Erdal Irrati Telebista
Euskaldunok zuzen eta zorrotz fama izan ohi dugu: txorakeria gutxikoak omen gara eta gauzei dagokien izenez deitzen diegunak. Halere oharkabean apurka apurka galtzen ari gara nonbait ezaugarri hori. Gaur egun, “Euskal Irrati Telebista” esaten diogu aurrekontuaren zati nagusia erdarazko produktuei esleitzen dion erakunde bati. Zergatik ez dugu dagokion izena erabiltzen? Izan gaitezen euskaldun. Eman diezaiogun bere urte askotako jardunaz ongi irabazia duen izena: Erdal Irrati Telebista.
ETB1eko programatzaileek euren proposamen bikainekin azken urteotan lortu dutena izan da lehengo audientzia galdu eta berririk ekarri ez. Abilak oso.