EITBk “Barraka” saioa bertan behera utzi du neska gazte talde batek sareetan jarritako salaketaren ondorioz

EITBk “Barraka” saioa bertan behera salaketaren ondorioz –

EITBk “Barraka” saioa bertan behera utzi du lantaldeko pertsona bati toki ezberdinetako zenbait neska gaztek sareetan jarritako salaketaren ondorioz. X sare sozialean zabaldu dute salaketa @bukatu_da_showa kontutik. “Euskal komunikabide ezberdinetan ezaguna”, “Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere”, zehaztu dute X bidez zabaldutako idatzian. EITBk bertan behera utzi du “Barraka” saioaren ekoizpena eta emisioa. Hiru Damatxo ekoiztetxearen saioa da “Barraka” saioa, eta eurek argitaratutako idatzian “Zilegitasun osoa” aitortu diete salaketa egin duten emakumei eta babesa helarazi, erasotzailerik babestuko ez dutela ere esan dute.

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

22 pentsamendu “EITBk “Barraka” saioa bertan behera utzi du neska gazte talde batek sareetan jarritako salaketaren ondorioz”-ri buruz

  • Badakigu sare sozialetako salaketaz aparte salaketa juridikorik egin(go) den?

  • Pasaian emakume kolonbiar bat hil duenaren daturik badago? Izan ere, jarraian esan dute kolonbiarra dela biktima, baina bere senar ohiaz (hiltzailea) ez dute deus aipatu eta albistea jarraian desagertu da.
    Pentsa, Argian ez da ezta albistea ere.

    Zergatik ote? Zer pentsatzekoa ematen du.

  • Walazek galderari galdera 2024-12-02 11:23

    Galdera, zer da esan nahi duzuna? Ez dutela hiltzailearen jatorria aipatu ez baitoalako narratibarekin bat? Eskuin muturrari bozak emango dizkionaren beldurrez? Ezin nezake sinistu! Gureak oso albistegi zintzoak dira.

  • Salaketa sare-sozialetan egin da soilik? Inolako frogarik gabe norbait zokoratzea arriskutsua da oso.

  • Salaketa anonimo bat, frogarik auzketu beharrik gabe, eta pertsona baten bizitza profesionala hondora. Eta hori guztia kantzelazioaren kultura sortu zen herrialdean, USAn, hori amaitzen ari den une berean. Beti gaizki eta beti berandu gabiltza.

  • Erasotzailerik ez 2024-12-02 22:18

    Nik antzeko egoera bizi izan nuen. Fakultateko emakume batek, edonora jarraitu, nire bikotearekin apurtzeko gezurrak asmatu, gainean eseri egiten zen… zenbait hilabetez. EZ mila aldiz esanda ere. Horrelakoetan poliziak ez du kasurik egiten ere… Gehiengoak bizi izan du horrelako egoera bat, eta beti errugabe ateratzen dira erasotzaileak. Erasotzaileak gelditzeko unea da!

  • Pasaian 45 urteko Kolonbiar jatorriko Ana Leonor, 53 urte eta bere bikotea zen gizon batek hil du tiroz. Zeozer gehiago dakizue erasotzaileaz?

  • Bestalde, eraso sexisten ondorioz eta sarean egindako salaketa anonimoen ondorioz Primeran ikusten zen “Barraka” programa bertan behera geratu da Iker Plazaola Oñatiar erasotzailearen ondorioz.

    Badakizue zeozer erasoei buruz edo salaketa jarri duten neskei buruz?

  • Gipuzkoako egunkari SALDUENEAN esaten da hiltzailea nongoa den. Baina zuek segi zuen obsesioekin.

  • Kanpokoa hiltzailea, ezkutatzen da albistea. 2024-12-03 09:19

    Bai, susmo guztiak betez, hiltzailea atzerritarra da. Azken urteotako gertakari hauetan gehienen protagonistak bezala.

    Kanpokoa hiltzailea, ezkutatzen da albistea.

  • Bai, albistea superezkutatzen da, horregatik dago egunkari salduenaren webguneko lehen albiste nagusian, eta hiltzailea nongoa den esanez.

  • 3. mundua etorri, 3. mundua bihurtu. 2024-12-03 09:25

    Herrialde benetan matxistetan, indarkeria handiago dago emakumeen aurka. Beraz, kultura horietako jendea etorrita, kasu gehiago agertuko dira gurean.

    Feminismoaren negozitik bizi direnak pozik daude. Kasu hauekin indarkeria presenteago dago eta euren finantzazio publikoa ziurtatu. Hori bai, benetako jatorria ezkutatzen dute lotsagabeki.

  • Jatorria ezkutatu, arazoaren konplize 2024-12-03 09:30

    Argian hilketa hau erabat ezkutatu da. Eta Berrian, Naiz, Etb… hiltzailearen jatorria erabat ezkutatu.

    Tristuraz diot, vocento talde espainiarrera jo behar dugu errealitatea ezagutzeko.

    Arazoaren jatorria ezkutatzen dutenak, arazoaren sortzaile ta konplize dira.

  • Joder, ze giro arnaskaitza dagoen azken aldian Zuzeuko iruzkinetan.

    Eske, noski, oñatiar baten kasu posible baten aurrean (ze hemen ez ginen ari Pasaiako hilketaz), inportantea da arazoa desbideratzea zuen matraka xenofoboarekin segitzeko….

    Inportantea da Zuzeun agertzen den ia sarrera guztietan txapa berberara desbideratzea eztabaida.

    Inportantea da feministei esatea pozten direla emakume bat hiltzen dutenean.

    Inportantea da seinalatzea kolonbiarra dela, esan gabe kolonbiar denek deportatzea merezi dutela (zertarako aipatu bestela kontua, esan ezazue lasai, deportazioa). Bidebatez, emigratu guztiak eta haien ondorengoak deportatu behar badira, ondo begiratu zuen etxea, ze azken hamarkadatan Espainiatik etorritako emigratuak eta haien ondorengoak deportatu behar baditugu, akabo etxebizitzaren arazoa Euskadin.

  • Prou, ez zaitez haserretu. Jakin nahi nuke Iker Plazaola erasotzaileari zer leporatzen diote, eraso zehatzen bat besteri ez.

  • prou-rentzat 2024-12-03 15:25

    Uste dut ez duzula ulertu edo ez duzula ulertu nahi. Gaia emakumeen aurkako indarkeria bada, askoz larriagoa da hilketa bat, artikulu honetan salatzen dena baino.

    Zure ustez hilketak salatzea “txapa” da? Eta hilketa horien profil ohikoena zein den jakitea?
    Ze feministek segituan sartzen dituzte gizon guztiak “erasotzaile” sakuan eta patriarkatu mamua tartean.

    Baina hiltzaileen ezaugarri oso-oso konkretuak daude. Euskal Herrian hil dituzten azken 40 emakumeen hiltzaileak zenbat dira atzerritarrak? Ziurrenik erdia eta %80 artean (nazionalizatuak barne). Baina datu hori ez dute inon jakinarazten. Instituzio, politikari eta medioek, ondotxo dakite datua. Baina ez dute jakinarazten, bere narratiba guztia pikutara doalako.

    Feminismoari esker bizimodua aurkitu duenarentzat garrantzitsua ez da emakumearen aurkako indarkeria desagertzea. Beraientzat beren bizimodua ziurtatzen dion diru-publiko-jarioa ziurtatzea da. Auzo lotsa eta nazka ematen didate jarrera horiek.

  • Egia ez daiteke erabatekoa izan, jakina. Hala ere, jakin nahi duenak jakin lezake emakumeen kontrako indarkeria eta bortxaketak nagusi direla Hego Afrikan eta Indian. Horiek Karma Dute, eta besteak ez dira gizon zuri burges hetereoak

  • Beno, denok lasaitu beharko ginateke. Prouk ez daki Euskadin eraildako hildako emakumeen erdiak (gutxi gora behera) jaiotzez europearra ez hiltzailea denik. Ezta euskaldun gehienak ez garela gipuzkoarrak eta ez dugula Diario Vasco irakurtzen.

    Beraz prou (mesedez katalanez) lasaitu gaitezen.

    Nik benetan jakin nahiko nuke Ikerrek zer egin duen. Eta jakina erasotzaileei, Iker barne, egurra eta zigorra. Baina egon den eraso sexual, psikologiko, fisiko edo dan dalakoari buruzko kasu bat jakin nahiko nuke. Ez dut biktimen daturik nahi, eta bai, kasu bat ezagutzearekin bakarrik, poztuko nintzateke.

  • Gau on, Aitor:
    Lasaitu beharko GENUKE, nola ez bada!
    Hauxe onena, kargatzen zara: Eraildako hildako emakumeen erdiak gutxi GORABEHERA, jaiotzez EUROPAR ez hiltzaile denik. Hori ez da ulertuko duen amaren semerik. Egurra eta zigorra, que sé pudra en la cárcel, espainiar bat antzemateko esaldirik garbiena. Ez bada, dagokion zigorra, hala bada, Jaso dezan. Egurra zergatik? Gaur euskararen eguna dugu, ea pixkatxo bat zaintzen dugun! Komak beste egun baterako.

  • Ederra egin dugu! Gaitik desbideratzeaz gainera gramatikaz aritu behar dugu? Internetek, zortez, ez du makilkadarik banatzea ahalbidetzen.

    Gaizkileei egurra ez, karboia baizik. Gorde egurra negu gorrirako eta zura altzariak egiteko.

  • Fokua beti nahi duzuen lekuan bakarrik jartzen duzue (bai dimentsioz, bai faktoreaz). Edozein gai dela ere atari honetan.

    Zuen ekarpen berriekin nire mezuaren balioa berretsi besterik ez duzue egin.

  • Gramatikaz, ez bada! Horrek liburuki bat baino gehiago eskatuko, eta eskatu egiten du. Lau bost kontu baino ez. Karboia, igual kabroia esan nahi zenuen, gerora ohartu naiz ikatza zela zure burmuin horretan. Oro har burmuinak pluralean izendatzen dira, baina zuk bakarra izanen duzu. Makila bat, makilkada, horrexegatik internetek ez du, zorionez, gure herrian zortea epaitza da, egur suertea, zuk diozuna egingarritzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude