Egunkariari epaiketarik ez! – Elkarretaratzea
Irailaren 18an, osteguna, elkarretaratzea egingo da Donostiako epaitegi aurrean (Atotxa) Egunkaria auzia behin betiko itxi dadin eskatzeko. Egunkaria auziaren pieza ekonomikoan auzipetutako zortzi lagunak akusatuen aulkian ezeri edo ez aztertuko dute ostiralean. Egun horretan ikusiko ditu Gipuzkoako Auzitegiko 3. sekzioko epaimahaiak auzia artxibatzearen aurka fiskaltzak aurkeztutako helegitea eta defentsek jarritako inpugnazioa.
Zatoz bihar, osteguna, auzipetuei babesa ematera.