Syrizaren garaipenaren osteko egunkarien azalak

egunkari - Grezia Orain gutxi arte ez genekien Grezian hauteskundeak noiz demontre ziren. Ez genekizkien Greziako alderdien eta liderren izenak. Inondik ere. Bapatean ordea, hautestontzi greziarrek munduaren arreta bereganatu dute. Syrizaren Grezia bihurtu da Europa neoliberala kolokan jarriko duen lehen astindua. Hona hemen Europako egunkari zenbaitetako azalak.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Syrizaren garaipenaren osteko egunkarien azalak”-ri buruz

  • “Qui són els Grecs Independents, el partit ultra que formarà govern amb Syriza?”

    “L’enfrontament a les mesures de la troica és l’únic punt en comú entre els dos partits però les divergències són enormes pel que fa al model social.”

    http://www.vilaweb.cat/noticia/4228776/20150126/qui-grecs-independents-partit-ultra-formara-govern-syriza.html

  • Alajaina! Nazionalista kontserbardore etaanti-europearrekin gobernu akordioa burutu; ministro guztiak gizonezkoak izendatu parekotasun irizpide progreei muzin eginez; defentsa ministerioa nazionalistei eman; eta ezkontza homosexualei uko egin. Lehenengo bi egunak izateko ez dago batere gaizki! Eta gainera Tsipras Troikari desafio egin (greziako burtsaren erorketa seinale) eta errusiar enbaxadorearekin bildu da! Oraingoz gustua hartzen ari natzaio tipo honiJejeje. Eta gustura ikusiko nituen ere euskal-progre ezkakatiarren eta podemiten aurpegiak albiste hauen ondoren. Ez al du ba Podemosek Syriza kritikatu emakumerik izendatu ez duelako ministro gisa? Syriza matxistak eta faxistak ote dira orain? Jejejeje On egin!