Eragozpen Fiskala Gastu Militarrari bulegoa inauguratu da

Eragozpen Fiskala Gastu Militarrari bulegoa inauguratu da –

Eragozpen Fiskala Gastu Militarrari bulegoa inauguratu daEragozpen Fiskala Gastu Militarrari bulegoa inauguratu da Bilbon. Dagoeneko hainbat lagunek, aholkulariekin batera, PFEZ aitorpena egin dute, militarismoa finantzatzeari uko eginez.

Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin; hala nola militarismoa, kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.

Tresna honekin gure zergen parte bat ordaintzeari utz diezaiokegu eta kopuru hori herri-ekimenetara zuzendu; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

Kanpainak hiru bulego jarri ditu martxan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, non aholkua emango duten eta interesdunei errenta aitorpena egingo dieten.

Ekimen honen bultzatzaileen arabera, ia berrehun lagunek hartu dute hitzordua dagoeneko, eta ekainaren amaierara arte egin ahal izango dute, PFEZren kanpainaren amaierara arte.

Gainera, bulegoetara joan ezin diren pertsona interesatu guztientzat, tutoretza bat jarri dute martxan Eragozpen Fiskala etxetik egin ahal izateko.

Kanpainaren esteka: www.eragozpenfiskala.org

 bulegoa inauguratu da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude