Elkarretaratzea parlamentuan

Elkarretaratzea parlamentuan –

Heldu den astelehenean, urtarrilaren 22an, deitua dagoen Hezkuntzako Mahai Sektorialaren harira, STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok Hezkuntza Departamentuari irakasleon kezka diren gaien inguruko negoziazio prozesu bati ekin diezaion eskatzen diogu. Gure eskaera aintzat hartu ezean, ez dugu mobilizazioen deialdia baztertzen.

Elkarretaratzea parlamentuan

Hezkuntza Publikoko irakasleok %20tik gorako galera izan dugu gure erosteko ahalmenean. Egun, erronka asko eta zailak ditugu Hezkuntza arloan eta Nafarroako irakasleon lan beharren eta ikasleen arreta hobetzeko neurrien inguruko negoziaziorik ez da orain arte eman. Zeri buruz ari gara? Hobekuntza ekonomikoez, ratioen jaitsieraz, irakastorduen murrizketaz, burokraziaz eta lan zama arintzeaz edota plantilaren egonkortzea bezalako neurriei buruz ari gara.

Hori dela eta, STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok dei egiten diogu Hezkuntza Departamentuari asteleheneko Mahai Sektorialean egutegi zehatza izanen duen negoziazio prozesu bat ireki dezan irakasleon interesak diren gai horiek eta bestelakoak jorratzeko.

Gogorarazi nahi dugu ikasturte honen hasieran, lehen Mahai Sektorialean, Gimeno Kontseilariak sindikatuoi etengabeko elkarrizketaren aldeko jarrera adierazi zigula. Eta horixe da, hain zuzen ere, astelehen honetarako eskatzen duguna, Departamentu eta sindikatuon arteko negoziazio prozesua. Gure aldetik, prest gaude negoziatzeko, baita helburu hori lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ere, mobilizazioak barne.

Elkarretaratzea parlamentuan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude