrak, Nerbioi itsasadarra berriz zeharkatu arte. Bilbora itzultzea zurigorrien harrotasunari eta pasioari egindako benetako omenaldia izan zen. Ordu batzuez Bilbo osoa gelditu egin zen. Kaleak banderaz, kantuz eta familiaz eta koadrilaz bete ziren, beren taldeari, etxera saria ekarri zuten txapeldunei harrera egitera irten zirenak.

40 urte lehenago gertatu zen azken aldia. Egun hartan, orain dela 40 urte hain txikiak zirenak, ez dutela gogoratzen ezta han egon zirela; inoiz gehiago ikusiko ez zutela uste zutenak zeuden; denak zeuden. Baita ikustera iritsi ez zirenentzat, oraingoan klubak bere oroitzapean izan zuten ere. Bestalde, Athleticen historian zehar hainbeste jende zoriontsu egin duten guztiak ere hor zeuden. Klubak eta zaleek ez dituzte inoiz ahazten. Bazegoen Iribar bere txapelarekin, Clemente, Zubizarreta, Sarabia… .

Irudi horrek, Gabarrak Bilboren orroaren artean nabigatzen zuenak, ez du soilik izenburu bat sinbolizatzen. Garenaren sinboloa da: talde bat, hiri bat, familia bat. Athletic Club ez baita futbola bakarrik, gure nortasunaren isla da, bizitza eta kirola ulertzeko modu bat. Egun horretan, Kopa eskuetan eta bihotza batera taupadaka, beti jakin duguna gogoratzen dugu: Athletic betierekoa dela, eta, gertatzen dena gertatzen dela, beti itzuliko dela gorenera. Amaitzeko, Ken Zazpi taldearen Itsasoa gara abestiaren zatia utzi nahi nuke, niretzat eta bilbotar askorentzat Athletic zer den laburbiltzen duena:

“Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean,
malko haiei esker
orain itsasoa gara.

Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen,
gure ametsaren bidean
izan garelako,
oraindik ere bagara
eta beti izango gara”

Eredu bakarra izatearen saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude