El Paísen eta El Mundoren Estilo Liburu sekretua

El Paísen eta El Mundoren Estilo Liburu sekretua –

Euskaldun edo katalan batek irabaziz gero Tourreko etapa, artikuluko esaldi bakoitzean, jarraian badatoz ere berdin, aipatu “español” gutxienez behin, gutxienez baino ez. Eragingarriki lagunduko diegu horrela periferiako gizajo horiei beren nazionalismo identitarioa gainditzen. Pedagogia burutsu eta sotila eta pazientzia, gaur egun ez dago besterik. Berandu baino lehen sendatuko ditugu. Gora Santiago Matamoros!

El Paísen eta El Mundoren Estilo Liburu sekretuaEl País: “Izagirre se ha convertido en el segundo español en ganar una etapa en esta edición del Tour, después de que Pello Bilbao se impusiera en la décima jornada y acabara con una racha de cinco años sin victorias españolas en la ronda francesa. Jonas Vingegaard y el grupo del maillot amarillo cruzaron la línea de meta 4 minutos por detrás del corredor español”.

El Mundo: “Jon Izagirre rubrica la segunda victoria española en el Tour. El español de Cofidis culmina la escapada en la duodécima etapa de la ronda francesa. Renacimiento del ciclismo español en el Tour 2023”.

.

El País eta El Mundoren pareko, Le Figaro. El Español ere, aski barregarria. Zer espero zenuen ba, izen horrekin.

Marca, ABC, La Razón, are Indaren OK Diario, neurritsu eta diskretuagoak. Oraindik neutroagoak, Le Monde eta Libération.

Deigarria da, Frantziako egunkari jeneralistek Espainiakoek baino garrantzi gutxiago ematen diote Tourrari, eta ez bakarrik euskaldunak irabazten duelarik.

El Paísen eta El Mundoren Estilo Liburu sekretua