“En castellano, por favor”
Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela eta:
“Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, Deiak Bilbon duen erredakziora deitu dut. Zertarako? Bada, aspaldidanik ditudan kexa batzuk beraiei helarazteko. Erredakziokoak agurtu nauenean, gazteleraz artatu nau. Nik, ordea, “arratsalde on” batekin agurtu dut, nirekin euskaraz aritu daitekeela adierazteko. Jarraian, “kexa batzuk plazaratu nahi nituzke. Norekin hitz egin behar dut horretako?” itaundu diot bestaldekoari. Erantzuna: “¿me puedes hablar en castellano, por favor?” Zur eta lur geratu naiz erantzunarekin. Hala ere, nik, nirearekin jarraituta, euskaraz hitz egin dezakegun galdetu diot. Zera erantzun dit: “perdón, pero yo no te puedo atender en euskara y no respondo sobre esas cuestiones; te paso con otro compañero”.
Bigarren hizlariari “arratsalde on, kexa batzuk plazaratu nahi nituzke. Norekin hitz egin behar dut horretarako?” esan diot zuzenean. Oraingoan, euskaraz agurtu nau bigarren honek; hala ere, segidan, zera bota dit: “si no te importa, ¿me puedes hablar en castellano?”. Berriz ere seko harrituta. Orduan, erantzun diot: “euskaraz dakien norbaitekin hitz egin dezaket, mesedez?”. Baina, honek ere, berak ez dakiela euskaraz eta ez dela iritzien arduraduna bota dit. Hala, beste kide bat aurkituko didala, eta itxaroteko eskatu dit. Horrela egin dut nik, denbora luzez.
Hirugarren hizlaria telefonoaren bestaldean jarri denean, euskaraz dakiela suposatu dudanez, nire kexak plazaratzen hasi naiz. Bat-batean, bestaldekoak nire hitz jarioa eten eta zera esan dit: “entiendo algo de euskara, pero preferiría que me hablaras en castellano, para así poder contestarte mejor”. Nire buruak, automatikoki, pentsatu du: “abertzalea den eta teorian euskararen normalizazioaren alde dagoen egunkari batean, nolatan artatu nazakete HIRU aldiz SEGIDAN gaztelaniaz?”
Nire hasierako kexak alboratu, eta, logikoa denez, momentuan sortutakoa bota diot erredakziokoari: “tira, ez al dizue lotsarik ematen 2012. urtean, egunkari abertzale batean, kanpora begira dauden lanpostuetan erdara hutsez artatzen ibiltzea?”. Erantzuna, honakoa (gaztelaniaz, noski): “barkatu, baina juxtu momentu honetan euskaraz hitz egiten dakien bakarra ez da lanean, ezin dezakegulako 24 orduz horrelakorik izan”. Imajinatuko duzuenez, guztiz sumindu naiz: “Euskararen normalizazioaren alde zaudeten edozein erakundek dakizue kanpora begira dauden langileak euskaraz aritzea bermatu beharra daukazuela; hortaz, telefono deiez arduratzen zareten guztiok menperatu beharko zenukete euskara, bai ahoz zein idatziz.”
Azkenean, kexa guztiak gaztelania hutsez bota dizkiet, baina lehen bezain suminduta edo gehiago nago orain. Ez dakit zuentzat, baina niretzat gertaera hau lotsagarria da“.
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
Lotsagarria. “Euskaraz dakiena” ez dago orain, ezin baitu 24 orduz hemen egon. “Euskaraz dakiena”. Ze espezie arraroa ote da hori? Ze koloretako lumak ote ditu? Euskara swahilia baitlitzan aizue! Sinadura bilketa zabala txukun antolatzeko moduko gaia irudutzen zait.
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
RT @zuzeu: “En castellano, por favor”: Pasa den ostiralean bizitako pasadizoa dela-eta: “Gaur, 2012ko azaroaren 30ean, De… http://t.co …
Ez dakit ze egunkariri buruz ari zareten. Dena dela, inork esplika diezadake oraintxe bertan, gaurko egunkari abertzale batean agertutako editorialeko esaldi hau?
“La identidad vasca, con su dolorosa historia, su geografía partida y su idioma tantas veces marginado se ha hecho a sí misma como una identidad de resistencia. Ante las identidades que los poderosos vecinos quisieron imponer, los vascos no se han integrado. Pero aún no han conseguido pasar de esa identidad de resistencia a otra, compactada en torno a un nuevo proyecto nacional. Un proyecto que no vendrá del cielo, que será construido o no será, y que en caso de ser, como punto de partida, también será erdaldun”
Ildo horretakoa da abertzaleek burutu nahi duten “euskal proiektu nazionala”? Eta “euskal” delakoa ezabatuko bagenio behin betiko, zer?
Deia egunkariaz ari dira, goian jarrita dago. Zer gertatzen zaio zure esaldiari? Nik bi arazo baino ez ditut ikusten: erdaraz dago eta “también será esukaldun” jarri beharrean, “tendrá que ser euskaldun” edo antzeko zerbait jarriko nuen nik. Bestela, zein da arazoa? Zein lotura dauka Lukenek salatutakoarekin?
Erresistentziaz eta beste hari batean jardun gara azken egunotan: erdal izenak eta euskal aldaerak. Esaldia ulertzen ez baduzu, agian hemen esandakoek lagunduko dizute (bide batez esanda, Garakoek plagiatu digutela ematen du): https://zuzeu.eus/2012/11/30/marikarmen-eta-hegoaldeko-izen-arruntenak/
Bai, Kali, nik ere “daflipat” Gararen hizkuntz irizpideekin, Garakoa baita pasarte hori ezta? Estiloa bai behintzat…
Bai, Garak behin eta beste behin justifikatu beharra dauka Euskal Herria “euskalduna” espainieraz “eraiki” beharra, ezen eta Garak ez baitu Euskal Herria hori “espainieraz ere” eraikitzen, lojikoa litzatekeena bestalde, ia soilik espainieraz baizik, ez hanka ez buru ez duena. Besteak beste, Gararen irakurle gehienak euskaldunak (edo elebidunak) baitira, eta horietako askok espainiera du ohiko hizkuntza, Garak bezala. Garak behin eta beste behin esplikatu ohi digu euskaldun irredento menditarroi, espainiera ere aintzat hartu beharra dagoela (jakin badakigu, ondotxo gainera), baina bere praktika ez da hori, bere praktika da espainierari erabateko lehentasuna ematearena, euskararentzako gutxieneko kuota triste batzuk gordeaz.
Berriro galdetzen dut, zein lotura dauka horrek Lukenek salatutakoarekin? gai ezberdinak dira erabat, biak garrantzitsuak, baina ezberdinak.
Lehendabizi, penpsatzen dut esaldi hori, Garatik hartua izan dela.
Erderaz idatzita dagoelako kritikatzea, batik bat hizkuntzari erreferentzia egiten dionean eta marginatua izan dela dionean, ulertzen dut, naiz eta nik ez partekatu. Hala ere, bukaeran dion “también sera erdaldun” hori ezin zuzenagoa dela ikusten dut. Euskalduna izango dela ez da eztabaidan jartzen, jakintzat ematen da, eta azpimarratzen duena (nik ulertu dudanez), hasiera baten, erdalduna ere izango dela da.
Euskara bultzatzea noski dela egin beharrekoa, eta inoiz hahaztu ezin duguna. Hala ere, gauzak ondo bideratu nahi badira, hankak lurrean jarri behar ditugu, eta euskeraren egoera zein den jakin behar dugu. Erderek indar handiagoa dute, eremu batzuetan behinik behin. Erdaldunak euskalduntzeko arrazoiak eman behar dira, eta noski arrazoi hauek erderaz eman beharko dira. Erdaldun bat, erdaldun izate hutsagatik ez da gure etsai, proiektuan (nazio askapena, justizia, sozialismoa….) parte hartu behar dute, eta hastapenetan erdera erabiltzea ekidingaitza da, naiz eta bidea Euskal Herri euskaldun batetara bideratu.
Gararen eta Deiaren komunikazio taldeen hizkuntz irizpide horiekin, euskara kondenatuta dago. Hilgarriak dira.
Blanca Urgellen txarlan (hemen ez klaro) hau idatzi du batek: “Pero recordad, que no debemos imponer a los castellanoparlantes la necesidad de aprender otro idioma. Sed buenos y respetuosos CON EL PRÓJIMO. Ironic mode: ON!”
Hemen ez dut ikusi horr
Hala uste baduzu ere, ni ez bago esaldi horrekin ados. Euskara inposatzea ez, euskara beharrezko bihurtzea da nire nahia. Hori ez da egun batetik bestera lortzen.
Pedagogia egin behar da, adibidez, Gipuzkoako foru aldundiak bideraturiko hizkuntz politikak (edo hau baino obeak) gainontzeko herrialdeetan gizarteak eska ditzan.
gaur egun oso hurrun gaude egoera horretatik, gehiago esateko, PNV berak ere, Giuzkoako hizkuntza politikak inposizio gisa saldu ditu, hori ez dela bidea esanez.
“La llamada” (Deia) eta Noticias taldearena, erabat lotsagarria da. Zero euskararentzat, suentzionatutako asteroko gehigarria ez bada. Euskal komunikabideak barik, “del norte”koak dira. Del norte de España, hain zuzen ere.
Begira, Etxague, lotura nabarmena da. Batean kexu gara “euskal” egunkari “abertzale” batean ia inork ez dakitelako euskaraz. Bestea, kezka bezala azaldutakoa, bestea baino larriagoa da, ez baikara egungo egoeraz bakarrik ari, baizik eta etorkizunerako eraiki nahi omen dugun “euskal” gizarte “también erdaldun” horretaz ere bai. Eta, nola esan,”también erdaldun” hori oso errealista izango da gaur egun, baina gutako batzuk bestelako ametsak eta proiektuak ditugu “Utopia” horren konfiguraziorako. Horretan eman dugu, behintzat, hainbat izerdi-tanta. Eta bildur gara errealitatea aldatzen emandako “ttantta” horiek ez ote diren laster batean, geure etxean bertan, “txantxa” bilakatuko…
Kali, irakurri ondo kexa. Hiru pertsonekin alferrik euskaraz saiatu ondoren, barkamenik eskatu beharrean, haserretu ez zitzaizkionean! Euskaraz dakien indioa ezin baita egun osoan egon! Horrelako erantzun bat Deian eta nonahi da onartezina, Deia ustez abertzalea izan arren, baina Correon eman balute, berdin, edo Espaniako Delegaritzan. Alde batetik hori dugu, eta bestetik prentsa abertzale ia guztia erdaraz egiten dela. Lukenen salaketa entzunda, nik eskuak burura eraman ditut. Baina Garan euskarari buruzko editorial bat erdaraz ateratzegatik, tamalez, ez. Agian, ohitura izango da. Baina arazoa ez da euskarari buruzko editoriala erdaraz atera izana (argudioak betikoak izango dira: erdardunak kontzientziatzea), baizik eta orain dela 30 urte euskarari ematen zioten garrantzia bera ematen jarraitzea. Gara ez da kontsekuentea, ados, baina badirudi Deiak fobia diola euskarari. Pentsa ezazu Gara egunkarira deitu eta Lukeni gauza bera gertatu izan balitzaio. Bestela, dena zaku beran sartuko dugu.
Nik ez dut esan eraiki nahi dudan euskal gizarteak “tambien erdaldun” izatea nahi dudanik. Esan dut, hastapenetan gaur egungo egoeratik hasi behar dugula, eta egoera horretan ezin ditugu erdaldunak ahaztu. Eraiki beharrekoa Euskal Herri euskaldun bat da.
Oraingoan zurekin ados Kateak_Apurtu. Garak hau dio: “y que en caso de ser, como punto de partida, también será erdaldun”. Non dago hor utopia euskaldunaren ukatzea? Hor dagoena da errealitatetik abiatu beharra besterik ez. Euskal Herrian erabilera %15era ez bada heltzen, esan nahi du beste %85etik elikatu beharko dela %15 horren hazkuntza. Hazkuntzarik gabe ez dagoelako zer eginik. Eta euskaraz jakin arren (beti) egiten ez duen beste %18a gehi euskaraz ez dakien beste %67a behar dugu inoiz Euskal Herria euskalduna izateko. Beraz lehenbailehen guztiok onartzen badugu hobeto, bestela alperrik lan egingo dugu. Sinplea da baina ez dago beste biderik.
Lukenek izan duen gertaera ikusita nik horrelakoek sortzen dizkiguten sentimenduetan kokatu nahi dut nire ekarpena. Horrelako egoerak estres linguistikoaren adibide nabarmenak dira. San Telmo museoan egiten ari diren BADU BADA erakusketako bideo batean horri buruz hitz egiten da, hementxe bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=lGfydvpa3Vk&feature=player_embedded