Argien garaia…eta itzalena ere bai
El tiempo de las luces… y de las sombras (Argien garaia… eta itzalena ere bai)
“De las leyes que el vencedor pone al vencido…”
Antonio Martínez de Cala y Jarava, Antonio de Nebrija izenez ezagunagoa, gaztelaniazko lehen gramatikaren egilea izan zen. Sevillan jaio zen 1441 urtean, eta Alcalá de Henaresenen zendu 1522an. Nebrijak Isabel Katolikoa erreginari eskaini zion bere lana. Liburua jasotzean, erreginak galdetu omen zion:
– Eta zertarako beharko nuke nik horrelako lan bat, hizkuntza badakidalarik?
Eta Nebrijak erantzun:
– Erregina hori, hizkuntza inperioaren tresna da.
Idatziz ere azaldu zizkion gramatikaren abantailak eta beharrizana:
“siempre la lengua fue compañera del imperio; y de tal manera lo siguió, que juntamente començaron,
crecieron y florecieron, y después junta fue la caída de entrambos”
Argi zeuzkan gauzak Nebrijak, eta garbi idatzi zituen:
“tercero provecho deste mi trabajo puede ser aquel que, cuando en Salamanca di la muestra de aquesta obra a vuestra real majestad, y me preguntó que para qué podía aprovechar, el mui reverendo padre Obispo de Avila me arrebató la respuesta; y respondiendo por mi dixo que después que vuestra Alteza metiesse debaxo de su iugo muchos pueblos bárbaros y naciones de peregrinas lenguas, y con el vencimiento aquellos ternían necessidad de recebir las leies quel vencedor pone al vencido, y con ellas nuestra lengua, entonces, por esta mi arte, podrían venir en el conocimiento della, como agora nos otros deprendemos el arte de la gramática latina para deprender el latin. I cierto assí es que no sola mente los enemigos de nuestra fe, que tienen ia necessidad de saber el lenguaje castellano, mas los vizcainos, navarros, franceses, italianos, y todos los otros que tienen algún trato y conversación en España y; necessidad de nuestra lengua, si no vienen desde niños a la deprender por uso, podrán la más aina saber por esta mi obra”
Espainiak hizkuntza ezarri digulako zalantzarik ez dago. Ezarri, hedatu eta hezurretaraino txertatu. Hainbesteraino non, baita Ezker Abertzale independentistaren buruek ere, lehentasuna espainierari ematen dioten.
Hau da kolonizazioa iraularazteko bidea?
Hau da, Bantustan eta Kibutzetatik haratago, “herri osoa” euskalduntzeko modua?
Nebrijazaleek zenbat barre.
Guztiz ados zurekin. Zein penagarria!
Arrazoia , kartzelan egon beharko zen holakoak egiten dituena!
Gartzelan egon izana egundoko injustizia da. Liburua espainierari lehentasuna emanez idatzi eta aurkeztu izanarekin zer ikusirik ez duena.
Luis Cernudak ere ez zuen zalantzarik hori aitortzeko.
Bai jauna Ekai, Cernudak oso ondo adierazi zuen:
“Ellos, a sabiendas o no, quiéranlo o no, con esos mismos signos de su alma, que son las palabras, mantienen vivo el destino de nuestro país”…
Nebrija Gaztelako protonazionalismo espainiarraren aitzindarietako bat da, inondik inora. Hala ere, bere garaia ez zen Argien Garaia edo Mendea (hau da, erdaretan Ilustración, Enlightment, Aufklärung eta abar), hura XVIII. mendean kokatzen delarik, baizik eta Pizkunde garaia edo Ernazimendua.
Bale, hori badakigu lagunak barruan dauzkagunok, gartzelatik edo gartzelara euskaraz idazten den edozerk Madrilen hilabetetxo bat pasatzen du, deszifratzen. Beraz, bale, horregatik izan bada, ba elkarrizketa euskaraz egiteak bazituen bere zailtasun teknikoak.
Baina elkarrizketa, egin ahala itzuli ez, eta, gutxienez, egun berean argitaratu ez izanak belaunikara eragiten du: Hori utzikeria da. Nolanahi den ere, Houston problema bat daukagu, eta nahiko serioa, gainera.
Arnaldo Otegik merezi didan errespetu -handi- guztiarekin diot hau: ez al gara konturatzen horrelako baldarkeriekin min egiten dela -zaigula- eta Otegi beraren irudiari ere ez zaiola mesede handirik egiten?
Ez dakit, kontsolatzeko edo, belaunaldi kontua dela pentsatu beharko dugu…
Edu Zabalak berriketan.info-n gai honen inguruan idatzitakoa>
http://berriketan.info/eduzabala/activity/195157/
Inposaketaren diskurtsoak abantaila asko ditu; haien artean ez da munta txikikoa kontzientziaren har maltzurraren horzkadak baretu eta goxatu egiten dituela. Euskara inoiz galtzen baldin bada, besteren erruz gertatuko da hori… Eta egia gordina hauxe dugu, mende luzeetan zehar Euskal Herriko agintariek, egin beharreko salbuespenak salbuespen eta nahi adina ñabardura ipinita, bizkarra erakutsi diotela euskarari. Jatorri euskalduna zeukan Nebrijaren eta beste askoren asmo inperialistak gorabehera, hurrengo bi mende t’erdietan euskara jazarri egin zuten bakarrak Euskal Herriko agintariak izan ziren: eurek inposatu egin zuten 1526. urtean erdaraz jakin beharra Gernikako batzarrean parte ahal izateko; geroago gauza bera egin zuten Gipuzkoan eta Araban. Bitxiena da euskararen aldeko gutxieneko begirunea Nafarroa konkistatuaren bi zatietako agintariek izan zutela, euskaraz jakin beharra legeztatu baitzuten herri euskaldunetan eskribau gisa-eta aritzeko. Ongi uler bedi: asmoa ez zen berez euskara sustatzea, baizik eta euskaraz baino ez zekiten aborigeneekiko tratua erraztea. Debeku estatal garbiak XVIII. mendean etorri ziren: Borbondarrek, Nafarroako errege-erreginen oinordeko jatorrek, bide batez esanda, ez zuten begirune askorik erakutsi gaztelaniaz edo frantsesez beste hizkuntzekiko. Hala ere, debekuen ondorio makurrenak Katalunia, Valentzia eta Balearretan ikusi zituzten, bertan bai, XIII. mendez geroztik eta XVIII. mendera arte administrazioaren eta erakundeen hizkuntza katalana zelako. Euskal Herrian ez zen halakorik behar egin, administrazioaren eta erakundeen hizkuntza erdara zelako. Administrazio eta erakunde horietan Gipuzkoa forala eta Nabarra Maritimoa berdin sartzen dira, gainera, Nabarra Maritimoa beregaina izan zeneko zortzi mende luzeetan denetariko erdarak erabili baitzituzten agiri guztiak idazteko: latina, gaskoiera, frantsesa, erromantze nafar-aragoitarra eta gaztelania, baina euskara inoiz ez. Badakizue, Nabarra, Lur Anitza. XX. mendean (eta XXI. mendean berdintsu) abertzaletasuna eta euskaltzaletasunaren harremanak korapilotsuak izan dira maiz, eta dira. Ez dut esaten elkarren etsaiak direnik, ezta gutxiago ere (diskurtso hori boladan dago orain), bai ordea oso korapilotsuak direla. Nonbait zera irakurri nuen, abertzale askorentzat euskara zer den, kristauentzat karitatea dena. Teorikoki, funtsezko bertutea, beste bertute ororen iturburua. Egitez, egunero eta une oro urratzen den bertutea. Gaitzaren diagnosia Fermin Irigarai “Larreko” euskaltzale eta abertzale (hurrenkera horretan) nafar finak egin zuen 1934. urteko “Abertzalea bai, baino euskaldun” artikulu gogoangarrian: abertzaletasunaren indartzeak ez dakar ezinbestez euskaltzaletasunaren gorakada; ekar dezake, bai, baina ez ezinbestez. Irigarai lanbidez medikua zen, eta ona, gainera.
Euskararen eta euskaltzaletasunaren ahultasunak sustrai sakonak ditu euskaldunen artean, zoritxarrez: Euskal Herriaren nortasuna eta bereiztasuna maila politikoan defendatu izan da askotan, aldi berean euskara eta euskararen inguruabarrak apaingarri folkloriko gisa geratzen direlakik. Edozein gaixotasuna sendatu ahal izateko diagnosi zuzena egitea ezinbestekoa da, bestela tratamendu paliatiboa baino ez diogu emango gaixoari. Eta euskara besteren erruz oso gaizki doala etengabe esaten jardutea ezagutzen dudan tratamendu paliatiborik goxoena da: euskara beharbada galduko da, baina hori espainiarren eta frantsesen erruz izango denez, gu lasai asko, ze biktima izateak goxotasunetik zeozer badauka. Hura bezain makurra da euskaltzale askoren artean arras zabaldua dagoen autoflagelorako joera: “Dena gaizki dihoakigu gure arbasoek dena gaizki egin zutelako”. Euskara, katalana, galegoa, bretoiera, okzitaniera… horiek guztiak oztoparriak izan dira eta dira Espainia zein Frantziako estatu-nazioak eraikitzeko, eta bi estatuetako agintariek kontsekuente izan dira eta dira. Baina, zoritxarrez, Euskal Herrian bertan estatu-nazio horien aurka egin dutenak ez dira guztiak kontsekuente izan.
Azalpen bikaina, Menditarra.
Tira, nik uste dut, xinplekeria izan badaiteke ere, hiruzpalau eragile nagusi aipa daitezkeela euskararen eta aipatutako auzo hizkuntzen gainbeheran.
Batetik Espainiar eta Frantziar estatuak, kolonizatzaileak eta boteretsuak oso.
Horien menpean ez bageunde, euskararen osasuna oso bestelakoa litzateke, nafar errege leinuen jokabideak jokabide.
Bestetik, pentsatzen dut bertoko eliteen jokabideak lotura zuzena izango zuela eta duela Gaztelako eta Frantziako agintariekiko zeuzkaten harremanekin. Gerora, egia da gure burgesiak, oro har, erderen alde egin duela itsu-itsuan, eta herrietatik hirietara bizitzera jo dutenek, jarrera hori kopiatu izan dute sarri. Horra Bilbo, horra Donostia… horra Iruñea…
Frantzia maisu izan da euskara eta bere mugen barneko beste hizkuntzak ere desprestigiatzen. Nafarroan ere ez dauka euskarak, Iparraldean daukan desprestigioaren zama, ikuilu-usaina, korta-sundea, eta azken hamarkadetan egotzitako indarkeriarekiko lotura. Ondo uler bedi, indarkeriarekiko lotura hori (arrakastaz hedatua eremu askotan) kolonizatzaileen lan “finaren” ondorio dela uste dut. Gutako inori ez zaio sekula burutik pasa ere egin gaztelania Franquismoarekin lotzea, horretarako askoz motibo gehiago izanda ere.
Estatuek eragindako desprestigioa eta gure eliteen (kolaboratzaileak?) laguntza kasu batzuetan, otzankeria eta utzikeria beste askotan, izan dira lege eta debeku guztiak baino askoz eraginkorragoak euskararen gainbeheran, azken horiek ere, oso eraginkorrak diren arren.
Baina badago egoera iraularaztea. Posible da. Ikastolek eta gero D ereduak, hedabide euskaldunek, helduen euskalduntze-alfabetatzeak, sistemak dira, sistematzarraren barruan, eta erakutsi dute egoerak iraularazi daitezkeela, egingarria dela. Borondatea, gogoa, helburu egingarriak eta baliabideak behar dira. Horiekin nahikoa da.
Orain baliabide asko eta asko politikari abertzaleen esku daude udaletan, aldundietan, enpresetan, Kutxetan… Laster askoz baliabide gehiago egon daitezke politikari abertzaleon esku.
Ikuskizun dago nola jokatuko duten, kolonizatzaileen morroi otzanen antzera, ala euskaldun libre gisa. Gaur bertan has daitezke horretan hasi ez direnak (gehien-gehienak) nahi badute.
Gai honen harira azken egunotan prentsan ateratako pare bat artikulu>
http://www.gara.net/paperezkoa/20120924/363761/eu/Gure-erabakia
‘Zergatik idatzi duen Otegik liburua gazteleraz? Arnaldok berak erantzun beharko luke, baina hizkuntza horretan duen zehaztasuna euskaraz ez duela nabarmena da. Eta zehaztasunak liburu honetan duen garrantzia ere nabarmena da. Bide batez, idazlanen bat euskaraz argitaratu duen edonorentzat (hizkuntzalaritzan aditua ez denarentzat bederen), nabarmena da autoreak aurkeztu- tako testuaren eta zuzentzaileak ondutakoaren arteko aldea. Izan ere, Euskaltzaindiaren arauak betetzeko eta irakurgarritasuna errazteko oso ohikoa da euskal liburugintzan jatorrizko testuak nabarmen moldatzea.’
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-09-22/014/001/arnaldoren_liburua.htm
‘Jakina da kartzelan egoteak ez duela errazten halako liburu bat ateratzea. Egoera zail horrek arazoak baino ez ditu ekartzen, baina horrek ez du justifikatzen lana erdaraz kaleratzea. Beste arlo batzuetan hainbestetan aipatzen den benetako borondate politikoa euskararen arloan ere izan balitz, modua bilatuko zuten liburu hori euskaraz argitaratzeko lehenik. Edo, besterik ez bada ere, bi (edo hiru) hizkuntzatan, leku, egun eta ordu berean. Harrigarria da 2012an, Euskal Herrian ilusio politikoa hedatzen ari den aroan, ezker abertzaleak kasu honetan hizkuntza praxi politikoaren ardatzean jarri ez izana. Zertarako bultzatu gero Zatoz euskaltegira bezalako kanpainak, praktikan bigarren mailako komunikazio tresnatzat jotzen badugu euskara? Euskara «ohiko eta lehentasunezko hizkuntza» izatea du helburu EH Bildu koalizioak, baina ezker abertzaleak, Otegiren liburuaren kasuan, ez dio lehentasunik eman euskarari.’
Begirune guztiarekin bada ere, I.S.-k idatzitako artikuluan sobran dago honako zati hau:
“Bide batez, idazlanen bat euskaraz argitaratu duen edonorentzat (hizkuntzalaritzan aditua ez denarentzat bederen), nabarmena da autoreak aurkeztu- tako testuaren eta zuzentzaileak ondutakoaren arteko aldea. Izan ere, Euskaltzaindiaren arauak betetzeko eta irakurgarritasuna errazteko oso ohikoa da euskal liburugintzan jatorrizko testuak nabarmen moldatzea”
Eta arrazoia da, batetik, dioen hori ez dela egia, gezur demagogiko hutsa baizik; eta bestetik, horrelako astakeriak jaurtikiz, geure hizkuntzaren eta geure hizkuntzaren irakurgarritasunaren eta geure itzultzaileen eta gure akademiaren eta geure hizkuntza eta literaturarekin lotuta dagoen guztiaren kontra jotzen dela bete-betean; eta torpedoa geure txalupa txiro honen flotazio-marrara zuzentzen dela, ustez, oharkabean. Ezabatu dezatela, arren, esaldi guztia.
Aurreko esaldiak ere badu mamirik. NOla bota daiteke gorritu gabe “Arnaldok (…) hizkuntza horretan (gaztelanian, alegia) duen zehaztasuna euskaraz ez duela nabarmena da. Eta zehaztasunak liburu honetan duen garrantzia ere nabarmena da”?
Arnaldok ez badauka, nor kristo dago herri madarikatu honetan “zehaztasuna” duena?
Iparrorratza galduta ote gabiltza? Zer da zehaztasuna? Lexiko falta? Akaso aditzak hankaz gora jartzen ditu Arnaldok? Esaldi laburrak baino ez ote daki egiten? Tira, tira!
Horrelako esaldietatik ateratzen den (derrigorrean atera behar den) konklusioa nabarmena da: “euskaraz ezin da zehaztasunik izan, ez behintzat hizkuntzalari edota idazle profesionala ez bazara”.
Beraz, hizkuntza madarikatu horretan (honetan!) pentsamendu sakonik (“sakontasuna” “zehaztasuna”-rekin ezkonduta doa) ezin da, txo! Gureak egin du!
Mesedez, Iñaki!
Ezabatu ezazu hori ere, please!
Dena dela, ni botijoa erostera noa!
Badaezpadare!
Sotok erantzukizunaz beste egiten duela esango nuke, arazoa ez baita Arnaldok liburua erdaraz edo euskaraz idatzi duen, oraingoz erdaraz bakarrik argitaratuko dela baizik, eta hori GARAren erantzukizuna da, euskaraz idatzi izan balitz erdarazko bertsioa ere prest egongo bailitzateke. Hortxe dago, nire ustez, euskaldunentzako laidoa. Liburua hilaren 28an kaleratu da, eta nik, behintzat, ez dut ulertzen zein arazo zegoen euskaraz ere atera ahal izateko, beste askotan egin den bezala. Pisuzko arrazoiren bat bazegoen, orduan azalpena falta izan da, barkamen eskaerarekin batera, eta ez “Euskarazko edizioa azarorako salgai egotea espero dugu” hutsa eta etsigarria. Horrelakoak ohar gabe egiten dira askotan, egunerokotasunak gogoa lapurturik, baina aintzat hartu behar da zer-nolako etsipena sortzen den axolagabekeria etxetik bertatik etortzen denean.
Baina, k, ez nago ados zurekin. Normala da Arnaldok erdaraz euskaraz baino zehaztasun handiagoa izatea polikaz aritzeko. Errua ez da berea, orokorrean diskurtso politikoa erdaraz sortzen bada, erdaraz baita zehatzagoa, errazagoa, eta badakigu erdaraz sortzen dela, Batasunan eta LABen. Arnaldok-eta euskaraz sortuko balute, ezin zehatzagoak izango lirateke euskaraz, bestela laster ikasiko luke. Denoi gertatzen zaigu: hizkuntza batean edo bestean ikasitakoa errepikatzea ikasitako hizkuntzan errepikatzea errazagoa zaigu, elebidun perfektuak izan arren. Arazoa, beraz, ez dago hizkuntzan, hiztunengan baizik, eta egiten dituzten hautuetan. Baina, tamalez, lehen hautua ez da euskara ala gaztelania, hizkuntza “naturala” ala eufemismoa baizik, eta eufemismoa da garaile beti (adibidea nirea da):
.
“Hay que favorecer un coyuntura en la que las fuerzas soberanistas impulsen un cambio en la estrategia que lleve a una dinámica de construcción nacional en todos su ámbitos”.
.
Orain “prentsaureko” euskara “akademikoan”: “Egoera bat sortu behar da, non eragile soberanistek bultzatuko baitute arlo guztietako eraikuntza nazionalerako dinamika aldatuko duen estrategia bat”.
.
Eta orain euskara naturalean: “Idar abertzaleek bat egin behar dute independentziaren alde egiteko”; eta erdara naturalean ere bai: “Las fuerzas abertzales tienen que unirse en favor de la independencia”.
.
Beraz, arazoa ez hizkuntza, hiztuna baizik.
A, ja!
Orain bai!
Ulertu dut!
Zehaztasuna diogunean esaten ari garena da gure diskurtsoak (basa-hizkuntza sortutakoak) erromantzean egiten dena bezalakoa izan behar duela: esaldi luzeak, menpeko perpaus luzeagoak dituztenak, lexiko hautatuarekin burutuak eta perifollo askorekin!
A!”Entendámonos!” (uler gaitezen? uler dezagun? uler diezaiegun? Arranopola! beste hizkuntzetan duten zehaztasun zorrotza!)
Ingelesez horrelako esaldi korapilatsuei estilo txarra deritzete, sinpletasun sintaktikoa eta argitasuna lehenesten dituzte eta. Euskararen berezko estiloa ere horrelakoa da: sinpletasun sintaktikoa eta argitasuna, horretarako propio baitauzka erdarak ez dituen baliabide aberts asko, galdegaia, kasu. Beste bi adibide:
Euskara jatorrean: “Hauxe esan dut nik”
Euskara erderatuan: “Hauxe da nik esan dudana”
Garako zuzendariak doai asko dauzka, baina horien artean ez dirudi kritikak onartzeko erraztasuna dagoenik, arrazoituak izanagatik ere.
Gararen eta Arnaldo Otegiren Erabaki hau kritikatu dutenen artean, gehienena etsaikeria eta gaiztakeria omen da.
Lehenago ere ikusi izan dugu euskararena gai zaila zaiola Iñaki Sotori, elkarrizketa honetako 8 eta 9. galderetan ikus daitekeen bezala.
Besteak beste, herri honek ikuspuntu soziolinguistikotik gogoeta bat behar duela azpimarratu zuen Sotok elkarrizketa horretan. Erabat ados nago horrekin.Euskaraz bizitzeko aukera egin dutenei zuzendutako “loreak”, Kibutz eta Bantustanen inguruko aipamenak eta beste pasarte batzuk gogoetarakoak dira. Premiazkoa da, baina etxetik hasi beharko luketela uste dut.
https://zuzeu.eus/2012/09/07/inaki-soto-gara-rik-gabe-gaur-egungo-eszenatoki-politikoa-ezinezkoa-litzateke/
Arnaldoren liburuaren gaiaz gehiena esanda dago. Soilik gehitu nahi nuke nik behintzat ez dudala kritika hau etsaikeriaz edo gaiztakeriaz egin nahi izan. Min egin didala aitortu behar dut ostera. Ez nuen uste 2012. urtean Arnaldo Otegik liburu bat argitaratzeko orduan lehentasuna espainierari emango zionik. Eta Garako zuzendariak emandako arrazoiak aitzakia ahulak iruditzen zaizkit. Dena delakoagatik hauteskundeen trenak harrapatuta ere, bazeuden euskarari lehetasuna emateko moduak, erabatekoa izan gabe ere. Adibidez, liburuaren laburpen osatu bat eskainiz euskaraz hutsez, liburuaren espainierazko bertsioa argitaratu baino aste bete lehenago. Adibidez. Baina horretarako euskarari lehentasuna eman beharra dago, Ezker Abertzaleak aldarrikatu bezala, eta helburu hori, bistan da, ez dago nahi bezain eskura “herri honetan”.
Diozu, Iñaki Sotoren arabera, “Gararen eta Arnaldo Otegiren Erabaki hau kritikatu dutenen artean, gehienena etsaikeria eta gaiztakeria omen da.”
Hau da esan duena: http://www.gara.net/paperezkoa/20120924/363761/eu/Gure-erabakia
Non dio hor kritiko gehienek “etsaikeria eta gaiztakeria”z jokatu dutela? Berak esan du, bere iritziz, batzuk hala jokatu dutela, non esan du gehienak izan direla?
Bestalde, diozu, “Garako zuzendariak doai asko dauzka, baina horien artean ez dirudi kritikak onartzeko erraztasuna dagoenik, arrazoituak izanagatik ere.” Eta berak emandako arrazoiak, berriz, “aitzakia ahulak” iruditzen zaizkizu.
Kritika arrazoituei aitzakia ahulekin erantzun diola iruditzen bazaizu, normala da zuk esatea duela batere erraztasunik kritikak onartzeko.
Eta niri iruditzen bazait azaldu dituen arrazoiak ez direla “aitzakia ahulak” baizik eta eman beharreko azalpen arrazoituak, berdin-berdin da normala, nik esatea, zuk bezalaxe jokatuz, ez duzula batere erraztasunik besteen arrazoiak zureak bezainbeste balio dezaketela onartzeko.
Garako zuzendariak egin duen artikulua sinestezina da abertzale baten ahoan, eta euskaraz adierazteko kemena egiten duten guztiei burutik behera ttu egitea. Zoritxarrez, gaur eta hemen, gutxi dira euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen direnak eta, halere, egin egiten dute. Eegunkari superabertzaleko zuzendaria denak, horrelako solasak erabiltzea eta guk hori irentsi beharra lokamutsa da; eta hori Arnaldok eragin digun amets gaiztoaren gainean… zaurian piko
Itzain nabarmena da ez dagoela Gara, Arnaldo eta Iñaki Sotori kritika egiteko orduan “etsaikeria eta gaiztakeria”z jokatu dutenen artean (Sotok berak ez ditu hitz horiek erabili. “Garari herra diotenak”, eta “Arnaldo jomuga dutenak” aipatu ditu.
.
Zu bai, ordea, zu nabarmen sartzen zara kategoria horretan, ttua.
Zer egingo zaio, ba, zuk hola uste baduzu? Neu bestelako batzuekin lerrokatzen naiz, adibidez, Arraket-ek gorago aipatu duen artikuluaren idazlearekin: eta haren irakurketa errazteko, lokarria errepikatzen dot:
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-09-22/014/001/arnaldoren_liburua.htm
Jose Mari Pastorrek Iñaki Sotoren azalpenen berri izan aurretik idatzi zuen artikulu hori. Zuk iruzkina azalpenen ondoren idatzi duzu. Hasieran hau diozu Sotoren artikuluari buruz “sinestezina da abertzale baten ahoan” eta bukaeran “Arnaldok eragin digun amets gaiztoa” aipatzen duzu.
.
Horregatik kokatu zaitut “etsaikeria eta gaiztakeria”z jokatu dutenen artean (Sotoren hitzetan, “Garari herra diotenak”, eta “Arnaldo jomuga dutenak”). Aldiz, Jose Mari ez dut inolaz ere hor kokatzen. Beraz, zeure burua lerrokatzeko orduan hobe zenuke beste adibideren bat hartu, ez Jose Mari Pastorrena.
Gehienena izan denik ez du esan, arrazoi duzu, denetik egon dela esan du, baina zerrendatzera jarrita “buruan soilik euskara dutenak”, “Garari herra diotenak”, eta “Arnaldo jomuga dutenak” aipatu ditu. Horregatik agian geratu zait gehienez ari zelako sentsazio hori. Baina ez du hori esan, egia da.
Hala ere, uste dut bazeudela beste aukera batzuk euskarari merezi duen lekua ez bada, sikiera leku duina emateko. Aipatutako laburpena aurretiaz argitaratzearena da aukeretako bat, erraza, egingarria eta eraginkorra. Eta jarraitzen dut pentsatzen ez Garak, ez Iñaki Sotok eta kasu honetan behintzat, ez Arnaldok berak ere, euskarari ez diotela lehentasunik eman, espainierari eman diotela lehentasuna.
Eta jarraitzen dut pentsatzen, Garak eta Ezker Abertzaleko zenbait jendek gogoeta egin beharko luketela euskararekiko duten jarreraz, eta batez ere jardunaz. Izan ere, liburu honekin gertatu den bezala, abertzale eta euskaltzale sentitzen den askok espainiera eta frantsesa bultzatzen ditu gogoz, horretaz konsziente ez bada ere.
Garak berak, askoz indar handiagoz sustatzen du espainiera euskara baino, bere zuzendariak kontrakoa uste badu ere.
Bai, gauzak hobeto egin zitezkeen. Zalantzarik gabe.
Orokorrean ados nago azken iruzkin honetan diozunarekin eta seguru naiz Sotok ez zaituela inolaz ere sartu “etsaikeria eta gaiztakeria”z jokatu dutenen artean. Eman duen adibidea garbia da, “kolono” gisa tratatu dituztenak. Niretzat argi eta garbi gutxiengo bat, ez zuri iruditu zaidun gehiengoa.
.
Batere gustatu ez zaidana izan da lehen “aitzakia ahulak” hori erabili izana. “Aitzakia” hitzaren esanahia nabarmena baita.
.
“Arrazoi ahulak” erabili izan bazenu, arazorik ez. Niri zuri baino sendoagoak iruditu zaizkit eman dituen arrazoiak eta kito. Aitzakia hitza erabiltzea, ordea, zure aldetik oso desegokia izan delakoan nago. Besterik gabe.
Arrazoi ahulak orduan. No problem.
Kito. Aski. Nahikoa dugu Bizantzioko ezta-baidaka arituta. Hau baino ez dago: bere hizkuntzari lehentasuna ematen dion herria gailen izan ohi da, izan hebrear, suomitar
edo katalan. ETA BEREA, GUTXIESTEN, BAZTERTZEN, ORDEZKATZEN EDO GERORATZEN DUENA, BERRIZ, HISTORIAREN IPURTZULORA DOA!! Ez dago besterik, amaitu dira koplak.Zuok aukeratu.
Halaxe da Irala. Herri puta honetan badirudi ez garela sekula konturatzen, euskararik gabe ez dela inolako Euskal Herri posiblerik.
Zein handia den Xalbadorren “Herria eta hizkuntza”…