Erantzukizunak argitu gabe, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori eta bost urte geroago
Erantzukizunak argitu gabe –
Zaldibar Argituk antolatuta, gaur goizean ekitaldi bat egin da Eitzagan, Zaldibarko zabortegiko luizian hildako Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran langileak gogoratzeko eta, aldi berean, hura gertatu eta bost urte geroago erantzukizunek argitu gabe jarraitzen dutela salatzeko.
Zaldibar Argituren partez, Idoia Marinek esan du epaitegietan gauzak oso motel doazela, baina mobilizazio-deialdiei adi egon beharra dagoela, “mobilizazioak beharrezkoak izango direlako”.