[Covid-19aren izurria argitzen] Emakumeak zaurgarriago
[Covid-19aren izurria argitzen] Emakumeak zaurgarriago –
Emakumeak zaurgarriago
Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.
Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak,
bat egunero.
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.
Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.
Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.
.
+ Lehen pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara”
Bigarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Mesederik ez”7
Hirugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Adin guztietakoak infekta daitezke”
[Covid-19aren izurria argitzen]