Emakumeen babesa edo itxurakeria?

Emakumeen babesa edo itxurakeria? –

Azken urteotan konturatu naiz indarkeriaren aurkari buruzko berriak gero eta indar gehiago hartzen ari direla hedabideetan. Adibidez, denok “la manada” kasua ezagutzen dugu eta ikusi dugu azken kasu horri, nahiz eta epaileak beste aburu bat izan, gizarteak bere epaia eman dio eta kalera joan da bere hitza esatera. Erantzun horren irudia munduan zehar zabaldu da eta emakumearen ahalmena eta ahotsa ozenki entzun da, batez ere manifestazioetan.

Ildo beretik, duela gutxi, Santurtziko jaietan Udalak zerbitzu bat jarri du martxan; hau da, emakumeak etxera bakarrik ez joateko etxera laguntzeko doako zerbitzua eskaini du Karmengo jaietan. Dirudienez, prebentziorako eta laguntzarako kideek eskaini zuten zerbitzua, udaltzainen ardurapean. Jaietako asteburuetan ia 380 pertsonak erabili zuten, DYAko karpa Olatuen parkean kokatuta egon zen, eta ordutegia 01:00etatik 06:00etara zen. Informazio hori jakinda, zerbitzuaren balorazioa egin zuten “jarraipena eman ala ez” erabakitzeko.

Bestalde, Aintzane Urkijo alkateak ohar bidez azaldu zuen zerbitzua erabili duten emakumeen % 57 adin txikikoak zirela eta, gainera, kasu gehienetan (% 96) bidea oinez egin zutela eta gainerakoetan, autoz joan zirela, baita zerbitzu horren xede nagusia sexu-erasoak saihestea zela ere.

Albiste hau irakurrita, hasiera batean erabat egokia iruditu zitzaidan. Baina horri buruz idaztera nindoala, hainbat zalantza agertu zitzaizkidan. Izan ere, etengabe esaten digute emakumeoi, gizonek egiten duten guztia egin dezakegula. Hortaz, erasoren bat jasanez gero, aurre egiteko gai izan beharko ginateke.

Zerbitzu horrek, orduan, zer esatera datorkigu? Emakumeok ahulagoak garela? Ezin gara bakarrik joan etxera jai baten ondoren, EHko herri arrunt batean?

Egia esanez, gaur egun, mugikorrei esker, erraza da lagunei edo larrialdi zerbitzuei laguntza eskatzea, goizeko edozein ordutan. Gainera, kamerak nonahi aurki ditzakegu eta noiznahi grabatzen ari dira, bai herrietan, bai auzoetan. Beraz, duela 20 urte edo gehiago, askoz arriskutsuagoa zenean, nola konpondu genituen arazo horiek?

Beste kontu bat da, zerbitzua erabili duten gehienak, adin txikikoak izan dira, alegia, 18 urtetik beherakoak. Ni jaietan ibili naizenean, ni neu mozkortu naiz, eta nire inguruan, mutil zein neska kriston aitzurrekin ikusi dut. Agian dibertigarria izan daiteke, baina baita arriskutsua ere. Esan nahi dut, norbaitek zu bortxatu edo lapurtu nahi bazaitu, ziurrekin, bere biktima mozkortua eta defentsa baxuekin egotea nahiko du.

Nire gogoeta, hurrengoa da: zerbitzua erabili duten pertsona hauetatik, zenbat zeuden mozkor? Udaltzain edo Gurutzeko Gorrikoak edo zerbitzu honetan lagundu dutenak, egin al dute zerbait, alkohol edo beste drogen kontsumo arduratsua bultzatzeko?

Ez dakit, agian, pertsona askok pentsa lezakete “mozkortzen banaiz, ez dio axola, etxera joaten lagunduko didate”. Agian ez gara konturatzen modu honetan, kontsumo arduragabea bultzatuko genukeela eta hori .

Nire aburuz, udalek edo instituzioek emakumeen autonomia eta askatasuna bultzatu behar dute eta ez menpekotasuna. Agian, hobeto legoke emakumeok autodefentsa ikastaroak jasotzea; alegia, eraso fisiko baten aurrean, erasotzaileari aurre egiten jakitea eta onik iristea gure helmugara.

Emakumeen babesa edo itxurakeria?

 

4 pentsamendu “Emakumeen babesa edo itxurakeria?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude