Egunkaria kasua dela eta, Marie Darrieussecq-ek gutuna idatzi die Frantziako kazetariei Liberationen
Hurbiletik ezagutu du Marie Darrieussecqu idazle basusarritarrak Egunkaria afera. Azkenean ez da ixilik geratu eta Frantziako kazetariei idatzi die gutuna, gaur Liberationek argitaratu eta guk arrapataka itzuli dizueguna.
Liberationek asko atzeratu badu ere bere argitaralpena, gaur dakar paperezko edizioan eta saretik ordaindu beharrekoan ere bai.
“Ordu laurdenera, Frantzia eta Espainiaren arteko mugan, Europa den askatasun eremu handian, euskaraz osorik zen egunkari bakarra, Guardia zibilak itxi zuen 2003ko otsailaren 20an. Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Xabier Alegria, Pello Zubira, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendi, denak kazetariak edo administrazio kontseiluko kideak, atxilotuak izan ziren. Euren arteko bostek hamabi eta hamalau urteko kartzela zigorraren arriskua zuten, ETArekin kolaboratzeagatik. Zazpi urte beranduago, errugabetu egin dituzte.
Akaso euren abizenak zailak direlako ahoskatzen izango da hedabide frantziarrek izugarrizko isiltasuna erakutsi dutela, Salman Rushdiek PEN klubaren baitan salatu duen denbora berean edota prentsa espainiarraren zati batek, edo suitzarrak edo anglosaxoiak gauza bera egin duten bitartean. Frantzian hedabideak prestuago agertzen dira Txinan edo Turkian gertatutako adierazpen askatasunaren zapalketa bat salatzeko, mugatik pelotakada bateko distantziara gertatzen dena salatzeko baino.
Egunkaria 1990ean sortu zen, eta 15.000 irakurle zituen. Pentsaera nazionalistadun egunkaria zen. Euskal Herria independente izateko iritzia, antza, ez daiteke existitu Espainian edo Frantzian, nahitaez terrorista izan gabetan. Eta frantziarrek, nazio milenarista eta jakobinoaren gainean oinarriturik, « nazionalista » hitza ultraeskuinari lotzen diote sarri. Baina zertan litzateke gaur egunean harrigarri Euskal Herri independente bat Europan, Lituania edo Eslobakia independenteen ondoan ?
Bost axola dit niri neure pasaportearen koloreak. Hamabost kilometro apurrengatik ez naiz espainol jaioa, eta horrexegatik, seguruenez, ez dut idazten, gaztelaniaz. Ez naiz borrokatuko euskalduntzat har nazaten, eta biolentziaren erabileraren guztiz aurka nago. Baina Frantzia ez da berezko estatu inmemorial bat, eta euskaraz aspalditik hitz egiten da, han behean, ozeanoak sortzen duen angeluan. Ibaiak eta mendiak bezain berezko egiten zaizkien mugetan babesturik, frantziarrek goitik begiratzen diete herria aldarrikatzen dutenei, bitxikeria balitz bezala. Edo mehatxua.
Egunkaria akabatu egin zuten independentismo eta terrorismo batuketa baten kariz. Absoluzio sententziak dioenez: “ euskal hizkuntza edo kulturarekin harremandutako orok ETArekin lotuta behar dueneko ikuspegi estuak, gertaeren irakurketa okerra eta zentzugabeko inputazioak dakartza”. Egunkariaren aurka aurkeztu diren kutsu paranoikoa duten probak, “espekulazio huts” izendatu dira orain. Egunkaria ixtea agindu zuen epailearen arabera, terrorismoaren konplizitate seinalerik ez egoteak, probatzen zuen, hain juxtu, ekintza klandestinoa: euskal egunkari baten aldetiko hainbesteko errugabe itxura, benetan errudun izatearen seinale baizik ezin du izan…
Martxelo Otamendi kazetariak, Egunkariako zuzendariak, honela erantzun zion Garzon epaileari: “Hiru aldiz elkarrizketatu ditut ETAko kideak, honek egiten al nau haien arteko? Times-ek Ben Laden elkarrizketatzen duenean ere, konplize al da egunkari hura?”
Zein gaitz arrarok erasotzen du Frantziako prentsa, Euskal Herriarekin lotutako gaia denean? Nola ulertu, esaterako, Bilbon edo Donostian ehunka mila herritar manifestazioan bildu eta frantziar egunkari nagusietan ez eta aipatzea ere? Euskal Herria ez da turismoa, salneurri inmobiliario erogarriak eta atentuak bakarrik. Iritzi demokratiko bat ere bada, bi biolentziaren artean erabakitakoa: bat da terrorismo onartezinarena, eta bestea, gobernu espainiarrarena.
Franco hila da, eta Guernica, paradoxikoki, gehiago da Picassoren koadro bat euskal herri martiria baino. Dagoeneko GALen komandoak desagertu dira, baina biolentziaren tradizioak irmo dirau polizia espainiarraren komisaldegietan: ez bakarrik paperik gabekoentzat eta inmigranteentzat, baita euskal herritarrentzat ere.
2003ko otsailaren 23an, Guardia zibilak Egunkariaren egoitza sarraskitu zuen, materiala hartu, hamar kazetari eta administrazio kontseiluko kide atxilotu, euretako bat oso gaixo zelarik. Intsrukzioak zioen egunkaria ETAk ordaindu eta kontrolatzen zuela. Beraz, atxilotuak, lege antiterroristaren arabera izan ziren hartuak.
Denok ezagutzen dugun Olentzeroren sekretua ere bada Euskal Herrian (bertako politxinela bat): komisaldegietan egiten den tortura. Espainia demokratizatua da. Baina terrorismoaren aurkako jarduerak Amnesty International usu kezkatzen duten gertaerak sortzen ditu, esaterako “boltsarena”, plastiko-zorro batekin itotzearena, Martxelo Otamendi zuzendariak dioen moduan. Bost egunez, Madrildik gertu dagoen Soto del Realeko kartzelan, ezkutuan, bilutsik, begiak beti estalirik, behin eta berriz kolpatua eta ordu luzetan ezinezko posturatan egotera derrigortua, bi aldiz egin zioten “boltsarena” Egunkariaren zuzendariari. Plastikozko objektu batez bortxatu zutela ere badio, eta behin eta berriz mehatxatu zutela hiltzearekin. Salaketa jarri zuen Guardia zibilaren aurka tratu txarra eta tortura egin izanaz akusatuz. Txema Auzmendi jesuitak, administrazio kontseiluko idazkariak, hilabetez kartzelan egona, trataera bertsuaren lekukotza ematen du. Iñaki Uriak, bere bizitzako urte t’erdi galdu zuen kartzelan.
Absoluzioak artikulu bat edo beste agertarazi du Frantziako prentsan, Le Mondek argitaratutako Bozonnet-ena, esaterako. Baina kazetari frantziarrek zalantzan jartzen ote dituzte euren kolegek esandakoak, hainbeste denbora eta gero, torturen oihartzunik ez argitaratzeko, eta ez aipatzeko adierazpen askatasunari eginiko atentatuak, han, hain hurbil?”
Marie Darrieussecq
(Bere obra euskaraz Alberdaniak argitaratu du)
Zorionak Marie. Poza ematen du zu bezalako jendea oraindik badagoela jakiteak.
guztiz ados
GUSTUA EMATEN DU HOLAKO ZERBAIT IRAKURTZEAK. PENTSATZEN DUZUNARI ATZERRIKO BATEK HITZAK JARTZEA EZ DA GARAIOTAN SARRITAN GERTATZEN DEN ZERBAIT. AH, FRANTZIAN EZTA¡
Xuru, seguru asko, Basusarriko idazle ” euskal-frantsesa” haserretu egingo da zeuk idatzitako “atzerriko batek” horregatik. Edo irri egingo du, ez dakit. Esango dizut-
frantzia eta espaini biak ari dira euskal indeependentismoa suntzitzen akuzazio faltsuekin errepresioa etengabea azken 100 urtetan sabino aranaren garaitik orain arte GAL erahilketak frantzian egin zituzten miterranen laguntzarekineta zenbat kondenatu dituzte ba ia batez asko karguhobetu eta genneral bihutu
[…] zuzeu.com […]
Kuriosoa da baina hemen agertzen den gutuna Libération-en agertzen dena baino luzeagoa da…