Egun historikoa euskal pilotarako
Egun historikoa euskal pilotarako –
Bai, atzo Euskadiko Euskal Pilota Federazioak ofiziala izateko lehenengo urratsa lortu zuen, oraindik Espainiako Kirol Kontseilu Gobernuak eskaria baimendu behar badu ere.
Pozik jaso dugu hainbeste urte esperoan izan dugun berria; baina horrek ez du kentzen berri pozgarri honi kexa ugari jartzea… Duela bi urte idatzi nuen moduan, Euskal selekzioa, Nafarroa eta Iparralde kanpoan utzita? Euskal Herrian ezer ez da erraza emandako urrats guztiek baitauzkate arantzak.
Ezbairik gabe, ofizialtasuna lortzeak kontu on asko ekarriko dizkigu, pilotan lortuta zeinek ez digu esango hemendik aurrera beste kirol batzuetan ere ez dugula lortuko ofiziala izatea; ezbairik gabe gure nazioa aitortzeko eta ezagutarazteko balio handia edukiko duelakoan nago. Baina duela bi urte adierazi nuen moduan, oraindik borroka handia egin behar dugu Pilota eta esparru guztietan Euskal Herri osoa moduan lehiatzeko aukera izateko. Ezin gara konformatu Euskadiko selekzioarekin, Euskal Herrikoa lortu behar dugu!
Egun historikoa euskal pilotarako
Beste era batera esanda, Euskal Herrian baditugu bi Euskal Gobernu, zazpiren bat Euskal Hiriburu… eta orain izan ditzakegu hiru Euskal Selekzio geure kirolean… zentzurik ez duena, bestalde…
Are gehiago. Gu txikitan pilotan ibiltzen ginen, errebotean, harrikadan eta ezker pareta, baina Gurean eskuinaldean zegoen. Horrexegatik ginen onenak ezkerrarekin. Onenak ginen, eta gara, jakina, nafarrak. Gu ez gara vascoak, gu nafarrak gara, euskaldunak. Euzkadi, hoa apapa. Ni pilotari nafarra banintz Espainiako selekzioarekin jokatuko nuke. Errealeko jokalariek jolastu esaten Dute Euskadi Irratian. Segi dezatela jolasten. Ea hori guzia nola konpontzen den, baina bandera bakarra Nafarroakoa izan daiteke. Ez dut ikusten nafar pilotaririk ikurrina azpian burua makurtzen, behar da gero!
Nafar batek euskal pilotarendako Edo euskal pilotarentzat esanen zukeen. Neronek mendiko botak ditut. Zer erreza den, Nonbait hor, euskaltzain urgazle izatea. Hau Euskaltzaindiako!
Nagore, nafarroan jaio nintzen, Nafarroan bizi izan nintzen, eta Nafarroan igarotzen ditut egun asko; baina nire euskara ez da naturala, ez da jatorrizkoa. 28 urte hasi nintzen ikasten, urte horiek bete arte ez nekien hitz bat ere orain maitemindu dudan hizkuntza horretan. Hori bai, agintzen dizut hemendik aurrera idatziko dudana, nahiz eta blogetan izan, hiru aldiz berrirakurtzea.