Erailketa matxista Bilbon
Erailketa matxista Bilbon –
Aurreko astean 2023ko Euskal Herriko hirugarren hilketa matxistaren berri izan genuen. 28 urteko ilobak 89 urteko izeba erail zuen haren Bilboko etxean.
Azken hilabetean Euskal Herrian erail duten 3. emakumea da. HAU ONARTEZINA DA!
Muturreko kasuetan heriotza ekartzen digu, baina horren azpian, sutilenetik bortitzenera, ehundaka eraso mota jasaten ditugu emakumeok gure egunerokoan. Feministok garbi dugu arazoa estrukturala dela; jendartearen antolakuntza patriarkalak indarkeria matxista gure artean egotea ahalbidetzen du, bai instituzioetan, bai kalean, baita inguru hurbilean ere. Familia-kideen artean eman den erailketa hau ez da salbuespen bat, hurbileko esparruetan ematen baitira eraso gehien eta erantzukizuna ez da esfera pribatukoa, arazo estruktural honek erantzunkizun kolektiboa dakar, zalantzarik gabe.
Berriz ere baliabideak eskatuko ditugu instituzio publikoetan. Eraldaketa soziala lortu nahi badugu, alderdi ezberdinetatik lan egin behar dugu, bakoitzari dagokion ardura hartuz. Jendarteak aldaketa beharra dauka, eta jarrera matxistak eta sexistak amaitu behar dira behingoz.
Eskuina zabaltzen ari den garai honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da politika feministak aldarrikatzea, bai instituziotik baita herri mugimendutik ere, lortutako guztia balioan jarri eta atzera pausu bakar bat ere ezin dugu eman. Bizitza bizigarriak nahi eta merezi ditugu guztiok, edozein dela ere jatorria, sexua edo maila soziala. Bizitza duinak aldarrikatzen ditugu, indarkeriarik gabekoak, eta horrek urgentzia dauka. Borrokan jarraituko dugu jendartea berdintasunaren bidean irauli arte.
GORA BORROKA FEMINISTA
Erailketa matxista Bilbon
Galdetzen dut, ulertzen ez dudalako: edozein emakume hiltzen badute, edonor eta edozein arrazoia dela eta, indarkeria matxista da? Edo soilik bikote harremanik badago?
Kasu honetan ilobak bere izeko hil du. Hau ere matxismoa da?
Gizon gehiago hiltzen dituzte emakumeak baino. Edozein herritan eta edozein urtetan. Hori ere indarkeria matxistaren ondorioa da?
Hilketa hau ez da inondik inora matxista izan. Arazo psikiatrikoak zituen gaztea zen eta errez izan zitekeen bertan bizi zen beste edozein familiakide, izan gizon ala emakume. Orain dela urte batzuk, gogoan dut Bilbon, arazo psikiatriko larriak zituen gizon batek emakumezko auzokidea hil zuenean ere, jarraian irten zela jendea eraso “matxista” hura salatzera, kontestua zein zen hausnartu gabe:
https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120526/vizcaya/trastornado-atemorizaba-vecindario-deusto-20120526.html
Arazoa larria dela inola ukatu gabe, indarkeria matxistagatik hildakoen estatistikak baldarki puztutzeak mesede eskasa egiten dio kausa feministari. “Berriz ere baliabideak eskatuko ditugu instituzio publikoetan” esaten denean feminismoa ogibide bihurtu nahi dutenei dirulaguntza gehiago ematea eskatzen ari zaretela dirudi. Genero berdintasuneko masterretako postgraduatu mordo horreri lan irtenbidea eman behar zaio eta. Caritas eta bestelakoen antzera, miseria ogibide. Segi horrela!
Indarkeriak EZ du generorik.
Ez dakit ba… Etxeko Indarkeriari eta Genero Indarkeriari buruzko Estatistika 2022 … https://www.ine.es/prensa/evdvg_2022.pdf
Nik ere esango nuke indarkeriak berez ez duela generorik. Baina gizona askoz biolentoagoa dela ez dago zalantzarik. Hilketa eta jarduera bortitz gehienak gizonen eskutik datoz, hori ez dago ukatzerik.
Hori bai, indarkeria hori emakume ZEIN gizonen aurka agertzen da.
Eta argi dago ere, emakumeen aurkako indarkeria erabili nahi dela joko politikoan eta baliabide ekonomikoak lortzeko. Bene-benetan ez da emakumeen aurkako hilketak erabat desagerrarazi nahi. Hori ezinezkoa da eta badakite. Gizonen aurkako hilketak erabat desagerrarazi ezin diren bezala.