Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, 3 lan.

Aste honetan Kalegorrian saioan egin dudan kolaborazioan emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izan dela eta, indarkeria hori argazkitara ekarri duten 3 argazkigileren lanak izan ditut hizpide.

001

Donna Ferrato- Domestic Violence.

1991an ‘Etsaiarekin bizitzen’ liburua argitaratu zuen, etxeko indarkeriari buruz argitaratu zen 1. lana. ‘Garaitezina naiz’ kanpaina darama aurrera ordudanik.

http://donnaferrato.com/domestic-violence/#holder

Walter Astrada- Violence Against Women- Shattered Miths in Norway

Walter Astradak emakumeen aurkako indarkeria tratatu du 4 ataletan: ‘Feminizidioa Guatemalan’, ‘Indarkeria Sexuala Ekialdeko Kongon’. ‘Desiratugabeak, emakume desagertuak Indian’ eta ‘ ‘Txikitutako Mitoak Norbegian’.

Global Peace Index elkarteak dioenez, Norbegia da munduko herrialderik aberats eta seguruenetako bat, baina emakumezkoentzat ez da hala gertatzen.

Azken urteetako ikerketek diotenez, emakumezkoen eta haurren aurkako etxeko indarkeria uste zena baina askoz ere larriagoa da.

http://walterastrada.com/portfolio/vaw-project/

Sara Lewkowicz- A Portrait of Domestic Violence

Estetikoki berezi eta deigarria egin zitzaion bikote gazte baten bizitza erretratatzen hasi eta indarkeri kasu bat erretratatu zuen Sarak. Kasu hau gertatu ondoren Maggiek Shane utzi egin zuen.

http://www.worldpressphoto.org/awards/2014/contemporary-issues/sara-lewkowicz

BERTAN klik egin eta saioa entzungo duzu.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.