Ehiza xehearen segurtasun-neurriek ez dute segurtasuna bermatzen

Ehiza xehearen segurtasun-neurriek ez dute segurtasuna bermatzen –

Ehiza xehearen segurtasun-neurriek ez dute segurtasuna bermatzen

2011n, martxoaren 17ko Ehizaren 2/2011 Legea argitaratu zen EHAAn, EAEko ehiza-jarduera arautzeko. Besteak beste, segurtasun-eremuei buruzko alderdia arautzen du, eta honela egiten du:

27. artikuluak xedatzen duenez, “Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien ondasunak babesteko neurriak behar dituzten lurrei”. Era berean, eremu horiek zeintzuk diren zehazten du, eta horietako bakoitzerako segurtasun-distantziak ezartzen ditu:

20 m-ko distantzia ehiza-postutik bidegorri eta bide berde izendatutako bideetara.

50 m-ko distantzia ehiza-postutik Ibilbide eta herri-erabilerako bideetara.

200 m-ko distantzia hiriguneetatik edo landaguneetatik.

Baina hori gutxi balitz bezala, 2. puntuak aurreko neurri guztiak baliogabetzen ditu, hitzez hitz honako hau baitio:  Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin ehizatzea, lege hau indarrean jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko organo eskudunak aintzat etsita dauden ehiza-postu finkoetan salbu.” Horrek esan nahi du 2011. urtea baino lehen ezarritako ehiza-postuak, ia guztiak, ez daudela behartuta segurtasun-neurriak betetzera.

Argi dago lege hau ehiza murrizteko asmorik gabe sortu zela, nahiz eta beste jarduera batzuk egiten dituenarentzat zentzuzko segurtasuna ez bermatu.

Suposatzen  da jende asko ibiltzen den pisten eta bideen ertzean ikusten ditugun ehiza-postuek 2011ko legea betetzen dutela, baina ezusteko desatsegina izan dezakegu, ez baita inolaz ere bermatzen gainerako herritarren babesa, eta are gutxiago horiek naturaz gozatzeko duten eskubidea.

Ehiza xehearen segurtasun-neurriek ez dute segurtasuna bermatzen

Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude