Erakunde armatuen amaiera
Bakerako bidea. Guardia Zibila desagerrarazi Euskal Herrian. Espainiako Armada desarmatu Euskal Herrian. Legez kanpo utzi Espainiako konstituzio terrorista bultzatzen duten alderdiak. Nazioarteko batzorde batek ikuskatu dezala Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren ezabatzea, Espainiako armada lotsagabe deitzen duena (Euskal) herriaren aurka biolentzia erabiltzera, independentziaren alde egiten badugu. Hori ez al da terrorismoa? Terrorearen erabilera politikoa?
Ondo da ETA amaitzea. Areago honen azken urte askotako deriba ipar gabea ezagututa.
Eta Espainiako estatuaren indar armatua? Eta Frantziakoarena? Armada horien pean demokraziarik guretzat? Ez dugu izan, eta ez dugu izango, ala?
Nola egin behar diegu aurre? Ze, aurre egin beharko diegu denok batera(go) orain, ez?
P.S. Iritzi gutun hau joan den igandean bidali nuen, argitaratu nahi bazuten, Berria, Gara, Noticias (taldeko) eta Diario Vasco (Vocentoko) egunkarietara. Gaur argitaratu du Berriak (eskerrik asko, hemendik ere). Besteei ez dirudi oraindik nahikoa interesgarri iruditu zaienik. Bakoitzak jakingo du zergatik.
Ni lehenbizi bertakoekin hasiko nintzateke eta PNVren Ertzaintza desegin, kontuak eskatu eta euskal polizia berria zerotik eraikiko nuke, bizkarrean daramatzagun “etxekalte” “kanpoeder” guztiak soinetik astinduta.