EiTBren datorren ikasturtetik ikara ematen duten 3 gauza
EiTBren datorren ikasturtetik ikara ematen duten 3 gauza –
EiTBk datorren ikasturteko berritasunak aurkeztu ditu. Tartean horren berri egingo ez zaizkizun hainbat kontu eta komeria. Hona hemen EiTBren hurrengo ikasturtetik beldurra ematen duten 3 gauza.
1- Joseina Etxeberria Euskadi Irratiak fitxatu du.
Bai, urtetan Gazteako enblema izan den Joseina Euskadi Irratiak fitxatu du udako merkatuan. Izan ere, urteak igaro dira, eta EiTB ohartu da euskaraz egiten den irrati formulako aurkezlea jada ez dela horren “Gaztea”. Kantu kontari saioa aurkeztuko du ataundarrak. Euskal musikak, Gaztearen deriba 40 Principalistaren garaiotan, oasi txiki-txiki bat izan du Euskadi eta EiTB irratietan eta ikara ematen du guzti hori galtzeak. Ikusteko dago Joseina Etxeberria irrati kate berrira moldatzen den, ala alderantziz.
2- Gazteak Premium izeneko “gazteentzako” informatiboa ekoitziko du
Gaztea irratiak esaten duenean gazteen interes informatiboak ezberdinak direla, eta beren gustu eta interesei doitutako informatiboa egitea pentsatu dutela, hotzikara bat sartzen zait bizkarrezur osoan zehar. Izan ere, edozer espero daiteke 40 Principalesekin audientzia lehia egitea helburutzat jarri duen euskal irrati formularengandik. Vodafone Yu ote beren eredua?
3- Gure Kasa saioak Gu ta Gutarrak ordezkatuko du
Gaztearen eredua 40 Principales baldin bada, ETBrena Telecinco. Mujeres y Hombres y Viceversaren estiloko programak egiten segitzeko asmoa du ETB1ek. Horren adibide izango da Gure Kasa, Gu ta Gutarraken ordezkoa. EiTBk azaldu duenez, gazte batzuk “Kutxa beltza” batean sartuko dituzte, eta euren bizitzari buruzko kontuak azalduko dira. Mamma mia, zer espero ote dezakegu hontatik?
Eskerrak Hamaika Telebista badugun.
ETB1 EAEan 14. telebista kate ikusiena da.
Hori hobetzea lortzen badute, bejondeiela.
Instagramen belaunaldiko gazteak ez dituzu irabaziko Tribuaren Berbakekin(maite dudan saioa, bide batez).
Bai, zabor piska bat ere ez dago gaizki, ene lagun elitistok.
Ez da harritzekoa 14 edo beheraxeago ibiltzea egiten dutenarekin.
Instagramen belaunaldikoek denek Instagram erabiltzen al dute? Belaunaldi horrek ez zuen izen hoberik? Gazteak askotan espektatiben harabera hezten dira eta kritika ahalmenik gabeko tentelentzat tratatuta…
Egunero eta urteak badirela, EiTBk euskarari egiten dion itsusia azalduezina da. Hasi beren “euskarazko” webgunetik, segi beren youtube kanalera non bideoen %1 euskaraz den eta edukiz hustutako saioekin bukatzeko.
Eskerrik asko Peneuve eta Espainiako Irrati Telebista!
Ausartuko nintzen esaten 14-20 urtekoen artean instagramen erabilera %75etik gorakoa dela. Sinesten ez baduzu, pasa zaitez edozein instituturen aurretik. Edo hitzegizu iloba nerabearekin.
Hala eta guzti ere, berdin du zer egiten duten ETB1ekin. Gazteek Youtube kontsumitzen dute, bertako youtuber gazteak eta blogariak; telebista zaharkitzen ari da.
Bide batez, gogoratu EiTBren urteko aurrekontua 130.000.000 euro ingurukoa dela. Ez dago gaizki.
Itziar Aldultzin eta Xabier Bolunburu itzul daitezela Gazteara. Irratiaren iparra 2014 garren urtean galdu zen.
Xabier Bolunburu eta Itziar Alduntzin gazteatik kendu zizuzten. Itziarrek , kriston grazia ematen zion irratiari. Bere ordez Ibon Fernandez “sosaina” jarri zuten “ze martxa” saioa aurkezten eta Xabierrekin katxondo jartzen giñen asteburu guztitan eta Akabo Bakean. Bere ordez Txurru delako aguanta ezina den tipo bat jarri zuten. 2014 denboralditik ez dut Gaztea entzuten!! Itziar eta Xabierren berri jakitea gustatuko litzaidake, ea elkarrizketa bat egiterik duzuen Gazteako esatari onenei. Mila esker Aritz Naparrutik
Aritz zuekin bat nator! Xabierren jarraitzaile amorratu askok bere falta sumatzen dugu irratian. Bere esaldi mitikoarekin amaitzen zuenean irratsaioa. Neri ere , bere berri jakitea gustatuko litzaidake. Lierni Leioatik. Gora zu zeu eta ia Xabier aurkitzen duzuen elkarrizketatzeko.
“Zu zeu izan eta inork ez zaitzala aldatu” Xabier Bolunbururen esaldi klasikoa Lierni!!! Mundiala tipoa
Joxeina Etxeberria aguanta ezina da. Euskadi irratian? aurreko komentarioekin bat egiten dut. Xabi eta Itziar gure bizitzan nahi ditugu.
Iritziak ipurdiak bezala dira, bakoitzak berea du.
Goizak alaitzen itzela, musikaren inguruan hemengo gehienok baino askoz kultura gehiago du eta ezkontzetan DJ bezala ezin hobea.
Baina herri xehearen gustuak, batzuentzat, alde batera utzi behar dira, beraiek baitakite zer den musika ona eta zein txarra.
Sentitzen dut, baina audientziak Joseina eskatzen badu, hori eman behar zaio.
Bide batez, gogoratu nahi dut Gaztea dela EiTB taldeko irratien artean publizitatean gehien fakturatzen duen katea. Publizistek ez omen dakite ezer.
Nik telebista ez dut ikusten baina irratia entzun bai. Eta euskaraz entzun nahi dut zaborra. Justin Bieber eta Katy Perry euskaldunak agertu arte ez gara askatuko. Euskaldunok oso modernoak garela uste dugu baina rockan eta reggaean harrapatutako apaiz talde bat gara.
Zertarako hainbeste ika-mika eitb-ri buruz Hamaika telebista eta Info7 izanda. Gure etxean ez da besterik ikusten-entzuten
Zorionak aukeratutako %0.1aren artean zaude. EAEn Telebilbao edo Al Jazeerak hamaika telebistak baino ikusle gehiago dituzte.
Ta bide batez, galdeiezu 100 gazteri ea zer den info7 eta zer den vodafone yu. Inkesta saiatu zaitez EHko hiriburu edo herri handi baten egiten.
Joseina, Gazteako programa bat eta ETBko beste bat. Horiek badira ‘beldurra’ ematen duten gauzak, eitb salbu dago.
Baina ez. Niri beldur gehiago ematen dit, esaterako, interneten duen bultzada eskasak (ze gai informatibo propio lantzen ditu eitb.eusek? Aurreko mendekoa dirudien app bat, alertarik bidaltzen ez duena? Nahieran zerbitzu ortopediko hori?), azken ordukoei heltzeko informatiboek duten ezintasunak, formatuetan dagoen berrikuntza faltak… Hor daude gakoak, eta ez Joseinak audientzia gutxiko irrati-tarte batean egingo duen musika saioan.
Gazteak kritikatzeko moduko gauza asko izango ditu, baina ze beste euskal hedabidek lortu du EAEn bere kategorian entzunena/ikusiena/irakurriena izatea? Audientzian ezereza izatetik, entzunena izatera, alajaina.
Zurekin erabat ados, problema handienak hauek badira salbatuta gaude. Joseina Euskadi Irratira eramatea, erabat logikoa iruditzen zait.
Gazteak beste programa bat egiten duela, normala. Irrati formula ia denak programetara moldatzen ari dira. Zergaitia? Musika entzuteko orain ez da irratirik jartzen, denok dugu eskura momentuan nahi dugun musika, beraz irratiak extra bat eman behar digu. Eta ez dezagun ahaztu EITBko euskarazko hedabiderik entzunena dela. (EAEko musika irrati entzunena)
Gu ta gutarraken ordezko saioa? Mugimendu logikoa. Gu ta gutarrak erreta zegoen formatu bat zen. Nerabeentzat programa bat behar da euskeraz, transmedia izan beharko lukeena. Telebista, sare sozial eta interenta uztartuz.
Esanda bezela ETB1ek arazo handiagoak ditu. Non zeuden inforatiboak orain hilabete Bartzelonako atentatuetan? ETB1ean, ohi bezala, errepikapenak ematen eta ezin emisioa moztu eta informatiboa eman…
Urtzi Urkizuk berrian orain dela egun batzuk egindako artikulua linkatzen dizuet. Miramon nola dagoen erakutsiz, lanaren ehuneko handi bat ekoizpen etxeei emanaz. http://www.berria.eus/paperekoa/1841/038/001/2017-09-12/itzalak_argien_gainetik.htm
Eta erabat ados beste gaiekin ere.
APP: Zenbat denbora darama eguneratu gabe? Chromecast-era era ezin bidali edukirik.
Nahieran: Bere garaian ondo zegoen, baina horrelako aplikazioak eguneratu beharra dago. Chromen playerrak fallatzen du, erroproduzio barra ez dela ezkutatzen. Etab. Edukiak HD-an ikustea?
EITB.EUS: Itxura aldaketa egiten askotan sahiatu dira, baina oinarria beti berdina da., iada zaharkitua. Playerrak asko fallatzen du (Hori bai publizidadea beti erreproduzitzen du).
Zuzeneko Streaming-a: Programa bakoitzak berea, batzutan oso zaila jarraitzeko, programatuta dagoen ordua pasa eta oraindik programa bukatu ez denean joan egiten da.
Beste detaile bat, EITBko ia ordenagailu denak Windows XP-jarraitzen duten (eguneraketarik ez duen sistema eragilea)
Gazteek orokorrean gustuko dituzte pertsonen arteko erlazioak eta bizipenak islatzen dituzten programak. Euren garapen pertsonalaren alde bat ere badira, nire ustez, eta errespetua presente badago ez dut inolako arazorik ikusten horrelako saioekin, Ezin dugu espero Sautrela bezalako programak jarraitzea, ikusi ”la2” kateak duen sharea bestela.
Gainera, esan duten bezala telebista geroz eta gutxiago ikusten dute eta eitb-ren presentzia sarean ez dago gazteei bideratua. Proposamen gisa, niretzako beharrezkoa da serie eta film askoren bikoizketa egitea, telebistan botatzeko eta internet bidez streaming plataformetan eskuragarri egoteko. Saioak ekoiztea baino merkeagoa delakoan nago gainera.
Hasteko eta behin jakin ezazue ni Gazteako entzulea naizela duela hamar bat urte, baita Los40 katekoa ere, gauza ezberdinak gustatzen zaizkit batetik zein bestetik.
Batetik artikulu hau idatzi duenari errespetu guztiarekin esan nahiko nioke entzun gabeko kritika bat egin duela, Gazteako Premium saioak EZ du Vodafone YUrekik zer ikusirik eta, baina ezertan gainera. Eta bestetik YU programa oso dibertigarria iruditzen zait. Sekulako elkarrizketak egiten dituzte.
Eta bestetik iruzkin ezeberdinetako hauen atzean Xabier Bolumburu bera dagoela iruditzen zait, bera bere buruari perfil ezberdinetatik erantzunez. Tipoa gustatzen zitzaidan, sekulako ahotsa zuen eta pena eman zidan bera joateak, baina iruzkin hauek ikusita (informatikoa naiz lanbidez) IPak ikusten hasi eta…aiba, sorpresa, Xabi bera perfil ezberdinen atzean honi buruz idazten. Oso etikoa ez da, ezta?
Beraz batetik oraindik entzun ez duen irratsaio bati buruz idazten duen kazetari bat dugu, eta bestetik hau guztia (txarrera) elikatzen ari den irratiko langile ohi bat.
Barkatuko didazue baina hausnarkea txiki bat egin nahi dut. Gaztea, Los40 edo beste edozein irrati gustatu dakizuke ala ez. Entzun ditzakezu ala ez. Hala ere entzun gabeko zerbaiti buruz artikulu bat egitea baina probetxuzkoagoa den zerbait egiten dutela iruditzen zait.
Ahh, eta azkenik jakizue ZuZeu irakurlea ere banaizela, baina artikulu hau hain juxtu oso txarra iruditu zait. Gehiago esango dizuet, artikulua idatzi duen Nakor Gonzalezek ere ondo asko jakingo du fundamentu gabeko zerbait egin duela, mintzeko helburuarekin eta kitto.
Irakurtzen zaitut Nakor, baina honekin puntu asko galdu dituzu nirekin. Emisora, saio eta gauza ezberdinak existitzea sanoa da. Sanoa ez dena da gorrototik eta oraindik entzun ez det zerbaiti buruz iritzi artikulu bat idaztea. Ezin al daiteke dena bateragarria eta aberasgarria izan?
Eta bestetik eta amaitzeko, agur bero bat Xabi Bolumbururi. Pozten naiz zure berri izatea, pena perfil faltsu ezberdinetatik izan dela…baina tira, ondo egotea espero.
Gauez lan egiten nabil aspaldi eta nire lanaldi osoan podcast pila entzuten ditut, baina pila PILA, eta horrela 10 urtez, beraz badakit zeri buruz hitz egiten ari naizen, sinistuidazue.
ZUZEUri, gauza konstruktiboagoak egiten dituzue normalean. Egin duzuen hauxe sektarioa da, eta ez zait iruditzen zuek hau zaretenik. Zuek irakurtzen jarraituko dut, baina hau baino gauza landuagoak egin mesedez.
Besarkada bat denoi irrati eta kultura kontsumitzaile sutsu baten eskutik.
IP AP edo OPE lagun batek esan dit nere izena norbaitek aipatu duela. Beti aurrez joan naz eta esan behar dut ez dakitetentzat Gaztea auzitara eraman nuela eta epaileak nere kaleratzea bidegabezkoa izan zela esan zuen. Esleipena nere aldekoa izan zen. Alegia irabazi nuen. Nere azken eguneko lokuzioan argi utzi nuen gaztea nere bizitza aldatu zuela eta plazer bat izan zela lan egitea.
Eta entzullei animatu nien gaztea jarrai dezatela entzuten.