Elhuyarek itzulpen-zerbitzuetarako UNE kalitate-ziurtagiria eskuratu du
Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak sailak itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 kalitate-ziurtagiria eskuratu du berriki. Elhuyar Fundazioren helburuetako bat beti izan da bezeroei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea, eta orain arte emandako zerbitzuen bermea da ziurtagiri hau. AENORek itzulpen-zerbitzuetarako UNE EN-15038 ziurtagiria lortzeko azterketa egin du Elhuyar Fundazioko Hizkuntza zerbitzuak sailean, eta kalitateko ziurtagiri batek behar dituen zorroztasun-parametroak gainditu ditu. Besteak beste, hauek dira kalitatezko kudeaketa-sistema baten eskakizunak: baliabideen kudeaketa, kontsulten kudeaketa eta analisia, dokumentazioaren kontrola, bezeroen gogobetetzea…
Irudia | Ziurtagiria | AENOR | Creative Commons By SA
Irudia | Itzulpen zerbitzua saritu da | Ezezaguna | LGPL
Irudia | Itzulpen zerbitzua saritu da | Ezezaguna | LGPL