Egunak 24 ordu ditu (asteko inkesta)
Badakigu hau ez dela azken orduko albiste bat. Badakigu badakizula, berez, nahiz eta batzuetan ziurrenik ahazten duzun. Bai, 24 ordu ditu egunak, eta ia denentzat dilema da hori.
24 horietarik 8 ordu -eta ez gehiago- lanera bideratzea erabaki zen 1919an Washingtonen, Lanorduen inguruko konbenioan. Badira ordea askoz ordu gehiago sartzen dituztenak munduan zehar. Askok halabeharrez, beste askok haiena dutelako negozioa.
Batzuek lana, soberan edo nahi adina izanik, ez dakite aisia, deskantsua eta beharra bereizten. Gaur egun, aldiz, Euskal Herrian biztanleria aktiboaren %17 inguruk, zer egin bila igarotzen du debora, langabezia doilorrean. Dilema bada.
Ordenagailuaren aurrean, twitterren, Facebooken edo ZuZeun bertan igarotzen dituzun orduak, ezin dituzu eleberriak irakurtzeko erabili. Eta alderantziz.
Seme alabak zaintzeko darabilzun denbora, ezin duzu kirola egiteko erabili. Eta alderantziz.
Telebistako serieak edo filmak, edo Salvame, ikusten igarotzen duzun denbora, ezin duzu ilunabarra ikusteko erabili. Eta, noski, alderantziz.
Aurretik aipatu guztia egiteak lotarako orduak kentzen dizkizu, eta honetara goaz 2014ko lehen asteko inkestan.
Bi edo gutxiago? Baina ba al dago inor bi ordu bauno gutxiago lo egiten duena? Zenbat egunean?
Drogodependientea bazara, edo… Kiko Rivera bazara… akaso, Martin! 🙂
Nik zalantza izan dut 5-6 ala 7-8 bozkatu. Azkenean lehenengoa aukeratu dut, pesimista ni.
…edo On Kixote! Erotu egin zen gutxi lo egiteagatik!
etxean txikiak ditugunetik aldebres xamarrak izaten dira gure loaldiak, trukean gaupasa parranderoak baztertu behar izan genituen. Loaldi ona izatea osasuna fisiko eta psikikoren gako nagusienetarikoa, ezbairik gabe. Behintzat telebistak ez digu loaldi txikienik kendu, aitiztik, loa azkartzeko metodo eraginkorra.