Eraldaketa sozioekonomikorako esperientziak eta ahotsak
Eraldaketa sozioekonomikorako esperientziak eta ahotsak –
KoopFabrikak, Beterri Buruntzako udalen laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker “Eraldaketa sozioekonomikorako esperientziak eta ahotsak” jardunaldia antolatu du.
Urtarrilaren 24ean, bihar, egingo da jardunaldia Donostiako Udal liburutegiko sotoan (Kripta), 9.00etatik 14.30etara goizeko saioa eta arratsaldean 16.00etatik 19.30etara. Izen-ematea doakoa da, eta webgunearen bidez egin daiteke.
Jardunaldiaren helburua eraldaketa sozioekonomikorako martxan dauden zenbait proiektu eta estrategia ezagutaraztea da. Landa eremutik hasi eta hiri eremuko esperientzietaraino. Horrez gain, eraldaketa sozioekonomikoa ardatz duten zenbait proiektu kolektibotako kideek euren esperientziaren berri emango dute.
PROGRAMA
GOIZA
09:00 – 10:00 Hauspotu programa eta tokiko garapena / Udalbiltza eta Gaindegia
10:00 – 12:00 Landa eremuko esperientziak: Baserri hutsak vs Landa eremuz biziak
· Errigora
· Marc Badal
· Aleka
12:00 – 12:30 Kafea
12:30 – 14:30 Hiri Eremuko esperientziak
· La Pajara – Coopcycle: Estrategia kooperatibo eraldatzaileak Bartzelonan
· Eragin – Bilboko gazte prekarizatuen asanblada
· Montera 34 – AirBnB efektua gure hirietan
.
ARRATSALDEA
16:00 – 16:30 Xabier Landabidearen ahotsa
16:30 – 17:00 Zuriñe Rodriguezen ahotsa
17:00 – 17:30 Hedoi Etxarteren ahotsa
17:30 – 18:00 Mirene Begiristaien ahotsa
18:00 – 19:00 Oscar Garcia Juradoren ahotsa
19:00 Amaierako bateratzea
Eraldaketa sozioekonomikorako esperientziak eta ahotsak