Ekialdebuseko langileek greba egingo dute
Ekialdebuseko langileek greba egingo dute –
Oarsobidasoa eskualdea Donostiarekin lotzen duen Ekialdebus autobus zerbitzuko langileek grebara deitu dute abenduaren 21ean, 24an eta 31n. Izan ere, autobus-erabiltzaileen kopurua azken 10 urteetan %50 handitu den arren, ez da handitu autobusen kopurua; are okerrago, murriztu egin da. Langileek duten lan-karga handiagak kaltetu egin du, gainera, zerbitzua. Horregatik, langileek grebara joko dute, eta zuzendaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari arduraz jokatzeko eskatuko diete.
Jarraian, greba komitearen oharra:
Ekialdebuseko langileok uste dugu ez dela zerbitzu ona ematen ari, izan ere, nahiz eta autobus-erabiltzaileen kopurua %50 handitu den, 2011ko urteko 4 milioitik 2024ko 10 milioira pasatuz (zifra errekorra) ez da autobusen kopurua handitu eskaera altu horri aurre egiteko, are okerrago, murriztu egin dira.
Langileek lan-karga handia dugu ezarritako ordutegiak ezin ditugulako bete eta atzerapenekin lan egiteak estres handia sortzen digu. Ekialdebuseko langileoi egoera honek osasunean arazoak sortzen hasiak zaizkigu degoeneko, 10 urte daramatzagu autobus kopuru eta ordutegi bera izaten ibilbideetan, nahiz eta abiadura muga murriztu egin den ibilbidearen zati handi batean; hori gutxi ez eta zifra errekorretan gaudela bidaiarietan. 10 urte baino gehiago daramatzagu autobus kopuru bera eta ordutegi bera izaten, nahiz eta murriztu egin den abiadura muga gure ibilbidearen zati handi batean. Duela hilabete batzuetatik hona, askotan utzi behar izan ditugu bidaiariak geltokietan, edukiera osoa beteta dagoelako eta linea gehienak 10 eta 15 minutu arteko atzerapenekin egiten dituztelako irteerak, eta hori ohikoa izaten hasi da, merezi ez ditugun liskarretara eramanez erabiltzaileekin eta honek ere atsedena ez egitera garamatza.
Horregatik guztiagatik grebara joan beharra dugu. Barkatu eragozpenak, egoera honengatik kaltetuak izango diren erabiltzaileei. Ekialdebuseko zuzendaritzari eta Aldundiari arduraz joka dezaten eskatzen diegu.
Greba-egunak honako hauek izango dira:
- 2024ko abenduaren 21a, larunbata, 05:00etatik abenduaren 22ko 06:30etara.
- 2024ko abenduaren 24a, asteartea, 15:00etatik abenduaren 25eko 15:00etara.
- 2024ko abenduaren 31, asteartea, 15:00etatik 2025eko urtarrilaren 1eko 15:00etara.