Elkarrizketa aurrerapena: Angel Oiarbide
Angel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikaren sustatzaileak ZuZeuri eskaini dion elkarrizketaren aurrerapena argitaratu dugu. Astelehenean izango da oso-osorik. Oiarbidek egoera politikoari buruz duen ikuspegia azaldu du elkarrizketan: “basoa lehor dagoenean bezala dago gizartea, poxpoloa bota eta denak su hartzeko prest”. Egitasmo herritarraren bilakaera eta helburuak azaldu ditu, baita gai arantzatsuagoak ere: lurraldetasunaren auzia, ezker abertzalearen proiektu gisa ikusi izana, politikarien papera, gizartearen egungo jarrera eta beste hainbat kontu.